Otsailaren 20
Otsailaren 20a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita hamaikagarren eguna da. 314 egun falta dira urtea amaitzeko, 315 egun bisurteetan.
|
|
|
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1980 - ETAk Eugenio Saracibar Gonzalez militarra hil zuen Donostian.
- 2003 - Espainiako Auzitegi Nazionalak Euskaldunon Egunkaria ixteko agindua eman zuen, ETAren zati omen zela argudiatuz.
- 2005 - Europako konstituzioa onartzeko bozketa. Baiezkoak irabazi zuen, baina Estatuan baino abstentzio maila altuagoarekin.
MunduaAldatu
- 1472 - Orkadak eta Shetlandak Eskoziako koroaren menpera pasa ziren, Danimarkako Margarita printzesa Eskoziako Jakue III.arekin ezkondu ondoren.
- 1792 - Amerikako Estatu Batuetako posta zerbitzua abian jarri zen.
- 1935 - Caroline Mikkelsen Antartikara iritsi zen, hori lortu zuen lehen emakumezkoa.
- 2004 - Kontserbakorrek Irango hauteskundeak irabazi zituzten.
- 2005 - Espainian Europar Konstituzioa onartu edo ezeztatzeko erreferenduma egin zen, bozkatutako espainiarren %42tik %76,7ak onartuz.
- 2005 - Jose Socrates Portugalgo lehen ministro aukeratu zuten.
- 2010 - Portugalgo Madeira uhartean egondako eurite indartsuetan 42 pertsona hil ziren.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1816 - Sevillako bizargina (italieraz: Il barbiere di Siviglia), Gioachino Rossiniren musika eta Cesare Sterbiniren libretoa duen opera bufoa estreinatu zen Erromako Argentina Antzokian.
- 1952 - The African Queen ("Afrikar Erregina") filma estreinatu zen, John Hustonek zuzendu eta Hunphrey Bogart eta Katherine Hepburn aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1872 - Metropolitan Museum of Art ireki zen New Yorken.
- 1877 - Piotr Ilitx Txaikovskiren Beltxargen aintzira baleta estreinatu zen Moskuko Bolxoi antzokian.
- 1986 - 9½ Weeks ("9 aste t'erdi") filma estreinatu zen, Adrian Lynek zuzendu eta Kim Basinger eta Mickey Rourke aktoreek anteztu zutelarik.
- 2008 - Bienvenue chez les Ch'tis ("Ongietorriak Iparraldera") filma estreinatu zen, Dany Boonek zuzendu eta berak, Kad Merad eta Zoé Félix aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1855 - Victor Pierre Dubarat, lapurtar apaiz eta historialaria (h. 1939).
- 1869 - Fabien Hastoy, zuberoar idazle eta irakaslea (h. 1950).
- 1890 - Felix Arteta, euskal margolari, marrazkilari eta karikaturista (h. 1986).
- 1895 - Diego Mazkiaran, Fortuna, bizkaitar toreatzailea (h. 1940).
- 1905 - Adela Bazo, nafar margolaria (h. 1984).
- 1907 - Eugenio Vegas, gipuzkoar politikari eta legelaria (h. 1985).
- 1910 - Antonio Aranaga, Auntxa, euskal trikilaria (h. 2001).
- 1926 - Alfonso Sastre, Hondarribian bizi den espainiar idazle eta editorea, Madrilen.
- 1932 - Enrique Múgica, PSOEko gipuzkoar politikaria (h. 2020).
- 1937 - Manuel Ibarburu, gipuzkoar arraunlari ohia.
- 1954 - Jon Paredes, Txiki, ETAkidea, frankismoko azken exekuzioetan fusilatua (h. 1975).
- 1956 - Joseba Aurkenerena, gipuzkoar irakaslea eta euskal idazlea.
- 1958 - Félix Lacuesta, lapurtar futbolari ohia.
- 1961 - Jose Maria Etaio, jauzian trebatutako nafar atleta-ohia.
- 1962 -
- Joseba Gotzon Varela, bizkaitar idazle eta musikaria.
- Jose Maria Zezeaga, gipuzkoar pilotari ohia.
- 1967 - Eduardo Iturralde, bizkaitar futbol arbitro ohia.
- 1968 - Francisco Javier Luke, bizkaitar futbolari ohia.
- 1969 - Xabier Barandiaran, gipuzkoar soziologo, unibertsitateko irakasle eta politikaria.
- 1972 - Kamel Ziani, euskal atleta, maratoian aditua, Marokon.
- 1980 - Imanol Hariñordoki, lapurtar errugbi jokalaria.
- 1983 - Maitane Melero, nafar atleta, distantzia luzetan aditua.
- 1987 - Zuriñe Gil, arabar futbolaria.
MunduaAldatu
- 1469 - Tomas Kaietano, italiar teologoa, eskola tomistako teologorik handienetakoa (h. 1534).
- 1630 - Josefa Obidos, Portugalgo XVII. Mendearen bigarren erdiko margolaririk aipagarriena (h. 1684).
- 1742 - James Gandon, ingeles arkitektoa (h. 1823).
- 1791 - Émile Deschamps, frantziar poeta (h. 1871).
- 1805 - Angelina Grimké, estatubatuar politikari aktibista, emakumeen eskubideen defendatzailea (h. 1879).
- 1844 -
- Ludwig Boltzmann, austriar fisikaria (h. 1906).
- Joshua Slocum, kanadar itsasgizon eta abenturazalea, munduari itsasoz eta ontzi batean bakarka bira eman zion lehenbiziko gizasemea (h. 1909).
- 1868 - Pompeu Fabra, kataluniar hizkuntzalaria, katalanaren gaur egungo araudia ezarri zuena (h. 1948).
- 1869 - Piotr Nilus, errusiar idazle eta margolari inpresionista (h. 1943).
- 1879 - Pedro Muñoz Seca, Noucentisme edo 14 Belaunaldiaren espainiar idazlea (h. 1936).
- 1882 -
- Pádraic Ó Conaire, irlandar kazetari eta idazlea (h. 1928).
- Elie Nadelman, poloniar-estatubatuar eskultorea (h. 1946).
- 1886 - Bela Kun, hungariar politikaria (h. c. 1939).
- 1888 -
- Georges Bernanos, frantziar idazlea (h. 1948).
- Marie Rambert, poloniar jatorriko ingeles dantzari eta ballet-zuzendaria (h. 1982).
- 1899 - Fernando Valera Aparicio, espainiar politikari eta idazlea, Errepublikaren Erbesteko azken presidentea (h. 1982).
- 1901 -
- Louis Kahn, estatubatuar arkitektoa (h. 1974).
- Muhammad Naguib, Egiptoko lehenengo presidentea (h. 1984).
- 1902 - Ansel Adams, estatubatuar paisaien-argazkilari eta ingurugiroko ekintzailea (h. 1984).
- 1912 - Pierre Boulle, frantziar idazlea (h. 1994).
- 1914 - Julia de Burgos, Puerto Ricoko idazle eta feminista, uhartearen independentziaren eta giza eskubideen aldekoa (h. 1953).
- 1922 - Jean Diederich, luxenburgotar txirrindularia (h. 2012).
- 1924 -
- Evelyn Pielou, britainiar zientzialaria (h. 2016).
- Gloria Vanderbilt, estatubatuar artista, idazle, aktore, moda-diseinatzaile eta socialitea (h. 2019).
- 1925 - Robert Altman, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2006).
- 1926 -
- Richard Matheson, estatubatuar eleberrigile eta zinema gidoilaria (h. 2013).
- Zinaida Portnova, sobietar partisanoa, ehun nazi baino gehiago pozoitu zituelako ezaguna (h. 1944).
- 1927 - Sidney Poitier, estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria.
- 1931 - John Milnor, estatubatuar matematikaria.
- 1932 - Robert Ader, estatubatuar psikologoa, psikoneuroimmunologiaren aitatzat joa (h. 2011).
- 1937 - Robert Huber, alemaniar biokimikaria, 1988ko Kimikako Nobel Saria.
- 1940 - Anke Ehrhardt, sexu eta genero garapeneko alemaniar ikerlaria.
- 1942 -
- Mitch McConnell, estatubatuar politikaria.
- Claude Miller, frantziar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2012).
- 1943 -
- Aleksandr Pavlovitx Aleksandrov, sobietar kosmonauta ohia.
- Mike Leigh, ingeles zinema-, antzerki- eta telebista-zuzendaria.
- 1945 -
- Randa Haines, estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- George Smoot, estatubatuar astrofisikari eta kosmologoa, 2006ko Fisikako Nobel Saria.
- 1948 -
- Jennifer O'Neill, estatubatuar aktorea.
- Christopher A. Pissarides, zipretar-britainiar ekonomialaria eta irakaslea, 2010eko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1949 - Ivana Trump, txeko-estatubatuar modelo ohi, enpresaburu eta idazlea eta Donald Trumpen emazte ohia.
- 1951 -
- Gordon Brown, Erresuma Batuko lehen ministroa.
- Anthony Davis, estatubatuar pianista eta musikagilea.
- 1952 - Elsa Bornemann, argentinar idazlea.
- 1954 -
- Tamara Adrián, venezuelar politikari, abokatu eta ekintzaile transexuala.
- Anthony Stewart Head, ingeles aktore eta abeslaria.
- Patty Hearst, estatubatuar aktorea.
- 1960 -
- Rosa Fernández Rubio, asturiar alpinista, Zazpi Gailurrak igotzen Espainiako lehen emakumea.
- Cándido Muatetema Rivas, Ekuatore Gineako lehen ministroa (h. 2014).
- Fayez al-Sarraj, Libiako presidentea.
- 1962 -
- Jelizaveta Glinka, errusiar langile humanitarioa eta karitate aktibista (h. 2016).
- Hilario Pino, espainiar kazetari eta telebistako albistegi aurkezlea.
- 1963 - Charles Barkley, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalaria, historian hegaleko-pibot onenetakotzat hartua.
- 1966 - Cindy Crawford, estatubatuar top-model ohia.
- 1967 -
- Kurt Cobain, Nirvana taldeko abeslaria, musikagilea eta gitarra-jotzailea (h. 1994).
- David Herman, estatubatuar aktorea.
- Nenad Maslovar, montenegroar futbolari ohia.
- Lili Taylor, estatubatuar aktorea.
- 1971 -
- Calpernia Addams, estatubatuar idazle, aktore, musikari eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko bozeramaile eta ekintzailea.
- Jari Litmanen, finlandiar futbolari ohia.
- Joost van der Westhuizen, hegoafrikar errugbilaria (h. 2017).
- 1973 - Vladimir Luján, kubatar palaria.
- 1974 - Amanda Elstak, hungariar abeslaria eta pertsona lesbiana, gay, bisexual eta transexualen eta Hungariako ijitoen eskubideen defendatzailea.
- 1977 - Maria Van Kerkhove, estatubatuar epidemiologoa, gaixotasun infekziosoetan aditua.
- 1978 -
- Lauren Ambrose, estatubatuar aktorea.
- Julia Jentsch, alemaniar aktorea.
- 1980 - Artur Boruc, poloniar futbolaria.
- 1985 - Julia Volkova, errusiar abeslari, musikagile eta pianista, t.A.T.u. bikoteko kidea.
- 1988 - Rihanna, barbadostar abeslaria.
- 1989 - Iga Wyrwał, poloniar modelo eta aktorea.
- 1991 - Sally Rooney, irlandar idazlea.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1865 - Leonardo Zuloaga, Mexikon lurjabe handia bilakatutako bizkaitarra, Mexikon (j. 1805).
- 1869 - Jose Antonio Uriarte, euskal idazlea eta itzultzailea (j. 1812).
- 1892 - Manuel Juambeltz, euskal apaiz, foruzale eta karlista (j. 1839).
- 1976 - René Cassin, euskal zuzenbide irakaslea, 1968ko Bakearen Nobel Saria, Parisen (j. 1887).
- 2010 - Juan Perurena, nafar bertsolaria (j. 1930).
- 2016 - Nando Josu, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea, Santanderren (j. 1939).
- 2020 - Lukas Larraza, nafar atleta, krosean espezialista (j. 1929).
MunduaAldatu
- 1054 - Jaroslav I.a Kievekoa, Novgorodeko printzea eta Kieveko lehen-printzea (j. c. 978).
- 1194 - Siziliako Tankredo erregea (j. 1135).
- 1431 - Martin V.a, Aita santua (j. 1369).
- 1513 - Joan I.a Danimarkakoa, Danimarka, Norvegia eta Suediako erregea (j. 1455).
- 1600 - Innico d'Avalos d'Aragona, italiar kardinala.
- 1626 - John Dowland, ingeles musikagilea, Laut-jotzailea.
- 1685 - Sofia Amalia Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa eta Danimarka eta Norvegiako erregina ezkontidea (j. 1628).
- 1778 - Laura Bassi, italiar filosofa, irakaslea eta zientzialaria (j. 1711).
- 1790 - Josef II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1741).
- 1795 - Esteban Antonio Aguado, gaztelar elizgizona, Iruñeko apezpikua (j. 1729).
- 1810 - Andreas Hofer, Tirolgo abertzalea (j. 1767).
- 1853 - José Ramón Rodil, espainiar militarra (j. 1789).
- 1861 - Eugène Scribe, frantziar dramagilea (j. 1791).
- 1871 - Paul Kane, margolaria (j. 1810).
- 1874 - Holger Roed, daniar margolaria (j. 1846).
- 1895 - Frederick Douglass, estatubatuar idazlea (j. c. 1818).
- 1907 - Henri Moissan, frantziar kimikaria, 1906ko Kimikako Nobel Saria (j. 1852).
- 1916 - Klas Pontus Arnoldson, - Klas Pontus Arnoldson, suediar egile, kazetari, politikari eta bakezalea, 1908ko Bakearen Nobel Saria (j. 1844).
- 1920 -
- Jacinta Marto, portugaldar haur artzaina. Fatiman Ama Birjina ikusi omen zuen (j. 1910).
- Robert Peary, Ipar Polora iristen lehena izan zela adierazi zuen esploratzailea (gaur egun zalantzan jarria) (j. 1856).
- 1923 - Damdin Sükhbaatar, mongoliar buruzagi iraultzaile eta Mongoliako Herriaren Alderdiaren sortzailea (j. 1893).
- 1929 - Edward L. Atkinson, britainiar itsas zirujaua eta Antartikako esploratzailea (j. 1881).
- 1933 - Takiji Kobayashi, literatura proletarioaren japoniar idazlea (j. 1903).
- 1961 - Percy Grainger, estatubatuar musikagilea (j. 1882).
- 1966 - Chester Nimitz, estatubatuar almirantea (j. 1885).
- 1972 - Maria Goeppert-Mayer, poloniar fisikaria, 1963ko Fisikako Nobel Saria (j. 1906).
- 1987 - Edgar P. Jacobs, belgikar komikigilea (j. 1904).
- 1989 - Erika Köth, alemaniar sopranoa (j. 1925).
- 1992 -
- Roberto D'Aubuisson, salvadortar militarra eta politikaria (j. 1943).
- Pierre Dervaux, frantziar orkestra-zuzendaria (j. 1917).
- Dick York, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- 1993 - Ferruccio Lamborghini, italiar industria gizona, Lamborghini automobil-enpresaren sortzailea (j. 1916).
- 1996 - Toru Takemitsu, japoniar musikagilea (j. 1930).
- 2000 - Jean Dotto, frantziar txirrindularia (j. 1928).
- 2005 -
- Sandra Dee, estatubatuar aktorea (j. 1944).
- Hunter S. Thompson, estatubatuar idazle eta kazetaria (j. 1937).
- 2010 - Alexander Haig, Ameriketako Estatu Batuetako Armadako jenerala eta NATOko buruzagi nagusia (j. 1924).
- 2012 - Lv Zijian, arte martzialetan aditua eta aldi batez Txinako Herri Errepublikako gizonik zaharrena (118 urte) (j. 1893).
- 2017 - Mildred Dresselhaus, "Karbonoaren zientziaren erregina" (j. 1930).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Justizia Sozialaren Mundu Eguna, Nazio Batuek ezarria, 2009an.
- Sehaska egutegiko izendegia: Maite/Maitetxu/Maitena/Maitane eta Gamiz/Gamio/Gamiza.