Sani Abacha (Kano, 1943ko irailaren 20a - Abuja, 1998ko ekainaren 8a) nigeriar politikaria eta diktadore militarra izan zen. 1993ko azaroaren 17tik hil zen arte Nigeriako estatuburua izan zen.

Sani Abacha


10. Nigeriako presidentea

1993ko azaroaren 17a - 1998ko ekainaren 8a
Ernest Shonekan - Abdulsalami Abubakar (en) Itzuli
Chief of the Defence Staff (en) Itzuli

1990eko abuztua - 1993ko azaroa
Domkat Bali (en) Itzuli - Oladipo Diya (en) Itzuli
Chief of Army Staff (en) Itzuli

1985eko abuztua - 1990eko abuztua
Ibrahim Babangida (en) Itzuli - Salihu Ibrahim (en) Itzuli
Minister of Defence of Nigeria (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaKano1943ko irailaren 20a
Herrialdea Nigeria
Lehen hizkuntzaHausa
HeriotzaNigerian Presidential Complex (en) Itzuli1998ko ekainaren 8a (54 urte)
Hobiratze lekuaKano
Heriotza moduaberezkoa ez den heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Maryam Abacha  1998)
Hezkuntza
HeziketaMons Officer Cadet School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Hausa
Nigerian Pidgin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Graduateniente jeneral
Parte hartutako gatazkakNigeriako Gerra Zibila
Liberiako Lehen Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoahautagai independente

Biografia aldatu

1963an Zariako Akademia militarrean graduatu zen eta 1967an Armadako Kapitain izendatu zuten. Lau urte geroago Britainia Handian jarraitu zuen bere trebakuntza militarra, eta, 1980an jeneral-mailara igo ondoren, 1982an Estatu Batuetan osatu zituen militar ikasketak. 1965ean, Miss Nigeria izandako Maryam Jidahekin ezkondu zen Sani Abacha, eta bederatzi seme-alaba izan zituzten. Abacharen eginkizuna erabakigarria izan zen 1985ean, Ibrahim Babangida jenerala boterera eraman zuen estatu kolpean, eta Babangidaren laguntzailerik garrantzitsuenetako bat izan zen hura lehendakari izan zen urteetan. 1993an, ordea, Babangidak hauteskunde demokratikoen ondoren dimititu zuenean, Abachak, bere burua estatuburu izendatzeaz gainera, gobernua eta legebiltzarra deuseztatu, manifestazioak eta alderdi politikoak debekatu eta armadako ofizial asko ipini zituen funtzionario zibilen lekuan. Hurrengo urteetan, nigeriarren haserrea areagotu egin zen, industria-ekoizpen eskasa eta erregimenaren autokrazia zirela medio, kanpo-zorra gehituz zihoalako. 1998an Abujan hil zen Abacha, bera hautagai bakarra izango zuten lehendakaritzako hauteskundeak baino bi hilabete lehenago.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu