Apirilaren 21
data
Apirilaren 21a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hamaikagarren eguna da, 112garrena bisurteetan. 254 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1935 - Iruñean laugarren Aberri Eguna ospatu zen.
- 1978 - Komando Autonomoek lehergailu bat ipini zuten ADEGIren aurka.
- 2008 - Amnistiaren aldeko mugimenduko 27 kideren aurkako epaiketa hasi zen Madrilen.
MunduaAldatu
- 2019 - Sri Lankan lehergailu bidez egindako eraso koordinatu batzuk 253 hildako eta 500etik gora zauritu utzi zituzten.
- 2021 - KRI Nanggala (402) Indonesiaren Armadako eraso-itsaspekoa itsas azpian desagertu zen. Barruan 53 militar zihoazten eta guztiak hil ziren.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1913 - Black, el payaso (euskaraz: Black, pailazoa), Pablo Sorozabalen musika eta Francisco Serrano Anguitaren libretoa duen opereta estreinatu zen Bartzelonako Coliseum antzokian.
- 2007ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala Oihane Pereak irabazi zuen. Arabako txapelketen historian lehenengo emakumezko bertsolari txapelduna izan zen.
MunduaAldatu
- 1995 - While You Were Sleeping ("Lotan Zeunden Bitartean") filma estreinatu zen, Jon Turteltaubek zuzendu eta Sandra Bullock, Bill Pullman, Peter Gallagher, Peter Boyle, Glynis Johns eta Jack Warden aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 2010 - Cadel Evans txirrindulari australiarrak Fleche Wallone itzulia irabazi zuen.
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1624 - Juan Bautista Zelaiaran, gipuzkoar aitoren seme eta politikaria (h. 1690).
- 1781 - José Alonso Ruiz de Conejares, nafar epaile eta politikaria (h. 1855).
- 1815 - Anselma de Salces, Bilboko ongilea (h. 1885).
- 1921 - Cándido Gardoi, Makala, euskal herritar futbolari eta pilotaria, Bartzelonan (h. 1994).
- 1928 - Luis Etxebeste, gipuzkoar futbolaria (h. 2019).
- 1937 - Patxi Iturriotz, donostiar politikari, irakasle eta ETAkidea.
- 1941 - Bruno Sermonne, lapurtar aktorea (h. 2013).
- 1942 - José Luis Mentxaka, bizkaitar futbolari ohia.
- 1944 - Ramon Saizarbitoria, euskal idazlea, euskal literatura modernoaren aintzidaritzat joa.
- 1948 - Roberto Uranga, euskal abeslaria, Mocedades taldearen sortzaileetako bat (h. 2005).
- 1958 -
- Kepa Altonaga, bizkaitar biologoa, idazlea eta EHUko irakaslea.
- Javier Obregón, Tarzi, bizkaitar eszenografoa.
- 1965 - Itziar Okariz, New Yorken bizi den euskal artista.
- 1966 - Gema Gonzalez de Txabarri, gipuzkoar politikaria.
- 1970 - Jokin Etxaniz, gipuzkoar pilotari ohia.
- 1973 - Iñigo Alli, nafar politikaria.
- 1981 - Natxo Garro, arabar futbolaria.
- 1987 - Beatriz Recari, nafar golfaria.
- 1989 - Saioa Jaurena, nafar errugbilaria.
- 1997 - Mikel Oiarzabal, gipuzkoar futbolaria.
MunduaAldatu
- 1397 - Paolo dal Pozzo Toscanelli, italiar geografoa eta sendagilea (h. 1482).
- 1555 - Ludovico Carracci, italiar Barrokoko margolari, akuafortegile eta grabatzailea (h. 1619).
- 1594 - Joan Sala i Ferrer, kataluniar bidelapurra (h. 1634).
- 1619 - Jan van Riebeeck, herbeheretar nabigatzaile eta administratzaile koloniala (h. 1677).
- 1661 - Georg Joseph Kamel, austriar botikaria eta botanikoa (h. 1706).
- 1673 - Amalia Gilemina Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea (h. 1742).
- 1767 - Étienne-Denis Pasquier, frantziar politikaria (h. 1862).
- 1774 - Jean-Baptiste Biot, frantziar astronomo, fisikari eta matematikaria (h. 1862).
- 1782 - Friedrich Fröbel, alemaniar pedagogoa (h. 1852).
- 1790 - Manuel Blanco Encalada, Txileko presidentea (h. 1876).
- 1816 - Charlotte Brontë, ingeles eleberrigilea (h. 1855).
- 1828 - Hyppolyte-Adolphe Taine, frantziar historialaria (h. 1893).
- 1837 - Fredrik Bajer, danimarkar idazle, irakasle eta politikari bakezalea, 1908ko Bakearen Nobel Saria (h. 1922).
- 1838 - John Muir, eskoziar-estatubatuar naturzale eta idazlea (h. 1914).
- 1841 - Anselmo Lorenzo, espainiar anarkosindikalista eta idazlea (h. 1914).
- 1848 - Carl Stumpf, alemaniar filosofo, psikologo eta musikologoa (h. 1936).
- 1850 - Pasquale Cinquegrana, napolierazko poeta eta abesti-idazle napolitarra (h. 1939).
- 1864 - Max Weber, alemaniar ekonomilari eta soziologoa (h. 1920).
- 1870 - Edwin Stanton Porter, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 1941).
- 1879 - Maurice Walsh, irlandar idazlea (h. 1964).
- 1882 - Percy Williams Bridgman, estatubatuar fisikaria, 1946ko Fisikako Nobel Saria (h. 1961).
- 1889 -
- Paul Karrer, suitzar kimikaria, 1937ko Kimikako Nobel Saria (h. 1971).
- Manuel Prado Ugarteche, Peruko presidentea (h. 1967).
- 1900 -
- Dumarsais Estimé, Haitiko presidentea (h. 1953).
- Hans Fritzsche, alemaniar kazetari eta politikaria nazia (h. 1953).
- 1907 - Enrique Líster, galiziar militar eta politikari komunista (h. 1994).
- 1915 - Anthony Quinn, mexikar-estatubatuar aktore, idazle eta margolaria (h. 2001).
- 1919 - Rosario Sanchez Mora, La Dinamitera, Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zuen milizianoa (h. 2008).
- 1920 - Bruno Maderna, italiar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 1973).
- 1922 - Alistair MacLean, eskoziar eleberrigilea (h. 1987).
- 1924 - Claude Lefort, frantziar filosofoa (h. 2010).
- 1925 - Sibghatullah Mojaddedi, Afganistango presidentea (h. 2019).
- 1926 - Elisabet II.a Ingalaterrakoa, Erresuma Batuko eta Commonwealtheko erresumetako erregina.
- 1930 -
- Hilda Hilst, brasildar poeta, kronista, eleberrigile eta antzerkigilea (h. 2004).
- Silvana Mangano, italiar aktorea (h. 1989).
- 1931 - Gabriel de Broglie, frantziar historialaria.
- 1934 -
- Kenzo Ohashi, japoniar futbolaria (h. 2015).
- Masao Uchino, japoniar futbolaria.
- 1937 - Philippe Madrelle, frantziar politikaria, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidentea (h. 2019).
- 1939 -
- Ian Gibson, irlandar idazlea, historialaria eta hispanista.
- Helen Prejean, estatubatuar moja katolikoa eta heriotza zigorraren aurkako ekintzaile nabarmena.
- 1940 - Francesc Buscató, kataluniar saskibaloi jokalaria, inoizko jokalari kataluniarrik hoberenetarikoa.
- 1946 - Patrick Rambaud, frantziar eleberrigile eta antzerkigilea.
- 1947 - Iggy Pop, estatubatuar abeslaria, punk rock munduko ikonoa.
- 1951 - Michael Freedman, estatubatuar matematikaria.
- 1955 -
- Toninho Cerezo, brasildar futbolari ohia.
- Erick Mombaerts, frantziar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1956 - Soledad Murillo, espainiar soziologo feminista, ikertzailea eta politikaria.
- 1957 - Faustin-Archange Touadéra, Afrika Erdiko Errepublikako presidentea.
- 1958 -
- Andie MacDowell, estatubatuar modelo eta aktorea.
- Yoshito Usui, japoniar marrazkilaria.
- 1969 - Andrei Babkin, errusiar ingeniari eta kosmonauta.
- 1970 - Nicole Sullivan, estatubatuar aktorea.
- 1973 - Yoshiharu Ueno, japoniar futbolari ohia.
- 1978 - Julius Nevalainen, Nightwish metal sinfoniko eta Sethian progressive metal finlandiar banden bateria-jolea.
- 1979 - James McAvoy, eskoziar aktorea.
- 1989 - Víctor Ibáñez, kataluniar futbolaria.
- 1995 - Josh Adams, galestar errugbilaria.
- 1996 - Luisa Neubauer, klima aldaketaren aurkako alemaniar ekintzailea.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1696 - Andrés de Sola, nafar musikagilea, Zaragozan (j. 1634).
- 1716 - Louis-Armand de Lom d'Arce, Lahontango baroia, lapurtar antropologo eta esploratzailea (j. 1666).
- 1873 - François Eugène Garai de Monglave, lapurtar idazlea (j. 1796).
- 1891 - Juan Nepomuceno Orbe Mariaka, bizkaitar jeneral eta politikari karlista (j. 1817).
- 1968 - Benita Asas Manterola, donostiar irakasle eta sufragista, Madrilen (j. 1873).
- 2002 - Jose Maria Palacios, Ogeta, gasteiztar pilotaria (j. 1935).
- 2006 - Joxe Mari Urbieta, Egañazpi, gipuzkoar panderojotzailea eta abeslaria (j. 1920).
- 2011 - Martin Mancisidor, euskal txirrindularia (j. 1924).
- 2015 - Javier Gorosabel Urkia, eibartar astrofisikaria (j. 1969).
MunduaAldatu
- 1073 - Alexandro II.a, Aita santua.
- 1109 - Anselmo Canterburykoa, italiar teologo eta beneditar fraidea (j. 1033/34).
- 1142 - Petri Abelardo, frantziar filosofo eta teologoa (j. 1079).
- 1509 - Henrike VII.a, Ingalaterrako erregea (j. 1457).
- 1574 - Cosimo I.a Medici, Toskanako Duke Handia (j. 1519).
- 1699 - Jean Racine, frantziar poeta eta dramagilea (j. 1639).
- 1736 - Eugenio Savoiakoa, austriar militar eta politikaria, historiako gerra gizonik handienetakoa (j. 1663).
- 1793 - John Michell, ingeles naturaren filosofo eta geologoa (j. 1724).
- 1839 - Isabel Riquelme, Txileko Independentzia prozesuko protagonistetako bat (j. 1758).
- 1896 - Teodora Lamadrid, espainiar aktore eta kantaria, XIX. mendeko antzerki erromantikoan nabarmendua (j. 1820).
- 1909 - José Higinio Uriarte García del Barrio, Paraguaiko presidentea (j. 1843).
- 1910 - Mark Twain, estatubatuar idazlea (j.1835).
- 1915 - Federico Loygorri, andaluziar militar eta politikaria (j. 1849).
- 1918 - Manfred von Richthofen, Baroi Gorria, alemaniar militar eta hegazkin pilotua (j. 1892).
- 1922 - Louis Duchesne, Erromatar Eliza Katolikoko prelatua eta jakituna (j. 1843).
- 1924 - Eleonora Duse, italiar aktorea, bere garaiko aktore hoberenetakotzat hartua (j. 1858).
- 1927 - Hugo Schuchardt, alemaniar hizkuntzalaria (j. 1842).
- 1930 - Robert Bridges, ingeles olerkaria (j. 1844).
- 1938 -
- Muhammad Iqbal, pakistandar poeta, abokatu, filosofo eta politikaria (j. 1877).
- Boris Pilnyak, sobietar idazlea (j. 1894).
- 1940 - Margaret Fountaine, britainiar entomologoa (j. 1862).
- 1945 - Walter Model, Alemaniako landa mariskala izan zen Bigarren Mundu Gerran (j. 1891).
- 1946 - John Maynard Keynes, ingeles ekonomialaria, XX. mendeko garrantzitsuenetakoa (j. 1883).
- 1948 - Arturo Farinelli, italiar literatura kritikaria (j. 1867).
- 1965 -
- Edward Victor Appleton, ingeles fisikaria, 1947ko Fisikako Nobel Saria (j. 1892).
- Nina M. Davies, britainiar marrazkilaria eta egiptologoa (j. 1881).
- 1971 - François Duvalier, Papa Doc, Haitiko presidentea (j. 1907).
- 1973 -
- Merian C. Cooper, estatubatuar hegazkinlari, zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (j. 1893).
- Arthur Fadden, Australiako 13. lehen ministroa (j. 1894).
- 1977 - Gummo Marx, estatubatuar umorista eta aktorea (j. 1892).
- 1980 - Aleksandr Oparin, sobietar biokimikaria, biziaren jatorriari buruzko ikerketetan aitzindaria (j. 1894).
- 1984 - Manuel Mujica Láinez, argentinar idazlea (j. 1910).
- 1985 -
- Astrid Hjertenæs Andersen, norvegiar idazlea eta poeta (j. 1915).
- Tancredo Neves, brasildar politikaria (j. 1910).
- 1989 - Uichiro Hatta, japoniar futbolaria (j. 1903).
- 1991 - Willi Boskovsky, austriar musikagilea (j. 1909).
- 1992 - Väinö Linna, finlandiar idazle eta hizkuntzalaria (j. 1920).
- 1994 - Raúl Soldi, argentinar margolaria, Argentinako espresionismoaren ordezkari nagusietako bat (j. 1905).
- 1996 -
- Dzhojar Dudaiev, Itxkeriako Txetxeniar Errepublikako lehenengo presidentea (j. 1944).
- Luigi Pistilli, italiar aktorea (j. 1929).
- 1997 - Andrés Rodríguez Pedotti, Paraguaiko presidentea (j. 1923).
- 1998 - Jean François Lyotard, frantziar filosofoa (j. 1924).
- 2000 - Al Purdy, kanadar poeta (j. 1918).
- 2003 - Nina Simone, estatubatuar abeslari, konpositore, piano jotzaile eta giza eskubideen aldeko aktibista (j. 1933).
- 2005 -
- Gwynfor Evans, galestar politikaria, Plaid Cymru alderdiko lehenengo parlamentaria (j. 1912).
- William Kruskal, estatubatuar estatistikaria (j. 1919).
- 2009 - Vivian Maier, estatubatuar ume zaintzaile eta argazkilaria (j. 1926).
- 2010 - Juan Antonio Samaranch, kataluniar hockey jokalari, politikari eta enpresaburua eta Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidentea (j. 1920).
- 2011 - Harold Garfinkel, estatubatuar soziologoa, etnometodologia adarraren sortzaile nagusia (j. 1917).
- 2013 - Shakuntala Devi, Emakume konputagailua, indiar idazlea giza kalkulagailua (j. 1929).
- 2016 - Prince, estatubatuar abeslari, konposatzaile eta musikaria (j. 1958).
- 2018 -
- Nelson Pereira Dos Santos, brasildar zinemagilea (j. 1928).
- Verne Troyer, estatubatear aktorea (j. 1969).
- 2019 - Gaspar Castellano y de Gastón, Aragoiko Gobernuaren Presidentea (j. 1928).
- 2020 -
- José María Calleja, espainiar kazetari eta idazlea (j. 1955).
- Abdurrahim El-Keib, Libiako lehen ministroa (j. 1950).
- Jacques Pellen, bretainiar jazz gitarra-jotzailea (j. 1957).
- Laisenia Qarase, Fijiko lehen ministroa (j. 1941).
- Teresa Rodrigo Anoro, espainiar fisikaria (j. 1956).
- Florian Schneider, alemaniar musikaria, Kraftwerk taldeko kide sortzailea (j. 1947).
- 2021 - Mercedes Colás, Porota, Giza Eskubideen aldeko argentinar ekintzailea, Maiatzaren Plazako Amak elkarteko lehendakariordea (j. 1925).
- 2022 -
- Mwai Kibaki, Kenyako presidentea (j. 1931).
- Jacques Perrin, frantziar aktore eta ekoizlea (j. 1941).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Alaia/Alai/Alaine, Eunate eta Harriet.