Joaquim Agostinho
Joaquim Agostinho (Torres Vedras, 1943ko apirilak 7-1984ko maiatzak 10) txirrindulari portugaldarrik hoberenetako bat izan zen. Bere kirol karrera 1968 eta 1984 artean hedatu zen.
Joaquim Agostinho | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Torres Vedras, 1943ko apirilaren 7a |
Herrialdea | Portugal |
Heriotza | Lisboa, 1984ko maiatzaren 10a (41 urte) (41 urte) |
Heriotza modua | : altueratik erortzearen ondoriozko heriotza |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Puch-Sem-Campagnolo (en) | 1980-1980 |
Bic | 1973-1974 |
Teka | 1976-1977 |
Flandria | 1978-1979 |
Sporting | 1975-1975 |
Sporting | 1968-1968 |
Frimatic-de Gribaldy | 1969-1972 |
Sem | 1981-1983 |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Biografia
aldatuTorres Vedras herrian jaioa, Lisboatik ez oso urruti, nekazari familia xume batean, nortzuri, bere lehen hezkuntzako ikasketak amaitu ondoren nekazal lanetan lagundu behar izan zien. Soldadutza egitera joan behar izan zuen Portugal bere afrikar kolonia zen Mozambikeren aurka gerran zegoenean, eta frontera bidali zuten, non bi urte eta erdi eman zituen. Behin gerra amaitu ondoren bertan geratzea erabaki zuen, azukre enpresa batean lan egiten, baina laster itzuli zen Portugalera.
Kirol ibilbidea
aldatuJean de Gribaldyk aurkitua, Agostinho, altueraz baxua zena, baina gorputz sendokoa zena, edozein kiroletan nabarmentzea ahalbidetuko zioten baldintza fisiko bikainez hornitua zegoen. Txirrindularia zen bere lagun batek bizikletarekin proba egin zezan konbentzitu zuen, proba ondo irten zen eta Agostinho, 25 urterekin, txirrindularitza talde batean sartu zen.
Laster hasi zen nabarmentzen eta talde guztiek borrokatu zuten euren artean izateko luxuzko laguntzaile bezala. Urte bete eman zuen Magniflex talde italiarrean, bi Bicen, non Luis Ocañari 1973ko Frantziako Tourra irabazten lagundu zion. 1975ean Lejeune taldeak fitxatu zuen, eta hurrengo urtean Teka talde espainiarrera joan zen. Bi urte beranduago Flandria talde belgiarrera joan zen, honen ondoren Puch eta Sem taldeetara joan zelarik. 1984an modu erabakigarrian lagundu zuen lehen txirrindularitza talde profesionala sortzen.
41 urterekin, Skil taldeagatik fitxatzeko ikuspegia zuen eta Frantziako Tourra 14. aldiz korritzekoa, hala Joop Zoetemelken errekorra berdinduz, baina maiatzak 1ean, Algarveko Itzuliaren 5. etaparen azken metroetan lehiatzen ari zenean, proba honetako liderra zelarik, txakur bat bere bidean gurutzatu zen eta jausiarazi egin zuen. Jasan zituen zaurien ondorioz, Joaquim Agostinho hamar egun beranduago hil zen.
Palmaresa
aldatuBere palmaresean 67 garaipen ditu, hauek nabarmentzen direlarik:
1968
- Portugalgo errepide txirrindularitza txapelketa
- Portugalgo erlojupeko txirrindularitza txapelketa
- Sao Pauloko Itzulia
1969
- Portugalgo errepide txirrindularitza txapelketa
- Portugalgo erlojupeko txirrindularitza txapelketa
- Baracchi Garaikurra Herman Van Springelekin
- Robbialac Sari Nagusia eta bi etapa
- Riopeleko Sari Nagusia eta etapa bat
- 8. Frantziako Tourrean eta 2 etapa
- Portugalgo Itzulian etapa 1
- Luxenburgoko Tourrean etapa 1
1970
- Portugalgo errepide txirrindularitza txapelketa
- Portugalgo erlojupeko txirrindularitza txapelketa
- Portugalgo Itzulia eta lau etapa
- 3. Montjuïceko Igoeran
1971
- Portugalgo errepide txirrindularitza txapelketa
- Portugalgo erlojupeko txirrindularitza txapelketa
- Portugalgo Itzulia eta zortzi etapa
- Sintrako Sari Nagusia eta bi etapa
1972
- Portugalgo errepide txirrindularitza txapelketa
- Portugalgo erlojupeko txirrindularitza txapelketa
- Portugalgo Itzulia eta lau etapa
- Sintrako Sari Nagusia eta etapa 1
- Suitzako Itzulian bi etapa
- Torres Vedras Sari Nagusian bi etapa
1973
- Portugalgo errepide txirrindularitza txapelketa
- Portugalgo erlojupeko txirrindularitza txapelketa
- Portugalgo Itzulian zazpi etapa
- Frantziako Tourrean etapa 1
1974
- 2. Espainiako Itzulian eta bi etapa
- 3. Setmana Catalanan
- 6. Frantziako Tourrean
1975
1976
- 7. Espainiako Vueltan eta etapa 1
- 3. Euskal Herriko Itzulian
1977
- Frantziako Tourrean etapa 1
- Meatze Haranetako Itzulian bi etapa
1978
1979
- 3. Frantziako Tourrean eta etapa 1
- Midi Libren etapa 1
1980
1984
- Algarveko Itzulian etapa 1
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
aldatuItzuli Handia | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 | 1980 | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — | UT | — | — | — | — | — | — | — | — | |
Frantziako Tourra | — | 8. | 14. | 5. | 8. | 8. | 6. | 15. | — | 13. | 3. | 3. | 5. | UT | — | 11. | — | |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | UT | 6. | 2. | — | 7. | 15. | — | — | — | — | — | — | — |
Taldeak
aldatu- Frimatic-Jean de Gribaldy (1969-1970)
- Hoover (1971)
- Magniflex - de Gribaldy (1972)
- Bic (1973-1974)
- Teka (1976-1977)
- Flandria (1978-1979)
- Puch-Sem-Campagnolo (1980)
- Sem-France Loire (1981-1983)
- Sporting Lisboa-Raposeira (1984)
Joaquim Agostinho garaikurra
aldatuTorres Vedras Sari Nagusia izenez aldatu zen Joaquimen hil ondorengo omenez, hala Joaquim Agostinho Garaikurra deitzera pasatuz. Proba hau, portugaldar txirrindularitzako garrantzitsuenetako bat bihurtu da.
Monumentuak eta ohoreak
aldatu- Torres Vedrasen, Parque Verde da Várzearen goikaldeko zatian Joaquim Agostinhori ohore egiten dion monumentu bat eraiki zen.
- Silveirako lorategian ere txirrindulari honen omenezko monumentu bat eraiki zen, 1989ko maiatzak 14an inauguratu zena.
- Silveiran, gainera, Joaquim Agostinho etorbidea izena eman zitzaion, Kontseilu Parrokiala eta txirrindularia lurperatua dagoen tokia.
- Santa Cruz hondartzaren erdialderako sarrerako etorbide nagusian, Kanpingeko biribilgunetik abiatuta, Joaquim Agostinho Etorbidea izena eman zitzaion.
- Frantzian, Alpe d'Huezen 14. kurban 1,70 metroko altuera, 70 zentimetroko zabalera eta 70 kiloko pisua duen brontzezko soingain bat altxatzen da. Hiru metroko altuera duen granito berdezko idulki baten gainean pausatzen da. Estatua, 1979ko Frantziako Tourrean Alpe d'Huezen lortutako etapa garaipena oroitzeko da, Tourrean hirugarren postuan bigarren aldiz amaitu zuenean. Sekula ez zuen beste portugaldar txirrindulari batek etapa honetan irabazi.
- Kale bat du Lisboan.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Joaquim Agostinho - ProCyclingStats
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joaquim Agostinho |