Isoroku Yamamoto

Almirante mariskal japoniarra

Isoroku Yamamoto, japonieraz 山本五十六, Yamamoto Isoroku (Nagaoko, Japonia, 1884ko apirilaren 4a - Salomon Uharteak, 1943ko apirilaren 18a), almirante japoniarra izan zen. Estatubatuarrek bere hegazkina txikitu zutenean hil zen, Salomon Uharteetako frontea bisitatzera zihoanean.

Isoroku Yamamoto

Bizitza
JaiotzaNagaoka1884ko apirilaren 4a
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaBougainville Uhartea1943ko apirilaren 18a (59 urte)
Hobiratze lekuaTamako hilerria
Heriotza modua: guduan hila
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Naval War College (en) Itzuli
Imperial Japanese Naval Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraJaponiar Itsas Armada Inperiala
Graduaamiral
Parte hartutako gatazkakErrusia-Japonia Gerra
Midwayko gudua
Bigarren Mundu Gerra

Find a Grave: 20381 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Errusiarren eta japoniarren arteko gerran parte hartu zuen 1905ean.

Lehen Mundu Gerraren ondoren itsas armadako arduraduna izan zen Estatu Batuetan, eta Londresen 1929 eta 1934an egin ziren batzarretan bere herrialdearen ordezkari izan zen.

1936an itsas armadako ministro orde izendatu zuten eta 1939an, berriz, itsas armada osoaren buruzagi goren.

1941ko abenduaren 7an Estatu Batuen armadari japoniarrek Pearl Harborren egindako erasoaren prestatzaile eta gidari izan zen. Estatu Batuen aurka Itsaso Barean izandako guduetan bera izan zen japoniarren buru; itzal handia hartu zuen, lortu zituen emaitza on ugariengatik. Salomon Uharteetako Kanpainan hil zuen Estatu Batuen armadak, bere hegazkina lurrera botata.

Ikus, gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isoroku Yamamoto  

Erreferentziak aldatu