Oskar Schlemmer (Stuttgart, 1888ko irailaren 4a - Baden-Baden, 1943ko apirilaren 13a) alemaniar margolari, eskultore, diseinatzaile eta koreografoa izan zen, Bauhausekin elkartua.

Oskar Schlemmer

Bizitza
JaiotzaStuttgart1888ko irailaren 4a
Herrialdea Alemaniar Inperioa  (1888 -  1918)
 Weimarko Errepublika  (1918 -  1933)
 Hirugarren Reicha  (1933 -  1943)
HeriotzaBaden-Baden1943ko apirilaren 13a (54 urte)
Hobiratze lekuaWaldfriedhof Stuttgart (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Helena Schlemmer (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaState Academy of Fine Arts Stuttgart (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Christian Landenberger (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria, txotxongilolaria, libretista, unibertsitateko irakaslea, argazkilaria, diseinatzailea, artista grafikoa, eszenografoa eta jantzi-diseinatzailea
Enplegatzailea(k)Eugeniusz Geppert Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Bauhaus  (1920 -  1928)
MugimenduaBauhausa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Find a Grave: 7551992 Edit the value on Wikidata

Stuttgarteko Arte Aplikatuen Eskolan eta Arte Ederren Akademian ikasi zuen. 1910etik 1912ra Berlinen egon zen eta berriro Stuttgarten Adolf Hölzelen ikaslea izan zen, kubismoagatik inpresionismoa alde batera utziz. Lehen Mundu Gerran zauritu egin zuten.

1919an pintura eskulturagatik aldatu zen eta arte modernoa Stuttgarteko Arte Ederren Akademiaren curriculumean sartu zuen. 1920an Walter Gropiusek Weimarko Bauhauseko horma irudi eta eskultura sailak zuzentzeko agindu zion. 1923an antzerki tailerreko zuzendari izendatu zuten eta bere ideia konplexuek eragin handia izan zuten. 1929an Eskolaren politizazioagatik dimititu zuen eta Breslauko Arte Akademian lana lortu zuen.

Nazioartean bere lanik ezagunena Triadisches Ballet izan zen. Antzezlan honetan aktoreak giza gorputzaren irudikapen geometriko bihurtzen dira.

1929ko kraxak eragindako finantza-krisiaren ondoren, Breslauko Akademia utzi zuen, eta irakasle lana aurkitu zuen Berlinen, nazien presioek dimisioa ematera behartu zuten arte. Bere lana arte endekatutzat jo zen. Bigarren Mundu Gerran Institut für Malstoffe-n egin zuen lan, Wuppertalean, Willi Baumeisterrekin eta Georg Mucherekin.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu