Otsailaren 2
data
Otsailaren 2a egutegi gregoriotarraren urteko hogeita hamahirugarren eguna da. 332 egun falta dira urtea amaitzeko, 333 egun bisurteetan.
Egun honetan Kandelario eguna ospatzen da Euskal Herrian, eta Marmotaren eguna AEBetan: biak ala biak Europan jatorria duen tradizio berarekin erlazionatuta daude.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1875 - Bigarren Karlistaldia: liberalek Iruñeko setioa apurtu zuten.
- 1980 - BVEk Jesus Maria Zubikarai Badiola ondarroarra, Euskadiko Ezkerraren jarraitzailea, hil zuen.
- 2012 - Euskal Herrian siberiar hotz-boladak elurteak eta zero azpiko tenperaturak eragin zituen.
- 2014 - 2014ko otsailaren 2ko enbata: azken hogeita hamar urtetako itsas enbata handienaren ondorioz Euskal Kostalde osoko udalerri eta portuek kalte ugari eta larriak jasan zituzten, oso bereziki Donostia, Bermeo, Zarautz eta Hendaia udalerriek.
MunduaAldatu
- 1119 - Kalisto II.a Aita Santu izendatu zuten.
- 1878 - Greziak gerra deklaratu zion Turkiari.
- 1918 - Errusiak Estoniaren independentzia onartu zuen.
- 1920 - Estonia eta SESBen arteko bake ituna sinatu zen.
- 1933 - Alemania: Adolf Hitlerrek Alemaniako Legebiltzarra disolbatu zuen.
- 2005 - Gyanendra erregeak Nepalgo gobernua bertan behera utzi zuen eta botere osoa bereganatu zuen.
- 2010 - Gutxienez 41 lagun hil zituzten eta 106 zauritu Bagdad iparraldean egin zuten atentatu suizidan.
- 2012 - Espainian lau milioi pertsona baino gehiago zeuden langabezian.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1845 - Ildegonda, Emilio Arrieta nafar konposatzailearen musika eta Temistocle Soleraren libretoa duen opera estreinatu zen Milango Kontserbatorioan.
MunduaAldatu
- 1922 - James Joyceren Ulises argitaratu zen.
- 1979 - Michael Crichton estatubatuar idazle, gidoigile eta zinema zuzendariak zuzendutako eta Sean Connery, Donald Sutherland eta Lesley-Anne Down aktoreek antzeztutako The First Great Train Robbery filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1426 - Leonor I.a Nafarroakoa, Nafarroako XXX. erregina (h. 1479).
- 1652 - Bernard Renau Elizagarai, nafar ingeniari eta militarra (h. 1719).
- 1733 - Joaquín María Egia, gipuzkoar zientzialari eta politikaria (h. 1803).
- 1778 - Maria Antonia Eskibel Navarrete, gasteiztar liberal sutsua eta frantsestua Espainiako Independentzia Gerra garaian (h. 1849).
- 1814 - Gabriel Ybarra Gutiérrez de Cabiedes, bizkaitar finantza gizona, Banco de Bilbaoren sortzaileetako bat (h. 1890).
- 1828 - Juan Maria Blas Altuna, bizkaitar konpositorea eta organista (h. 1868).
- 1831 - José María Lakoizketa, nafar botanikoa (h. 1891).
- 1878 - Alejandro Mallona, EAJko politikari eskuindar, katoliko eta abertzalea, Mundakako alkatea (h. 1937).
- 1883 - Nicolás Giral, tafallar idazlea (h. 1917).
- 1887 - María Francés, nafar aktorea (h. 1987).
- 1895 - Félix Alfaro Fournier, arabar enpresaburu eta politikaria (h. 1989).
- 1896 - Ramón Bengarai, euskal sindikalista eta politikaria (h. 1936).
- 1902 - Jesús Oiarbide, euskal atleta (h. 1933).
- 1913 - Teresa Atutxa, Sor Amparo, gipuzkoar erlijiosa (h. 2000).
- 1917 - Jose Maria Azpiroz Zabaleta, nafar euskaltzalea, euskaltzaina, itzultzailea eta apaiza (h. 1997).
- 1922 - Felisa Arribaltzaga, bizkaitar panderojolea (h. 2015).
- 1923 - Manuel Juaristi, gipuzkoar idazlea (h. 2011).
- 1938 - Fernando Aguilar, Aretxabaletako erbi-txakurra, euskal atleta, luzera handiko lasterketetan aditua, Jaénen (h. 2013).
- 1948 - Santiago Arrospide, Santi Potros, gipuzkoar ETAkidea.
- 1950 - Gorka Knörr, arabar abeslaria eta politikaria, Tarragonan.
- 1956 - Katxin Uriarte, bizkaitar zesta-jokalari ohia.
- 1962 -
- Itziar Laka, bizkaitar hizkuntzalaria eta EHUko irakaslea.
- Ignacio Ordóñez, gipuzkoar kirolaria, borroka librean aditua.
- 1968 - Mieltxo Saralegi, nafar harrijasotzailea.
- 1969 - Valery Karpin, Errealeko futbolari ohia.
- 1970 -
- Aitor Gorosabel, Su Ta Gar taldeko gitarra-jotzaile eta kantaria.
- Xabier Lazpiur, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1975 - Celine Beigbeder, lapurtar tenislaria.
- 1977 - Gotzon Enbil, gipuzkoar zestapuntalari ohia.
- 1986 - Elodie Baffalio, zuberoar piano-jotzaile inprobisatzailea.
- 1990 - Leire Etxaniz, gipuzkoar pilotaria, emakumezko esku-huskako pilotarien artean txapel gehien eskuratu dituena.
- 1992 - Unai Bustinza, Bustinza, bizkaitar futbolaria.
- 1996 -
- Maialen Akizu, gipuzkoar bertsolaria.
- Odei Arrieta, gipuzkoar futbolaria.
- 1999 - Martin Zubimendi, gipuzkoar futbolaria.
MunduaAldatu
- 1208 - Jakue I.a Aragoikoa, Aragoiko errege eta Bartzelonako kondea (h. 1276).
- 1455 - Joan I.a Danimarkakoa, Danimarka, Norvegia eta Suediako erregea (h. 1513).
- 1494 - Bona Sforza Milangoa, Poloniako erregina ezkontidea (h. 1557).
- 1596 - Jacob van Campen, herbehereetar margolari eta arkitekto barrokoa (h. 1657).
- 1649 - Benedikto XIII.a, Aita santua (h. 1730).
- 1650 - Nell Gwyn, lehen aktore ingelesetako bat eta Karlos II.a erregearen maitalea (h. 1687).
- 1711 - Wenzel Anton Kaunitz, austriar politikaria (h. 1794).
- 1745 - Hannah More, ingeles idazlea eta filantropoa (h. 1833).
- 1754 - Charles Maurice de Talleyrand-Périgord, Frantziako 1. lehen ministroa (h. 1838).
- 1793 - William Hopkins, ingeles geologo eta matematikaria (h. 1866).
- 1838 - Karmni Grima, maltar nekazaria, tradizio katolikoaren arabera, Andre Mariaren agerraldiaren lekukotzat joa (h. 1922).
- 1844 - Marie Hankel, Esperanto literaturako alemaniar idazlea (h. 1929).
- 1862 - Concepción Aleixandre, espainiar mediku, ginekologo, asmatzaile, zientzialari, irakasle, sufragista eta idazlea (h. 1952).
- 1866 - Enrique Simonet, espainiar margolaria (h. 1927).
- 1870 - Henri Fehr, suitzar matematikaria (h. 1954).
- 1871 - Olga Preobrajenska, errusiar-fratziar dantzaria (h. 1962).
- 1873 - Konstantin von Neurath, alemaniar diplomazialari eta politikaria (h. 1956).
- 1876 - Maurice Tourneur, frantziar zinemagilea, zinemaren aitzindarietako bat (h. 1961).
- 1882 - James Joyce, irlandar idazlea, XX. mendeko ingelesezko idazle garrantzitsuenetakoa (h. 1941).
- 1885 - Mikhail Frunze, Armada Gorriko komandantea (h. 1925).
- 1886 - Frank Lloyd, eskoziar zinema zuzendaria (h.1960).
- 1889 - Jean de Lattre de Tassigny, frantziar militarra (h. 1952).
- 1891 - Antonio Segni, Italiako presidentea (h. 1972).
- 1892 - Cuno Hoffmeister, alemaniar astronomoa (h. 1968).
- 1893 - Damdin Sükhbaatar, mongoliar buruzagi iraultzaile eta Mongoliako Herriaren Alderdiaren sortzailea (h. 1923).
- 1895 - Wilhelm Giese, alemaniar etnologoa eta hizkuntzalaria (h. 1990).
- 1896 - Ramón Franco, espainiar politiko, militar eta pilotua (h. 1938).
- 1899 - Ossi Oswalda, alemaniar antzezlea (h. 1948).
- 1901 -
- Jascha Heifetz, lituaniar-estatubatuar biolin-jotzailea (h. 1987).
- Alberto Sartoris, italiar arkitektoa (h. 1998).
- 1904 - Helen Rose, arropa eta filmetako jantzien estatubatuar diseinatzailea (h. 1985).
- 1905 - Ayn Rand, judu jatorriko errusiar-estatubatuar filosofo eta idazlea, objektibismoaren garatzailea (h. 1982).
- 1913 - Masanobu Fukuoka, japoniar nekazaria, ospetsua nekazaritzan aldeztu zuen metodo eta prozedura naturalengatik (h. 2008).
- 1915 - Abba Eban, israeldar politikaria (h. 2002).
- 1917 -
- Do Muoi, Vietnamgo lehen ministroa (h. 2018).
- Alberto Sols, espainiar biokimikaria (h. 1989).
- 1918 - Hella Haasse, herbehereetar idazlea (h. 2011).
- 1923 - Albert Ràfols-Casamada, kataluniar pintorea eta poeta (h. 2009).
- 1926 - Valéry Giscard d'Estaing, Frantziako 20. Presidentea (h. 2020).
- 1927 - Stan Getz, estatubatuar saxofoi-jotzailea, jazzaren historiako saxofoi-jotzailerik handienetakoa (h. 1991).
- 1928 - Ciriaco de Mita, Italiako 47. lehen ministroa.
- 1929 - George Band, ingeles alpinista (h. 2011).
- 1934 - Otar Iosseliani, georgiar jatorriko frantziar zinemagilea.
- 1938 - Nur Hassan Hussein, Somaliako lehen ministroa (h. 2020).
- 1939 -
- Dale T. Mortensen, estatubatuar ekonomialaria eta irakaslea, 2010eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2014).
- Sirkka Turkka, finlandiar poeta.
- 1945 - Hugo Fernández, uruguaiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1946 -
- Isaias Afewerki, Eritreako presidentea.
- Blake Clark, estatubatuar aktorea.
- Fernando Colomo, espainiar arkitekto, zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Alpha Oumar Konaré, Maliko presidentea.
- 1947 - Farrah Fawcett, estatubatuar aktorea (h. 2009).
- 1949 - Francesco D'Adamo, italiar idazlea.
- 1950 - Bárbara Rey, espainiar vedette, telebista-aurkezle eta aktorea.
- 1952 -
- Park Geun-hye, Hego Koreako presidentea, Ekialdeko Asiako lehen emakume presidentea.
- Christiane Taubira, frantziar politikaria.
- 1963 -
- Gonzalo de Castro, espainiar aktorea.
- Andrej Kiska, Eslovakiako presidentea.
- Edu Marangon, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1967 - Edu Manga, brasildar futbolari ohia.
- 1969 - Dambisa Moyo, zambiar ekonomialaria.
- 1972 - Dana International, israeldar pop abeslari transexuala.
- 1974 - Jordi Puigneró, Kataluniako Generalitatearen Politika Digitalak eta Administrazio Publikoaren Kontseilaria.
- 1977 -
- Bibiana Aído, PSOEko espainiar politikaria.
- Shakira, pop-rock kolonbiar abeslari eta konpositorea.
- 1978 -
- Macarena Gómez, andaluziar aktorea.
- Kota Yoshihara, japoniar futbolari ohia.
- 1980 - Nina Zilli, italiar abeslaria.
- 1986 - Gemma Arterton, ingeles aktorea.
- 1987 - Gerard Piqué, kataluniar futbolaria eta enpresaburua.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1764 - Manuel Sada, Nafarroako erregeordea, Valentzian (j. 1677).
- 1817 - Lorenzo Prestamero, arabar idazlea, naturalista, artxibozaina, numismatikaria, arkeologoa, apaiza eta humanista (j. 1733).
- 1943 - Felix Urabaien, nafar idazle eta kazetaria, Madrilen (j. 1883).
- 1952 - Ramon Maria Aldasoro, euskal herritar politikari errepublikarra eta abokatua, Habanan (j. 1897).
- 1966 - Paz Ziganda, Iruñeko lehen Euskal Eskola sortu zuen Euskararen Adiskideak elkarteko kidea (j. 1890).
- 1970 - Victor Ruiz Añibarro, gipuzkoar kazetari eta idazlea, Buenos Airesen (j. 1900).
- 1971 - Koldobika Jauregi, Jautarkol, euskal idazlea (j. 1896).
- 1980 -
- Carmelo Larrea, bizkaitar musikagile eta piano-jotzailea, Madrilen (j. 1908).
- Jesus Maria Zubikarai Badiola, Jhisa, bizkaitar ekintzaile abertzalea, Batallon Vasco Españolek eraila (j. 1958).
- 2010 - Juan del Campo Esteibar, gipuzkoar belar hockey jokalaria (j. 1923).
- 2017 - Jon Azpillaga, euskal bertsolari eta bertso-eskolako irakaslea (j. 1935).
- 2020 - Loli Lopez Goñi, gipuzkoar mendigoizalea, emakumezkoen alpinismoan aitzindaria Euskal Herrian (j. 1930).
MunduaAldatu
- 1294 - Luis II.a, Bavariako dukea (j. 1229).
- 1435 - Joana II.a Napolikoa, Napoliko erregina.
- 1491 - Martin Schongauer, alemaniar irarle eta margolaria.
- 1529 - Baldassare Castiglione, elizgizona eta italiera eta latinezko idazlea (j. 1478).
- 1592 - Ana de Mendoza (Eboliko printzesa), espainiar aristokrata (h. 1540).
- 1594 - Giovanni Pierluigi da Palestrina, italiar musikagilea (j. 1525).
- 1660 - Gaston Orleanskoa, Frantzia eta Nafarroako infantea eta Orleansko dukea (j. 1608).
- 1688 - Abraham Duquesne, frantziar militar eta itsasgizona (j. c. 1610).
- 1750 - Maria Laetizia Ramolino, Napoleon Bonaparteren ama (j. 1750).
- 1769 - Klemente XIII.a, Aita santua (j. 1693).
- 1799 - José Antonio Alzate, mexikar zientzialaria, kazetaria eta teologoa (j. 1737).
- 1812 - Isaac Titsingh, herbehereetar kirurgia]ari, jakintsu, agente komertzial eta enbaxadorea (j. 1745).
- 1826 - Jean Anthelme Brillat-Savarin, frantziar epaile eta idazlea (j. 1755).
- 1871 - József Eötvös, hungariar idazle eta politikaria (j. 1813).
- 1888 - Félix-Auguste Clément, frantziar margolari orientalista (j. 1826).
- 1897 - Luisa Fernanda Borboikoa, Espainiako infanta eta Montpensierko dukesa ezkontidea (j. 1832).
- 1907 - Dmitri Mendeleiev, errusiar kimikari eta asmatzailea, taula periodikoaren lehen bertsioaren asmatzailea (j. 1834).
- 1923 - Manuel Murguía, galiziar idazle eta historialaria (j. 1833).
- 1940 - Vsevolod Meyerhold, errusiar eta sobietar antzerkiko zuzendari, aktore eta ekoizlea (j. 1874).
- 1942 - Leonetto Cappiello, jatorri italiarreko frantziar pintore, marrazkilari eta karikatura-egilea (j. 1875).
- 1945 -
- Bogdan Filov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1883).
- Johannes Popitz, nazismoaren aurkako alemaniar erresistentziaren partaidea (j. 1884).
- 1957 -
- Valery Larbaud, frantziar idazlea (j. 1881).
- Julia Morgan, estatubatuar arkitektoa, Parisko Arte Ederretako Eskolan onartutako lehen emakumea (j. 1872).
- 1969 - Boris Karloff, ingeles aktorea (j. 1887).
- 1970 - Bertrand Russell, galestar idazle, filosofo eta matematikaria, 1950eko Literaturako Nobel Saria (j. 1872).
- 1972 - Natalie Clifford Barney, estatubatuar idazle, poeta eta eleberrigilea (j. 1876).
- 1975 - Werner Weber, alemaniar matematikaria (j. 1906).
- 1978 - Maurice Tillieux, belgikar komikilaria (j. 1921).
- 1979 - Sid Vicious, Sex Pistols taldeko baxu-jotzailea, ingalaterrako punk mugimenduaren ikurretako bat (j. 1957).
- 1980 - William Howard Stein, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Kimikako Nobel Saria (j. 1911).
- 1991 - Jaume Vidal i Alcover, katalan idazle eta filologoa (j. 1923).
- 1993 - Alexander Schneider, lituaniar-estatubatuar biolin-jotzailea (j. 1908).
- 1994 -
- Marija Gimbutas, Neolitoko eta Brontze Aroko Europako kulturak ikertu zituen lituaniar-estatubatuar arkeologoa (j. 1921).
- Otto Kippes, alemaniar apaiz katoliko eta astronomo zaletua (j. 1905).
- 1995 -
- Tikvah Alper, hegoafrikar fisikaria eta erradiobiologoa, entzefalopatia espongiformearen transmisio mekanismoak aurkitu zituena (j. 1909).
- André Frossard, frantziar kazetari eta idazlea (j. 1915).
- Fred Perry, ingeles ping-ponglari eta tenislaria (j. 1909).
- Donald Pleasence, ingeles aktorea (j. 1919).
- 1996 - Gene Kelly, estatubatuar dantzari, aktore, abeslari, zuzendari, ekoizle eta koreografoa (j. 1912).
- 1998 -
- Manuel Delgado Villegas, el Arropiero, Espainiako krimenen historian dagoen hiltzaile okerrenetakoa (j. 1943).
- Haroun Tazieff, frantziar geologo eta bolkanologoa (j. 1914).
- 2000 - Teruki Miyamoto, japoniar futbolaria (j. 1940).
- 2003 - Eizo Yuguchi, japoniar futbolaria (j. 1945).
- 2005 - Max Schmeling, alemaniar boxeolaria (j. 1905).
- 2008 - Joshua Lederberg, estatubatuar mikrobiologo eta genetista, 1958ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1925).
- 2012 - Wislawa Szymborska, poloniar poeta (j. 1923).
- 2014 - Philip Seymour Hoffman, estatubatuar aktorea (j. 1967).
- 2017 - Shunichiro Okano, japoniar futbolaria (j. 1931).
- 2019 - Violeta Zúñiga, giza eskubideen aldeko txiletar ekintzailea (j. 1933).
- 2020 -
- Mike Hoare, britainiar mertzenario eta abenturazalea (j. 1919).
- Mike Moore, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1949).
- 2021 - Edward Babiuch, Poloniako lehen ministroa (j. 1927).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Kandelairu eta Garbiñe/Garbi.
- Marmotaren eguna, Ipar Amerikan
Jaieguna, ondoko herrietan: