Jazz
Jazza afro-amerikar jatorriko musika genero bat da, New Orleansen (Ameriketako Estatu Batuak) XIX. mendearen bukaeran XX.aren hasieran sortua. Europan asmatutako mendebaldeko metodo instrumental, harmoniko eta melodikoak eta Afrikako musika tradizionala batzen dira jazzean.
Jazzaren jatorriaAldatu
XIX. mendearen hasierarako Afrikako mendebaldeko milioi erdi esklabo eramanak zituzten AEBra. Beren tribuen kantikak eraman zituzten. Gero, gizaki zuriak ebanjelizatu zituela eta, kristau-erlijioaren beste kantu batzuk jaso zituzten. Beltzek kantu berriok ikasi eta bereganatu zituzten, baina izaera berezia eman zieten.
Garai biotan jazzaren musika era zaharrak sortu ziren: work songs eta negro spirituals.
1890-1910 hamarkadakAldatu
XIX. mendearen azken urteetan, Estatu Batuetako hegoaldeko eta mendebaldeko hiri askotan sortu ziren jazzeraino eraman gintuzten lehenengo estilo musikala. Hala ere, New Orleansen indarrik handien izan zuen Jazzak. Izan ere, hiri honetan, Mississippi ibaiaren ahoa eta merkataritzako portu handia daude eta bertako biztanlerik gehienak beltzak dira. Jazz (edo jass, hasieran idazten zen bezala) hitza, musika honen izen bezala, 1910ean agertu zen eta ezagun 1917an egin zen, zuriez osatutako New Orleanseko Original Dixieland Jazz Band orkestra bere iragarki eta diskoetan hura eman zuenean. Jazz hotsaren etimologia ez da ziurtasunez jakiten. Balizkorik sinesgarriena jaser (hitz eta pitz aritzea) aditz fantsesa da. Izan ere. Gainera, jazz emanaldiek instrumendu batzuen arteko elkarrizketa librearen antza dute.
Jazzaren estilo aitzindaria ragtime piano-era dugu. Ragtime delako estilo horrek cake walk-aren erritmo sinkopatu gogorra hartu zuen estilo berri hori Sedalan sortu zen Scott Joplin-ekin zein musika estilo horren eta, gainera, opera biren egile eta piano-jole bezala hasi zen eta konposizio ezagunak egiten zituen: Maple leaf rag, The entertainer eta Elite syncopations, besteak beste. Haren musikak, jazztzat hartu ahal izateko, ezaugarri bereziak falta zituen: bat-batekotasuna eta swing-a.
Bilakaera, estiloak eta interpreteakAldatu
Ragtime, New Orleans eta dixiland estiloekin hasi zen jazza. Haren bilakaera oso lotuta dago estilo berriak sortu dituzten interprete handiei. Musikariak etengabe joan ziren iparraldera lan bila, Chicagora batez ere. Han grabatu ziren jazz diskorik ospetsuenak. Jazza gero eta herrikoiago egiten zen. King Oliverren Great Greole Jazz Band izan zen ordezkagarriena. Banda horretan Louis Armstrong-ek ikasi zuen. Hogeiko urteen bukaeran lekuz aldatu ziren, orduan New Yorkerantz. Bertan James P. Johnson piano-joleak piano ragtime-aren revival bat hasdi zuen: hortik ateratakoa Harlem estiloa izan zen. Lehenengo Big Band-a Fletcher Henderson-ena izan zen. Lehenengo conboetako bat Louis Armstrongen Hot Five delakoa izan zen. Lehenengo estiloak pianoko boogie-woggie delakoa (Count Basierena) eta orkestrako swing-a izan ziren. Azken estilo horrek jazzaren osagarritik hartu zuen izena. 1940an berriro piztu zen New Orleans estiloa. 1945ean indarrez sartu zen be-bop-a harmonia modernoko eta akorde disonanteetako estiloa; 1948an Cool-a espresio hotz eta moderatukoa. 1960an free jazza, arauz kanpoko inprobisazioan eta ukipenean oinarritua. 1968 new wave edo bolada berriak anplifikazio elektroniko instrumentuak sartu zituen. Azkenerako utzi da blues-aren 1952ko berpizkundearen aipamena, estilo hori beste musika mota batekin lotuta dagoelako. Izan ere, hiru joera egon dira blues horretan: tradizionala, erligiosoa eta erritmikoa.
Jazz jotzaile ospetsuakAldatu
Jazz kantari (Newsport News, Virginia, 1918). Gerra ondoko joera modernoak kantan intregratu zituen eta estilo anitz landu zituen, teknika handiz eta erregistro zabalez betiere. Bere ahots zoragarria hobetu du bere bizitzan zehar. Ederki asko jotzen du xirula. Kontralto bikaina du.
Tronpeta jotzailea, kantaria eta jazzeko orkestra-zuzendaria (Cheraw, Hego Carolina, 1917 – New Jersey, 1993). Be-bop estiloaren sortzaileetako bat izan zen, eta afrikar erritmoak jazzera eraman zituen. Agertokian jotzeko era berezia zuen, askotan jauziak eta pailazokeriak egiten zituelarik.
Tronpeta jotzailea eta abeslaria (Chicago, 1890 – New York, 1971). 18 urte zituelarik Kid Orly bandan sartu zen. 1922. urtean Chicagora joan zen eta Credle Jazz Band taldean sartu zen. Orduan King Oliverrek zuzentzen zuen banda hori. 20. Hamarkadan bere lehen diskoak grabatu zituen. Bere bizitza osoan 100 LP saldu zituen.
Jazz munduan musikari ospetsuenekin jo zuen: Earl Hines, Ella Fitzgerald, Duke Ellington...
Konpositorea eta jazzeko orkestra-zuzendaria (New Orleans, 1885 – Savannah, 1938). Jazzaren aitzindari izan zen, eta New Orleans izeneko estiloa ezagutzera eman zuen.
Jazzaren alde teknikoaAldatu
Jazza Europako musikatik bereizten duten ezaugarri batzuk ditu. Funtsezko osagai hauek ditu:
- Swing-a (zabua) da jazzaren ezinbesteko abiadura. Biko edo lauko konpasen aldi ahulen azentuaziotik sortua da.
- Bat-batekotasuna. Oinarrizko gaiaren melodia-lerroa, haren harmonizazioa aldatu gabe, nork bere erara eta bat-batean berriro sortzean datza osagai hau. Inprobisazioa xumea bada eta gaia errazki ezagutu ahal bada, parafrasia gertatzen da. Free jazz delako era berriko estiloan, inprobisazioa ez da horizontala (melodia-lerroarena) bakarrik, baita bertikala (harmonizazioarena) ere.
- Blue note-ak. Afrikar jatorriko bluesak dituen bi nota aldakor (III. eta VII. graduak) dira. Afrikar beltzek, izan ere, tonuerdirik gabeko eskala pentatonikoetan oinarritutako melodiak zituzten. Europako musikaren tonuerdi biko eskala diatonikoak hartu zituzten. Eskala pentatonikoak bost tonukoak dira; eta diatonikoak, zazpi soinukoak. Kantariak edo joleak halako anbiguotasun batez hornitzen ditu hainbat inflexioren bitartez. Hori dela eta, nota horiek aldakorrak dira, ohiko notak ez bezala. Blues note-ak bluesetik badatoz ere, gaur egun jazzeko inprobisazio orotan erabiltzen dira.
- Sonoritateak eta esaldiak. Jazzaren osagarri dira, beltzena. Giza ahotsaren adierazkortasuna da, Estatu Batuetako hegoaldeko beltzek Europako melodietara eta instrumentuetara pasatako hizkerarena. Jazzman guztiek beren sonoritate eta esaldiera berezia bilatzen dute, eta, aurkitutakoan –interpreterik onenen kasuan-, beraien ekitaldiak nahastezinak dira jazzaz dakienarentzat.
- Biko eta lauko konpasak. Zuzendariak musikariei jotzen hasi aurretik esaten die konpasaren zein aldi hartu behar duten.
- Syncopation. Sinkopen erabileraz esaten da. Sinkopak cake walk eta ragtime estiletatik datoz, zeinen erritmoa oso sinkopatua baitzen.
InstrumentuakAldatu
BandurriaAldatu
Gitarraren antzeko herri instrumentua, hura baino txikiagoa eta zitarrarekin erlazionatua. 12 hari ditu; 6 bakun eta 6 bihurrikatu. Bereziki errondailetan erabiltzen da.
SaxofoiaAldatu
Tutu konikoa eta mihi sinplea du. Giltzeko sistema erabiltzen du zuloak estali edo irekitzeko.
Zazpi saxofoi mota daude, altua eta tenorea erabiltzen dira gehien bat.
Oso funtzio garrantzitsua betetzen du bandetan, jazzean, rockean eta herri musikan.
TronpetaAldatu
Metalezko instrumenturik zaharrenetako bat da. Instrumentu hau jatorriz militarra da, asko erabiltzen baitzen armadako joaldi desberdinak egiteko.
Metalezkoa da eta batetik hodi mehe bat du, forma errektangularreko buelta oso bat ematen duena, eta azkenean inbutu baten modura zabaltzen da, kanpaia deitzen dena osatuz.
Hiru balbula ditu eta balbuletan pistoi batzuk malguki bidez mugitzen dira eta nola zapaltzen den kontu, hodi barruko aireari bidea ireki ala itxi egiten diote, horrela soinu desberdinak sortuz.
Soinu argi eta distiratsua du. Ozen jo ezkero soinu sarkorra du eta orkestrako instrumentuen gainetik entzuten da.
PianoaAldatu
Hari kolpatuzko tekla instrumentua da. 85 tekla txuri beltz ditu. Pianoa, funtsean, kutxa batean sartutako harpa bat da, sokaz hornitua eta bibrazioak handitu egiten dituen erresonantzi kaxa bat duena.
Hariak altzairuzkoak dira, luzera eta diametro desberdinekoak eta erresonantzi kaxan ilaran ipiniak daude.
Pianoa Klasizismoan hasi zen erabiltzen (Haydn eta Mozart) eta erromantizismoan instrumentu garrantzitsuenetakoa izan zen (Beethoven).
Hariak kokatuta dituzten moduaren arabera bi piano mota daude: kolazkoa eta bertikala.
TronboiaAldatu
Urteetan zehar ezer gutxi aldatu den instrumentua da tronboia. Balbulen ordez luzatu eta laburtu egin daitekeen atzera-aurrerako tutua du tronboiak; era horretan soinu grabeago edo zorrotzagoak egin ditzake. Soinu oso lasai eta leunak, dramatiko eta ozenak sor ditzake tronboiak.
KontrabaxuaAldatu
Sokazko instrumentuen familiako grabeena da. Duen neurriagatik lurrean eusten zaio eta zutik dagoela jotzen du musikariak.
Gaur egun, kontrabaxua garrantzi handikoa dugu jazz musikan eta arkua erabili baino, hariak punteatuz edo egurraren aurka kolpatuz jotzen da.
JaialdiakAldatu
- Donostiako jazzaldia
- Gasteizko jazzaldia
- Getxoko jazzaldia
- Baionako jazzaldia (desagertua) eta bera ordezkatu zuen La Ruée au Jazz jaialdia.
Kanpo estekakAldatu
- «Jazza Euskal Herrian basamortuan igeri» artikulua, Entzun! aldizkariko webgunean.