Robert Lefkowitz
Robert Joseph Lefkovitz (New York, 1943ko apirilaren 15a) estatubatuar biokimikaria da. 2012ko Kimikako Nobel Saria jaso zuen Brian Kobilkarekin batera proteinei akoplatutako hartzaileen gainean egindako lanagatik.
Jatorri juduko familia batean jaio zen eta kimika eta medikuntza ikasi zuen Columbiako Unibertsitatean. Duke Unibertsitateko biokimikako irakaslea izan zen.
G proteinei loturiko hartzaileri buruz egindako ikerketek Nobel saria eman zioten, Brian Kobilka kolaboratzailearekin batera.