Howard Gardner (Scranton, Pennsylvania, AEB, 1943ko uztailaren 11) psikologoa, ikertzailea eta Harvard Unibertsitateko irakaslea da. Bere bizitzaren zati handi bat ikerketari eskaini dio. Arlo zientifikoan ezaguna da gaitasun kognitiboei buruz egin dituen ikerketengatik, eta berak formulatu duen adimen anizkunaren teoriarengatik. Teoria hori formulatu duelako eta horrela hezkuntza hobetzen lagundu duelako,[1] 2011n Zientzia Sozialetako Asturiasko Printzearen Saria eman zioten.[2]

Howard Gardner

Bizitza
JaiotzaScranton (Pennsylvania)1943ko uztailaren 11 (80 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Ellen Winner (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHarvard College (en) Itzuli 1965) lizentzia
Harvard Unibertsitatea 1971) doktoretza
Wyoming Seminary (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitatea
Bostongo Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakJean Piaget
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
National Academy of Education (en) Itzuli
howardgardner.com

Bizitza aldatu

1938an Howard Gardnerren gurasoek alde egin zuten Alemaniatik. Bere familia judua da eta Alemania nazitik Estatu Batuetara joan eta denbora gutxira, 1943an Scranton hirian (Pennsylvania) jaio zen. Lehen semea, Eric, istripu batean hil zitzaien, Howard jaio baino lehenxeago.[3] Howard Gardner hazi zenean datu hori ez zioten aipatu, baina gurasoek ez zioten txikitan eskolako kiroletan parte hartzen utzi. Musikako ikasketetan, ordea, nahiko aurreraturik ibili zen, eta piano jotzaile profesional bihurtzeko asmoa izan omen zuen gaztetan.

Gaztea zenetik irakurketa eta pianoaren kartsua zen. Ikasle bezala bere distiragatik nabarmendu zen eta Harvard Unibertsitatean onartua izan zen non garapenaren psikologiagatik interesatu zen Erik Erikson eta Jerome Brunerren eraginagatik. Harvard Unibertsitatean psikologiako doktoregoa lortu eta neuropsikologiaren eremuko ikerketa bukatu ostean, Gardnerrek hezkuntza eta psikologiako arloan izugarrizko laguntza eskaini zuen. Gardnerrek 80.hamarkadan jadanik aipatutako adimen anizkunaren teoria proposatu eta garatu zuen bere lan enpirikoan oinarrituta. Gaurkotasunean, Harvard Unibertsitatean kognizio eta hezkuntza katedrako irakaslea da eta hezkuntza esparruan ezaguna da adimen anizkunaren teoriagatik, honek dio pertsona bakoitzak zortzi adimen edo gaitasun kognitibo dituela (linguistikoa, logiko-matematikoa, espaziala, musikala, korporal eta zinestesikoa, intrapertsonala, interpertsonala eta naturalista). Bere ikerketak adingabe eta helduen gaitasun kognitiboen analisian zentratu dira, eta hortik abiatuta adimen anizkunaren teoria formulatu zuen (Frames of Mind, 1983).

Harvard Unibertsitateko ikertzailea izan zen eta ikasketa urteen ostean, Estatu Batuetako eskolen hezkuntza sistema egoera konprometigarri baten jarri du. 1983an, Frames of Mind: The Theory of Multiple Intelligences liburuan, («Gogoaren eraikuntza: inteligentzia anitzen teoria») bere teoria azaldu zuen. Teoria hau hobetzen saiatu zen hurrengo urteetako zenbait argitalpenetan eta 1990an lehenengo estatubatuarra izan zen Louisville Unibertsitateko Grawemeyer Saria jaso zuena. Bertan, adimen bakarren existentzia kritikatu egiten du proba psikometrikoen bidez. Asturiasko Printzearen Fundazioko epaimahaiak Gardnerri eman zion saritu zuen Zientzia Sozialetako Asturiasko Printzearen Saria, Espainian, 2011ko maiatzaren 11n.

1961ean Howard Gardner Harvard Unibertsitatean sartu zen, batez ere historia ikasteko asmoarekin, Erik Erikson omen zen garai hartako bere kultura erreferente nagusia. Aldatu zuen, baina, bere ikasteko ildo nagusia social relations-etara, giza harremanetara, (psikologia, soziologia eta antropologiaren arteko nahasketa). Psikologia terapeutikoan interes berezia omen zeukan garai haietan. Howard Gardnerrek berriro aldatu zuen bere interesgune nagusia Jerome Bruner psikologoa ezagutu eta gero eta Jean Piageten idazlanak irakurri eta gero.

Bere Doktore statusa lortu eta gero Harvarden 1971ean Unibertsitate horretan bertan lanean geratzea erabaki zuen. Nelson Goodmanekin batera ikerketa talde bat berrantolatu zuen ertien irakaskuntzaren inguruan, Project Zero izenekoa. 1967an sortua, Project Zero ikerketa taldea ertien irakaskuntza sistematikoki aztertzea zuen helburu, bai sorkuntza artean baita beste arlo humanistiko eta zientifikoetan ere. Norbanakoengan eta erakundeengan azter daitezken hainbat kontutan zientzia ikuspegitik ekarpenak egiten saiatzen dira.

 
Good Project taldearen sortzaileak: William Damon, Mihaly Csikszentmihalyi, eta, eskuinean, Howard Gardner

1981ean, Howard Gardnerri MacArthur Prize saria eman zitzaion. Orain, irakasle dabil Hobbs Professor of Cognition and Education Harvard Unibertsitatean, (Harvard Graduate School of Education-en). Neurologiako irakasle-laguntzailea ere bada Bostongo Unibertsitateko Medikuntzako Fakultatean.

Pentsamendua aldatu

Adimen anizkunaren teoria aldatu

Gardnerrek gizakian adimen bakarra ez dela existitzen seinalatzen zuen eta indibiduo bakoitzaren potentzialak markatu egiten duten adimen dibertsitatea defendatzen zuen. Adimena ez da kantitate bat neurtu ahal dena zenbaki batekin adimen-kozientea den bezala, halabehar, pentsamenduak ordenatzeko eta honek ekintzekin koordinatzeko gaitasuna da. Adimena ez da bakarra, mota desberdin asko existitzen direlako. Bere sistema adimen aniztasuna inplementatzeko helburuaz, XXI.mendean umeen gaitasunak piztera dedikatu zen klima aktibo eta afektiboan. Adimen anizkunaren teoriak dioanaren araberan, pertsona bakoitzak zortzi adimen edo gaitasun kognitibo ditu. Adimen hauek batera funtzionatzen dute baina entitate erdi-autonomoak bezala, pertsona bakoitzak adimen bat besteak baino garatuagoak ditu.[4]

Adimen anizkunaren teoriaren arabera inteligentziak dimentsio anitz omen ditu. Urte luzeetan eztabaidatu izan da ea inteligentzia modu zientifikoan neur ote zitekeen. Gardnerren ustez, pertsona bakoitzak inteligentzia maila desberdina dauka inteligentziaren hainbat aldetan. Inteligentzia orokorra zenbait inteligentziatan banaturik deskribatzen du. Inteligentzia mota bakoitzak burmuineko gune fisikoetan kokatzen ibili dira burmuinaren fisiologia adituek. Burmuinetako zauriek eta lesioek ikertzea eta burmuinetik emititzen diren uhinak ikertzea izan da gehien jorratu diren ikertzeko bideak. Norbanakoaren barneko inteligentzia eta pertsonen arteko harremanetarako inteligentzia osatzen dute inteligentzia emozionala. Honekin batera adimen linguistikoa, adimen logiko-matematikoa, adimen musikala, adimen espaziala eta adimen korporal-zinestesikoa deskribatu zituen eta geroago adimen naturalista gehitu zuen.

  • Adimen linguistikoa: hizkuntza eta komunikazioa menperatzeko gaitasuna da.
  • Adimen logiko-matematikoa: era deduktiboa eta logikoan arrazoitzeko gaitasuna da baita arazo matematikoak ebazteko gaitasuna ere.
  • Adimen espaziala: mundua ikusi ahal izateko eta objektuak ikuspegi desberdinetatik ikusteko gaitasuna da. Gaitasun hau ez dago ikusmenagatik mugatuta itsuetan ere garatzen baita.
  • Adimen musikala: tonuak eta erritmo musikalak ezagutu eta konposatzeko gaitasuna da.
  • Adimen korporal eta zinestesikoa: mugimendu korporalen koordinazio ahalmena erabiltzeko gaitasuna da.
  • Adimen intrapertsonala: norberaren esparru pertsonala kontrolatu eta ulertzeko gaitasuna bezala ezaguna da.
  • Adimen interpertsonala: besteen emozioak eta asmoak bereizteko gaitasunari dagokio. Adimen emozionaleko atal oso garrantzitsua bezala kontsideratzen da gaurkotasunean.
  • Adimen naturalista: ingurumeneko elementuak bereizi, ordenatu, ulertu, erabili eta sailkatzeko gaitasuna da.

Gardnerrek esaten du base biologiko zein kulturalak existitzen direla adimen anitzen barruan. Ikerketa neurobiologikoak erakutsi egiten dute ikasketa neuronen arteko konexio sinaptikoen aldaketen emaitza dela. Horretaz gain, kultura adimen desberdinen garapenean garrantzi handia dutela dio eta kultura ezberdinak adimen desberdinak era desberdinean baloratzen dute. Balore kulturala adimenekin erlazionatuta dauden ekintzen garapena burutzeko motibazio bezala balio du.

Idazlan nagusiak aldatu

Bibliografia aldatu

Gardnerrek hamaika liburu argitaratu ditu eta honek hainbat hizkuntza desberdinetara itzuli egin dira. Bere liburuen artean, hurrengo hauek aurkitzen dira:

  • The Quest for Mind: Jean Piaget, Claude Levi-Strauss and the Structuralist Movement - New York: Knopf, 1973.
  • The Shattered Mind - New York: Knopf, 1975.
  • Artful Scribbles: The Significance of Children's Drawings - New York: Basic Books, 1980.
  • Art, Mind and of Multiple Intelligence (1983) ISBN 0-465-02510-2 (1993 ed.).
  • The Mind's New Science: A History of the Cognitive Revolution - New York: Basic Books, 1985.
  • To Open Minds: Chinese Clues to the Dilemma of Contemporary Education - New York: Basic Books, 1989.
  • The Unschooled Mind: How Children Think and How Schools Should Teach (1991) ISBN 0-465-08896-1 (1993 ed.).
  • Creating Minds: An Anatomy of Creativity Seen Through the Lives of Freud, Einstein, Picasso, Stravinsky, Eliot, Graham, and Gandhi (1994) ISBN 0-465-01454-2
  • Multiple Intelligences: The Theory in Practice (1993) ISBN 0-465-01822-X (1993 ed.).
  • Leading Minds: An Anatomy of Leadership - New York: Basic Books, 1995.
  • Intelligence: Multiple Perspectives - Orlando: Harcourt, 1996.
  • Extraordinary Minds: Portraits of Exceptional Individuals and an Examination of our Extraordinariness - New York: Basic Books, 1997.
  • Intelligence Reframed: Multiple Intelligences for the 21st Century - New York: Basic Books, 1999.
  • The Disciplined Mind: What All Students Should Understand - New York: Simon and Schuster, 1999.
  • Multiple Intelligences After Twenty Years, 2003. Paper presented at the American Educational Research Association, Chicago, Illinois, April 21, 2003. [2]
  • Five Minds for the Future - Harvard Business School Press, 2007, ISBN 978-1-59139-912-4
  • Responsibility at Work - Jossey-Bass, 2007.

Audioak aldatu

Audioa Daniel Goleman-ekin batera (ingelesez):

  • "Good Work: Aligning Skills and Values" - More Than Sound Productions [3] 2008 (as part of the "Wired to Connect: Dialogues on Social Intelligence").

Gardnerren teoriari buruzko ikerketa:

  • Bennett, M. (2000). Self-estimates and population estimates of ability in men and women. Australian Journal of Psychology, 52, 23–28.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Howard Gardner - Premio Príncipe de Asturias» www.premiosprincipe.es (Noiz kontsultatua: 2018-03-26).
  2. (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 26a).
  3. (Ingelesez) Mark K. Smith, "Howard Gardner and Multiple Intelligences," The Encyclopedia of Informal Education (2002, 2008) [1] (accessed February 2009)
  4. Howard Gardner: biografía del psicólogo estadounidense. (Noiz kontsultatua: 2018-03-26).

Ikus, baita aldatu

Kanpo loturak aldatu