1965
urte
1965. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa |
Urteak | 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1965 MCMLXV |
Ab urbe condita | 2718 |
Armeniar egutegia | 1414 ԹՎ ՌՆԺԴ |
Bahá'í egutegia | 121 – 122 |
Bengaliar egutegia | 1372 |
Berber egutegia | 2915 |
Egutegi budista | 2509 |
Myanmarko egutegia | 1327 |
Bizantziar egutegia | 7473 – 7474 |
Koptoen egutegia | 1681 – 1682 |
Etiopiar egutegia | 1957 – 1958 |
Hebrear egutegia | 5725 – 5726 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2021 – 2022 |
Shaka Samvat | 1887 – 1888 |
Kali Yuga | 5066 – 5067 |
Iraniar egutegia | 1343 – 1344 |
Islamiar egutegia | 1384 – 1385 |
Japoniar egutegia | Shōwa 40 (昭和40年) |
Korear egutegia | 4298 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2508 |
Holozeniar egutegia | 11965 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
GertaerakAldatu
- Otsailaren 21a - Malcolm X ekintzaile afroamerikarra erail zuten New York Hirian.
- Ekainaren 28a - Oreitiako trenbide-pasagunean tren batek biscúter bat azpian harrapatu eta 6 hildako izan ziren.
- Urriaren 3a - Kubako Alderdi Komunista (PCC) eratu zuten hainbat alderdik.
- Irailaren 9a - Tibet Txinako eskualdea izango zela erabaki zuten.
- Abenduaren 8a - Paulo VI.a Aita Santuak Vatikanoko II. kontzilioari amaiera eman zion.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- "Paz de Ziganda ikastola" sortu zuten Atarrabian tartean Jorge Cortes Izalen ekimenez, frankismo betean Nafarroan ikastolen mugimenduaren sorrerari ekinez.
- Urtarrilaren 1a - 1965eko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Manuel Olaizola Uztapidek irabazi zuen. Bere bigarren txapela izan zen.
- Azaroaren 1a - Durangoko Azoka lehenengo aldiz antolatu zuen Gerediaga Elkarteak, urte hartan berean sortu zutena.
MunduaAldatu
- Uda aldean The Rolling Stonesek "(I Can't Get No) Satisfaction" kantuarekin eta Bob Dylanek "Like a Rolling Stone"-rekin arrakasta itzela erdietsi zuten.
- Abenduaren 22an "Doctor Zhivago " filma estreinatu zuten AEBetan.
Zientzia eta teknologiaAldatu
- Frank Pantridgek instalatu zuen lehenengo desfibrilagailu eramangarria Belfasteko anbulantzia batean.
KirolakAldatu
- Urtarrilaren 17a - Migel Irazusta "Polipaso" aizkolariak Migel Berakoetxeari irabazi zion Donostian, Espainiako Aizkolari Txapelketa lortuz.
- Maiatzaren 16a - Espainiako Itzulian sailkapen nagusian Rolf Wolfshohl alemaniarra lehenengo postuan amaitu zen.
- Ekainaren 3a - Italiako Giroan irabazlea Vittorio Adorni italiarra gelditu zen.
- Uztailaren 14a - Frantziako Tourrean garailea Felice Gimondi italiarra izan zen.
- Irailaren 5a - Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketa irabazi zuen Tom Simpson britainiarrak Lasarten.
- Irailaren 12a - Kontxako Bandera eskuratu zuen Hondarribia Arraun Elkarteak seigarren aldiz.
- Hondarribia Arraun Taldeak Kontxako Bandera erdietsi zuen, baita hurrengo hiru urteetan ere, hamarkada hartan garaipen gehien lortu zuen kluba izan zelarik.
JaiotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 1a - Małgorzata Handzlik, poloniar politikaria, esperantoaren promozioagatik ezaguna.
- Urtarrilaren 1a - Pablo Malo, gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Urtarrilaren 3a - Jose Antonio Montero, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- Urtarrilaren 4a - Yvan Attal, franko-israeldar aktore, gidoigile eta zuzendaria.
- Urtarrilaren 4a - Julia Ormond, ingeles aktorea.
- Urtarrilaren 4a - Joserra Senperena, gipuzkoar piano jolea eta musikagilea.
- Urtarrilaren 5a - Vinnie Jones, ingeles futbolari-ohia eta aktorea.
- Urtarrilaren 9a - Rhoda Griffis, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 10a - Hiroshi Hirakawa, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 14a - Xamil Basaiev, txetxeniar gerrillako liderra (h. 2006).
- Urtarrilaren 14a - Toni Cantó, espainiar aktore eta politikaria.
- Urtarrilaren 15a - Jean-Yves Béziau, frantziar matematikari eta filosofoa.
- Urtarrilaren 15a - Maurizio Fondriest, italiar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 15a - James Nesbitt, iparirlandar aktorea.
- Urtarrilaren 15a - María San Gil, euskal herritar politikari ohia, Euskadiko Alderdi Popularraren presidente ohia.
- Urtarrilaren 19a - Aines Dufau Lakaberatz, baxenafar pedagogoa, hizkuntzalaria eta Euskaltzain urgazlea.
- Urtarrilaren 20a - Chantal Gorostegi, lapurtar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 21a - María Laura Leguizamón, argentinar politikaria.
- Urtarrilaren 22a - Diane Lane, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 23a - Gemma Escapa, bizkaitar abokatua, irakaslea eta Bizkaiko Abokatutzaren Elkargoko dekanorde ohia.
- Urtarrilaren 24a - Andreu Buenafuente, kataluniar umorista, aurkezle eta ekoizlea.
- Urtarrilaren 24a - Ana Ollo, nafar kazetaria, Nafarroako Gobernuko bozeramailea eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako sailburua.
- Urtarrilaren 27a - Alan Cumming, eskoziar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Urtarrilaren 27a - Frans Maassen, herbeheretar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 27a - Jon Mikel Udakiola, gipuzkoar marrazkilaria.
- Urtarrilaren 29a - Javier Gartziandia, nafar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 29a - Itziar Gomez, nafar psikologoa eta Geroa Baiko politikaria.
- Urtarrilaren 29a - Anton Gubankov, errusiar kazetari eta funtzionarioa (h. 2016).
OtsailaAldatu
- Otsailaren 1a - Estefania Monakokoa, Monakoko printzesa eta abeslari, diseinatzaile eta modelo ohia.
- Otsailaren 1a - Brandon Lee, estatubatuar aktore eta borroka arteetako artista (h. 1993).
- Otsailaren 1a - Kiril Metkov, bulgariar futbolari ohia.
- Otsailaren 4a - John van Loen, herbehereetar futbolari ohia.
- Otsailaren 5a - Quique Sánchez Flores, espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Otsailaren 7a - Chris Rock, estatubatuar umorista eta aktorea.
- Otsailaren 9a - Velimir Perasović, saskibaloi-jokalari ohia eta saskibaloi-entrenatzailea.
- Otsailaren 10a - Itziar Aduriz, gipuzkoar hizkuntzalaria eta Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea.
- Otsailaren 11 - Maite Pagazaurtundua, gipuzkoar ekintzailea eta politikaria.
- Otsailaren 12a - Jokin Uria, gipuzkoar futbolari ohia.
- Otsailaren 13a - Peter O'Neill, Papua Ginea Berriko lehen ministroa.
- Otsailaren 15a - Adama Barrow, Gambiako presidentea.
- Otsailaren 16a - Robert Emmiyan, armeniar atleta, luzerako jauzilaria.
- Otsailaren 18a - Jose Blanco, bizkaitar idazlea eta artista grafikoa.
- Otsailaren 18a - Dr. Dre, estatubatuar hip hop abeslari eta ekoizlea.
- Otsailaren 18a - Adão Iturrusgarai, brasildar marrazkilaria eta komikigilea.
- Otsailaren 21a - Evair, brasildar futbolari ohia.
- Otsailaren 23a - Mikel Erentxun, gipuzkoar abeslaria.
- Otsailaren 24a - Kristin Davis, statubatuar aktorea.
- Otsailaren 24a - Frédéric Pelle, lapurtar euskal zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Otsailaren 25a - Carrot Top, estatubatuar umorista.
- Otsailaren 26a - Megan Maxwell, espainiar idazlea.
- Otsailaren 27a - David Boulter, ingeles musikaria, Tindersticks taldeko kidea.
MartxoaAldatu
- Martxoaren 3a - Tedros Adhanom, Munduko Osasun Erakundeko zuzendari nagusia.
- Martxoaren 3a - Dragan Stojković, serbiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Martxoaren 4a - Pepa Fernández, kataluniar kazetaria, RNEko zuzendaria, aurkezlea eta irakaslea.
- Martxoaren 4a - Khaled Hosseini, afganiar-estatubatuar idazlea eta medikua.
- Martxoaren 5a - Koro Benito, gipuzkoar poeta.
- Martxoaren 6a - Amparo Noguera, txiletar aktorea.
- Martxoaren 7a - Ricardo Aldabe, nafar igerilari ohia.
- Martxoaren 8a - Hamed Bakayoko, Boli Kostako lehen ministroa (h. 2021).
- Martxoaren 8a - Nieves Quintana, arabar nekazaria.
- Martxoaren 12a - Mauro Entrialgo, arabar komikigilea.
- Martxoaren 16a - Belén Rueda, espainiar zinema, aktore eta telebistako aktore eta aurkezlea.
- Martxoaren 19a - Juan José Urdiain, nafar saskibaloi jokalari ohia.
- Martxoaren 20a - Benito Zambrano, espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Martxoaren 21a - Cynthia Geary, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 21a - Mario Iceta, Bilboko gotzaina.
- Martxoaren 22a - Rick Harrison, estatubatuar negoziogizona eta telerrealitate saioetako pertsonaia.
- Martxoaren 23a - Antônio Benedito da Silva, Toninho , brasildar futbolari ohia.
- Martxoaren 25a - Stefka Kostadinova, bulgariar atleta ohia, gorako jauzian aditua.
- Martxoaren 25a - Frank Ordenewitz, alemaniar futbolari ohia.
- Martxoaren 25a - Sarah Jessica Parker, estatubatuar aktore eta ekoizlea.
- Martxoaren 27a - Santiago Cervera, nafar politikaria.
- Martxoaren 30a - Juan Danborenea, bizkaitar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- Martxoaren 30a - José Luis Sarabia, nafar futbolari ohia.
- Martxoaren 31 - Jean-Christophe Lafaille, frantziar alpinista eta mendi-gidaria (h. 2006).
- Martxoaren 31 - Miriam Urkia, euskal hizkuntzalaria, euskaltzain urgazlea eta UZEIko Lexikografia Saileko burua.
ApirilaAldatu
- Apirilaren 1a - Olga Drozdova, errusiar aktorea.
- Apirilaren 1a - Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria.
- Apirilaren 2a - Rodney King, estatubatuar taxilaria, 1991n Los Angelesko poliziak emandako jipoi bategatik ospetsua (h. 2012).
- Apirilaren 2a - Cristina López Schlichting, espainiar kazetaria eta COPE irrati-kateko esataria.
- Apirilaren 3a - Gonzalo Boye, txiletar abokatua eta enpresaburua.
- Apirilaren 3a - Katsumi Oenoki, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 4a - Robert Downey Jr., estatubatuar aktore eta musikaria.
- Apirilaren 4a - Sergio Pazos, espainiar aktore, telebista aurkezle eta erreportaria.
- Apirilaren 5a - Carmen San Esteban, arabar aktorea.
- Apirilaren 6a - Emmanuel Bourdieu, frantziar gidoigilea, antzerkigilea, zinemagilea eta filosofoa.
- Apirilaren 6a - Kiko de la Rica, zinemako argazki-zuzendari bizkaitarra.
- Apirilaren 6a - Andoni Ferreño, bizkaitar aktore eta telebista aurkezlea.
- Apirilaren 7a - Ángeles González-Sinde, espainiar politikaria, gidoilaria eta zinema zuzendaria eta Espainiako Kulturako ministro ohia, «Sinde Legea»rengatik ezaguna.
- Apirilaren 7a - Sylvain Luc, lapurtar jazz gitarra-jotzailea, egungo Euskal Herriko jazz musikaririk garrantzitsuentzat joa.
- Apirilaren 10a - Kepa Junkera, bizkaitar musikaria, munduko trikitilaririk ospetsuenetakoa.
- Apirilaren 11 - Jesús Calleja, espainiar mendizalea, alpinista eta abenturazalea.
- Apirilaren 16a - Martin Lawrence, estatubatuar aktore, ekoizle, zinema zuzendari, umorista eta gidoigilea.
- Apirilaren 19a - Mayte Martín, espainiar musikagilea eta flamenko-kantaria.
- Apirilaren 20a - Bernardo Fernandes da Silva, brasildar futbolari ohia.
- Apirilaren 20a - Rolf Sørensen, daniar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 21a - Dora García, espainiar-belgikar artista.
- Apirilaren 21a - Itziar Okariz, New Yorken bizi den euskal artista.
- Apirilaren 25a - Mikel Sarriegi Etxezarreta, gipuzkoar dantzaria eta mendi ingeniaria.
- Apirilaren 27a - Mikel Laskurain, gipuzkoar aktorea.
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 3a - Mikhail Prokhorov, errusiar enpresaburu milionarioa.
- Maiatzaren 6a - Nathalie Stutzmann, frantziar kontralto eta orkestra zuzendaria.
- Maiatzaren 6a - Jana Tichá, txekiar astronomoa, asteroide aurkitzaile emankorra.
- Maiatzaren 6a - Annie Wallace, eskoziar aktorea.
- Maiatzaren 8a - Josu Feijoo, euskal alpinista, abenturazale eta astronautagaia, Everest mendia igo duen lehen pertsona diabetikoa.
- Maiatzaren 8a - Mario Frick, Liechtensteingo Lehen Ministro ohia.
- Maiatzaren 8a - Marco Antonio Sanz de Acedo, Eskroto / Gavilán, Tijuana in Blue taldeko abeslaria (h. 2003).
- Maiatzaren 9a - Txema Matanzas, bizkaitar abokatu, politikari eta presoa.
- Maiatzaren 10a - Linda Evangelista, kanadar top-model ohia, bere belaunaldiaren modelorik ospetsuenetarikoa.
- Maiatzaren 10a - Etsuko Handa, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 12a - Roberto Blanco Pascual, arabar politikaria, Mañuetako alkatea.
- Maiatzaren 15a - Gurutze Beitia, bizkaitar aktore eta umorista.
- Maiatzaren 15a - Christina Lamb, britainiar kazetaria, biografoa eta idazlea, The Sunday Times-eko korrespontsal atzerritar nagusia.
- Maiatzaren 16a - Alejandra Bogue, mexikar emakumezko aktore, telebista aurkezle eta vedette transgeneroa.
- Maiatzaren 16a - Mehmet Murat İldan, turkierazko idazlea.
- Maiatzaren 16a - Krist Novoselic, estatubatuar rock musikaria eta baxu-jotzailea.
- Maiatzaren 16a - Vincent Regan, Galesen jaiotako irlandar jatorriko aktorea.
- Maiatzaren 21a - Antonio Carmona, flamenko abeslari ijitoa.
- Maiatzaren 23a - Antton Morcillo, gipuzkoar politikaria, HASI eta Herri Batasunako kidea.
- Maiatzaren 23a - Tom Tykwer, alemaniar zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoilaria eta musikagilea.
- Maiatzaren 24a - Javier Gomá, bizkaitar saiakeragile eta filosofoa.
- Maiatzaren 24a - John C. Reilly, estatubatuar aktore, abeslari, ekoizle, gidoigile eta umorista.
- Maiatzaren 25a - Yahya Jammeh, Gambiako presidentea.
- Maiatzaren 27a - Xabier Artiagoitia, bizkaitar idazlea.
- Maiatzaren 27a - Pat Cash, australiar tenislari ohia.
- Maiatzaren 29a - Maribel Salas, bizkaitar antzezlea.
- Maiatzaren 29a - Emilio Sánchez Vicario, espainiar tenis-jokalari ohia.
- Maiatzaren 30a - Guadalupe Grande, espainiar poeta, saiakeragile eta kritikaria (h. 2021).
- Maiatzaren 31 - Brooke Shields, estatubatuar aktorea.
EkainaAldatu
- Ekainaren 1a - José Luis Ribera, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Ekainaren 1a - Nigel Short, ingeles xakelaria.
- Ekainaren 2a - Markel Olano, gipuzkoar politikaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusi ohia.
- Ekainaren 4a - Michael Doohan, australiar motoziklismo pilotu ohia.
- Ekainaren 5a - Michael E. Brown, estatubatuar astronomoa.
- Ekainaren 6a - Miren Arenzana Letamendi, bizkaitar artista.
- Ekainaren 7a - Damien Hirst, ingeles artista, enpresari eta arte-biltzailea.
- Ekainaren 10a - Veronica Ferres, alemaniar aktorea eta ekoizlea.
- Ekainaren 10a - Elizabeth Hurley, ingeles modelo eta aktorea.
- Ekainaren 11 - Pamela Gidley, estatubatuar aktorea eta modeloa (h. 2018).
- Ekainaren 13a - Cristina Borboikoa, Espainiako infanta.
- Ekainaren 13a - Vahide Perçin, turkiar aktorea.
- Ekainaren 14a - Jordi Hereu, Bartzelonako alkate ohia.
- Ekainaren 16a - Andrea M. Ghez, estatubatuar astronomo eta irakaslea, 2020ko Fisikako Nobel Saria.
- Ekainaren 19a - Sadie Frost, ingeles aktore, ekoizle eta moda-diseinugilea.
- Ekainaren 19a - Ronaldo Rodrigues de Jesus, brasildar futbolari ohia.
- Ekainaren 20a - Lydia Zapata, bizkaitar arkeobotanikaria, etnobotanikan aditua (h. 2015).
- Ekainaren 21a - Yang Liwei, txinatar militar eta taikonauta, Txinako espazio-programak inoiz espaziora bidalitako lehenengo pertsona.
- Ekainaren 21a - Lana Wachowski, estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Ekainaren 22a - Ľubomír Moravčík, eslovakiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Ekainaren 24a - Vladimir Luxuria, italiar emakumezko aktore, idazle, politikari eta telebista aurkezle transgeneroa.
- Ekainaren 25a - Jean Castex, Frantziako lehen ministroa.
- Ekainaren 25a - Luke Uribe-Etxebarria, gipuzkoar politikaria.
- Ekainaren 25a - Mikel Antón Zarragoitia, EAJko bizkaitar politikaria.
- Ekainaren 27a - Juanjo Artero, espainiar aktorea.
- Ekainaren 27a - Simon Sebag Montefiore, ingeles historialari eta idazlea.
- Ekainaren 27a - Óscar Vega, arabar boxeolari ohia.
- Ekainaren 28a - Teté Delgado, espainiar aktore, abeslari eta telebista aurkezlea.
- Ekainaren 30a - José Mota, espainiar umorista, aktore, imitatzaile eta gidoilaria.
UztailaAldatu
- Uztailaren 1a - Amelia Barquín, Mondragon Unibertsitateko bizkaitar irakaslea.
- Uztailaren 3a - Connie Nielsen, daniar aktorea.
- Uztailaren 4a - Horace Grant, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Uztailaren 4a - Regina, esloveniar abeslaria.
- Uztailaren 9a - David O'Hara, eskoziar aktorea.
- Uztailaren 11 - Albert Sánchez Piñol, kataluniar idazle eta antropologoa.
- Uztailaren 12a - Nekane Intxaurtza, Dimako emakumezko lehen alkatea, eta UEUko argitalpenen arduraduna.
- Uztailaren 13a - Eric Freeman, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 13a - Arnd Schmitt, ezpata modalitateko alemaniar eskrimalari ohia.
- Uztailaren 15a - Yasutoshi Miura, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 17a - Santiago Segura, espainiar aktore, gidoilari, zuzendari eta ekoizlea.
- Uztailaren 18a - Begoña M. Jugo, bizkaitar biologo eta genetika irakaslea.
- Uztailaren 19a - Hailemariam Desalegn, Etiopiako lehen ministroa.
- Uztailaren 19a - Ana Labordeta, aragoar aktorea.
- Uztailaren 20a - Joe Arlauckas, lituaniar jatorriko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Uztailaren 22a - Jose Ramon Izagirre, gipuzkoar txirrindulari ohia, gehienbat ziklo-kross modalitatean aritua.
- Uztailaren 23a - Elvira Mínguez, espainiar aktorea.
- Uztailaren 23a - Slash, britainiar-estatubatuar gitarra-jotzaile eta musikagilea, Guns N' Roses taldeko gitarrista nagusia.
- Uztailaren 27a - José Luis Chilavert, paraguaiar futbol atezain ohia.
- Uztailaren 27a - Patxi Villanueva, nafar futbolaria ohia.
- Uztailaren 28a - Mariló Montero, nafar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Uztailaren 28a - Pedro Troglio, argentinar futbolari ohia.
- Uztailaren 30a - Richard Tardits, amerikar futboleko eta errugbiko lapurtar jokalari ohia, NFLan aritu zen lehendabiziko euskal herritarra.
- Uztailaren 31 - Pat Finn, estatubatuar aktore eta telebista aurkezlea.
- Uztailaren 31 - J. K. Rowling, britainiar idazlea, Harry Potter seriearen egilea.
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 1a - Sam Mendes, ingeles antzerki eta zinema zuzendaria.
- Abuztuaren 2a - Robert Bilott, estatubatuar ingurumen-abokatua.
- Abuztuaren 4a - Neus Asensi, kataluniar aktorea.
- Abuztuaren 4a - Dennis Lehane, estatubatuar eleberrigile eta gidoilaria.
- Abuztuaren 4a - Fredrik Reinfeldt, Suediako lehen ministroa.
- Abuztuaren 6a - Juliane Köhler, alemaniar aktorea.
- Abuztuaren 6a - Maria Mendizabal Iturria, gipuzkoar ingeniaria, sopranoa eta aktorea.
- Abuztuaren 11 - Viola Davis, estatubatuar aktorea, Tony, Emmy eta Oscar sariak irabazi dituen lehen afro-amerikar aktorea.
- Abuztuaren 13a - Jorge Perugorría, kubatar aktorea.
- Abuztuaren 14a - Marcelino García Toral, espainiar futbolari profesional ohia eta futbol entrenatzailea.
- Abuztuaren 14a - Santiago Jaureguízar, bilbon jaiotako galiziar idazle eta kazetaria.
- Abuztuaren 19a - Maria de Medeiros, portugaldar aktorea, zuzendaria eta abeslaria.
- Abuztuaren 19a - Kyra Sedgwick, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 22 - Wendy Botha, hegoafrikar-australiar surflari ohia.
- Abuztuaren 23a - Yusuke Minoguchi, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 24a - Marlee Matlin, estatubatuar aktore eta eleberrigilea.
- Abuztuaren 25a - Mia Zapata, The Gits taldeko abeslaria (h. 1993).
- Abuztuaren 26a - Nobuhiro Ueno, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 27a - Paulo Silas, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Abuztuaren 28a - Blanca Lacambra, gipuzkoar atleta ohia, distantzia motzetan aditua.
- Abuztuaren 28a - Amanda Tapping, ingeles-kanadar aktore eta zinema-zuzendaria.
- Abuztuaren 28a - Shania Twain, kanadar country eta pop-rock abeslaria.
- Abuztuaren 29a - Gerhard Rodax, austriar futbolaria (h. 2022).
- Abuztuaren 30a - Patxi Lazcoz, Gasteizko alkate ohia.
- Abuztuaren 31 - Terelu Campos, espainiar aurkezle, telebistako kolaboratzaile eta enpresaburua.
- Abuztuaren 31 - Pablo Motos, espainiar telebista aurkezle eta irrati-esataria.
IrailaAldatu
- Irailaren 1a - Ricardo Alberdi, Alberdi I.a, bizkaitar zesta-puntalari ohia.
- Irailaren 2a - Lennox Lewis, britainiar-kanadar boxeolari ohia.
- Irailaren 3a - Charlie Sheen, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 5a - Osamu Maeda, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 6a - Takumi Horiike, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 7a - Angela Gheorghiu, errumaniar sopranoa.
- Irailaren 7a - Antonio Lobato, espainiar kirol kazetari, telebista aurkezle eta irrati esataria.
- Irailaren 9a - Jesús Vázquez, espainiar telebista aurkezlea.
- Irailaren 10a - Josep Pedrerol, kataluniar kirol kazetari, irratiko esatari eta telebistako aurkezlea.
- Irailaren 11 - Baxar al-Assad, Siriako presidentea.
- Irailaren 11 - Pablo Granados, argentinar aktore, musikagile eta umorista.
- Irailaren 12a - Andoni Aiartza, bizkaitar futbolari ohi eta kirol-kazetaria.
- Irailaren 14a - Dmitri Medvedev, Errusiako presidentea.
- Irailaren 14a - Yoshinori Taguchi, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 15a - Michelle Fairley, ipar irlandar aktorea.
- Irailaren 15a - Susana Zapke, gipuzkoar musikologoa.
- Irailaren 16a - Gidor Bilbao, EHUko bizkaitar irakaslea, Filologia Klasikoan doktorea eta Euskaltzain urgazlea.
- Irailaren 16a - Francisco Javier Mauleon, arabar txirrindulari ohia.
- Irailaren 16a - Cris Miró, argentinar aktorea, dantzaria eta vedettea, Argentinan ospea lortu zuen lehen emakume transgeneroa (h. 1999).
- Irailaren 17a - Kyle Chandler, estatubatuar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Irailaren 19a - María del Olmo Ibáñez, Alacanteko Artxibo Historiko Probintzialeko zuzendaria.
- Irailaren 19a - Sunita Williams, estatubatuar astronauta, ibilaldi espazial batean igarotako denbora-tarte luzeena eman zuen emakumea izandakoa.
- Irailaren 21a - Juanjo Mena, arabar orkestra zuzendaria.
- Irailaren 21a - Bel Pozueta, nafar sexologo eta politikaria.
- Irailaren 24a - Fabrice Philipot, frantziar txirrindularia (h. 2020).
- Irailaren 25a - Anja Cetti Andersen, danimarkar astronomo eta astrofisikaria.
- Irailaren 25a - Kenta Hasegawa, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 25a - Scottie Pippen, NBAko estatubatuar saskibaloi-jokalari ohia.
- Irailaren 26a - Petro Poroxenko, Ukrainako presidentea.
- Irailaren 26a - Gotzone Sestorain, nafar irrintzilaria, poeta, feminista eta nekazaria.
- Irailaren 26a - Jill Soloway, estatubatuar umorista, antzerkigilea eta zinema zuzendaria.
- Irailaren 28a - Susana Roza, asturiar kazetaria, telebistako aurkezlea, irakaslea, enpresaburua, hizlaria eta coaching-a.
- Irailaren 29a - Boris Izaguirre, venezuelar-espainiar kazetari, idazle, telesail historiogile eta telebista aurkezlea.
- Irailaren 29a - Grigori Kirijenko, sable modalitateko errusiar eskrimalari ohia.
UrriaAldatu
- Urriaren 1a - Mia Mottley, Barbadosko lehen ministroa.
- Urriaren 3a - Adriana Calcanhotto, brasildar konpositorea.
- Urriaren 3a - Jan-Ove Waldner, suediar mahai-tenislaria.
- Urriaren 5a - Mario Lemieux, kanadar izotz hockey jokalari profesional ohia.
- Urriaren 7a - Anna Erra, kataluniar irakasle eta politikaria.
- Urriaren 8a - Matt Biondi, estatubatuar igerilari ohia.
- Urriaren 10a - Chris Penn, estatubatuar aktorea (h. 2006).
- Urriaren 11 - Juan Ignacio Cirac, kataluniar fisikaria, konputazio kuantiko eta informazio kuantikoaren alorrean aitzindaria.
- Urriaren 11 - Sean Patrick Flanery, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 13a - Johan Museeuw, belgikar txirrindulari ohia.
- Urriaren 13a - Philippe Torreton, frantziar aktore eta politikaria.
- Urriaren 14a - Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea.
- Urriaren 17a - Ana Iturgaiz, bizkaitar idazlea.
- Urriaren 20a - Carlos Iturgaiz, bizkaitar politikaria, Euskadiko Alderdi Popularraren presidente ohia.
- Urriaren 21a - Ion Andoni Goikoetxea, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Urriaren 22a - Valeria Golino, greko-italiar aktorea eta zinema zuzendaria.
- Urriaren 22a - Pilar Sordo, txiletar psikologo, zutabegile, hizlari eta idazlea.
- Urriaren 23a - Shahindokht Molaverdi, Irango presidenteorde ohia.
- Urriaren 25a - Valdir Benedito, brasildar futbolari ohia.
- Urriaren 25a - Sofía Martínez, arabar musikagilea.
- Urriaren 31 - Mario Zorrilla, bizkaitar aktorea.
AzaroaAldatu
- Azaroaren 1a - Pernando Barrena, nafar itzultzailea eta politikaria.
- Azaroaren 1a - Gemma Nierga, kataluniar kazetaria.
- Azaroaren 2a - Paweł Adamowicz, poloniar politikaria eta abokatua, Gdańskeko alkatea (h. 2019).
- Azaroaren 2a - Shahrukh Khan, indiar aktore, zinema ekoizle eta telebistako aurkezlea, Bollywooden ospetsua.
- Azaroaren 2a - Vanessa Miller, txiletar aktorea, idazlea eta aurkezlea.
- Azaroaren 3a - Juanma Lillo, gipuzkoar futbol entrenatzailea.
- Azaroaren 6a - Valérie Benguigui, frantziar aktorea (h. 2013).
- Azaroaren 6a - Yayo Guridi, argentinar aktore eta umorista.
- Azaroaren 9a - Ryan Murphy, estatubatuar telebista eta zinema ekoizlea, zuzendaria eta gidoilaria.
- Azaroaren 9a - Emilio Silva, nafar soziologo eta kazetaria.
- Azaroaren 13a - Željko Petrović, serbiar futbolari ohia.
- Azaroaren 15a - Montse Roca, bizkaitar udal-politikaria eta ekintzailea.
- Azaroaren 17a - Manuel Delgado, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 19a - Laurent Blanc, frantziar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Azaroaren 19a - Iñaki Tejada, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Azaroaren 20a - Itziar Aretxaga, euskal astrofisikaria.
- Azaroaren 20a - Yoshiki Hayashi, japoniar musikaria, X Japan taldearen sortzailea.
- Azaroaren 20a - Michael "Mike D" Diamond, estatubatuar rap abeslaria eta bateria-jotzailea, Beastie Boys taldearen sortzailea.
- Azaroaren 21a - Björk, islandiar abeslari, konpositore, aktore eta ekoizlea.
- Azaroaren 22a - Futaba Kioka, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 22a - Mads Mikkelsen, daniar aktorea.
- Azaroaren 23a - Sergio Vázquez, argentinar futbolari ohia.
- Azaroaren 25a - Carolina Darias, espainiar politikaria, espainiako Osasun ministroa.
- Azaroaren 26a - Javier Ripa, bizkaitar marrazkilaria.
- Azaroaren 28a - Anastasia Hille, britainiar aktorea.
- Azaroaren 28a - Zuriñe Fernández Gerenabarrena, arabar musikagilea.
- Azaroaren 29a - Miren Irigoien Aizarna, gipuzkoar euskaltzale eragilea.
- Azaroaren 30a - Juan Antonio Cebrián, espainiar kazetari, idazle eta irrati esataria (h. 2007).
- Azaroaren 30a - Ricardo Sáenz de Ynestrillas Pérez, espainiar politikaria.
- Azaroaren 30a - Ben Stiller, estatubatuar umorista, aktore, zuzendari, gidoilari eta ekoizlea.
AbenduaAldatu
- Abenduaren 4a - Alex de la Iglesia, bilbotar zinema zuzendaria.
- Abenduaren 9a - Xabier Lapitz, gipuzkoar kazetari eta irrati esataria.
- Abenduaren 9a - Juan Larzabal, gipuzkoar enpresaburua, Errealeko presidente ohia.
- Abenduaren 12a - José Corbacho, kataluniar aktore, zuzendari, gidoilari eta umorista.
- Abenduaren 13a - Xabier Bengoetxea, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abenduaren 13a - María Dolores de Cospedal, espainiar jurista eta politikaria, Alderdi Popularreko Idazkari Orokorra.
- Abenduaren 16a - Elsa Anka, telebistako aurkezle, aktore eta bikoiztaile kataluniarra.
- Abenduaren 18a - Manuel Erice, nafar kazetaria (h. 2018).
- Abenduaren 22a - Sergi López, kataluniar aktorea.
- Abenduaren 24a - Rosario Bléfari, argentinar abeslari, aktore eta idazlea (h. 2020).
- Abenduaren 26a - Kathleen Nord, alemaniar igerilaria (h. 2022).
- Abenduaren 26a - Mazinho Oliveira, brasildar futbolari ohia.
- Abenduaren 28a - Kazuo Echigo, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 28a - Dàmaris Gelabert, kataluniar pedagogo, musikoterapeuta, egile eta haur-kantuen abeslaria.
- Abenduaren 29a - Dexter Holland, The Offspring bandako abeslaria eta gitarrajolea.
- Abenduaren 31 - Itziar de Blas, arabar kazetaria eta itzultzailea.
- Abenduaren 31 - Julie Doucet, kanadar marrazkilari eta artista undergrounda.
- Abenduaren 31 - Gong Li, txinatar aktorea.
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Adolfo Morais, arabar matematikaria.
- Aitor Alzola, arabar politikaria.
- Alfredo Retortillo, bizkaitar politologoa, Turismo, Komertzio eta Kontsumo Sailburua.
- Ana Karrere, EH Bilduko gipuzkoar politikaria, Andoaingo alkatea.
- Ana Martínez de Aguilar, gipuzkoar arte-historialaria.
- Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburu ohia.
- Antonio Garate, nafar kazetari, zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Asier Aranguren, gipuzkoar kirol kazetaria.
- Asisko Urmeneta, nafar komikilaria.
- Baikune de Alba, bizkaitar musikagilea.
- Begoña Alegría, arabar kazetaria.
- Borja Elgea, bizkaitar aktorea.
- Carlos Gimeno, nafar hezkuntza orientatzaile eta politikaria.
- David Errasti, gipuzkoar aktorea.
- Eduardo Apodaka, bizkaitar soziologoa, ikertzailea eta EHUko irakaslea.
- Elena Alonso Frayle, bizkaitar idazlea.
- Elena Moreno Jordana, aragoiar-nafar kazetaria, diseinatzaile eta argazkilaria.
- Eneko Abrego, gipuzkoar abeslaria.
- Félix González Modroño, bizkaitar argazkilari eta idazlea.
- Gorka Arrese, gipuzkoar kazetari, argitaratzaile, itzultzaile eta idazlea.
- Idoia Mendia, Euskadiko Alderdi Sozialistako idazkari nagusia.
- Imanol Azkue, gipuzkoar idazlea.
- Izaskun Gómez Cermeño, Pasaiako alkatea.
- Javi Ulla, arabar artista.
- Javier Sanz, espainiar idazlea.
- José Antonio Santano, PSE-EEko gipuzkoar politikaria.
- Joxe Felipe Auzmendi, gipuzkoar telebista-aurkezlea.
- Joxemari Apaolaza, gipuzkoar kirol kazetaria.
- Juan Mendizabal, bizkaitar margolaria.
- Julia Madrazo, bizkaitar politikaria.
- Julio Ibarra, bizkaitar kazetaria.
- Mailuix Legorburu, lapurtar idazlea.
- María Eva Istúriz García, nafar ekofeminista eta berdintasunerako teknikaria.
- Marien Martínez, bizkaitar margolaria.
- Martín Azúa, arabar diseinatzaile industriala.
- Mayte Yerro, nafar abeslari eta aktorea.
- Olatz Zugasti, gipuzkoar abeslari eta harpa jotzailea.
- Pilar Mendibil, Pilon, gipuzkoar militante feminista eta lesbiana euskalduna.
- Roberto Sainz del Olmo, Aranjuezeko espetxean hil zen LAB sindikatuko ordezkaria (h. 2006).
- Santi Belar, bizkaitar bertsolaria (h. 1991).
- Teresa Izu, nafar margolaria (h. 2000).
- Teresa Laespada, bizkaitar soziologoa, politologoa, ikertzailea eta irakaslea.
- Yolanda Ibáñez, nafar politikaria.
- Yurre Ugarte, gipuzkoar idazle eta gidoilaria.
- Omer Oke, benindar aktibista eta kazetaria, Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendari ohia.
- Ana Garralón, espainiar irakaslea, idazlea, itzultzaile eta literatura-kritikaria.
- Anna Giordano, italiar ekologista, Munduko Natura Funtsak (WWF) Sizilian duen taldeko buruetako bat.
- Bogna Koreng, alemaniar telebista-aurkezlea, sorabieraz lan egiten duena.
- Cecilia Chung, eskubide zibilen, LGBT pertsonen eskubideen, HIESari buruzko kontzientziazioaren eta justizia sozialaren aldeko ekintzailea.
- Josep Lluís Trapero, Mossos d'Esquadrako maiorra.
- Irma Alicia Velásquez Nimatuj, guatemalar Maya-K´iche´, kazetaria eta antropologian doktorea.
- Marie Cau, frantziar enpresaburua eta politikaria, Frantziako lehen auzapez transgeneroa.
- Mary Lou Jepsen, estatubatuar informatikaria, pantaila lauak diseinatzen aditua.
- Nawal, komoretar abeslaria eta kantautorea.
- Sally Nyolo, kamerundar abeslaria.
- Santiago Gamboa, kolonbiar idazlea.
- Waris Dirie, somaliar modeloa, idazlea eta emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako ekintzailea.
- Xuan Bello, asturierazko idazlea, egungo garrantzitsuenetarikoa.
- Yayo Herrero, espainiar antropologo, nekazaritzako ingeniari, unibertsitateko irakasle eta ekintzaile ekofeminista.
HeriotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 2a - Jenaro Urrutia, bizkaitar margolaria (j. 1893).
- Urtarrilaren 4a - T. S. Eliot, estatubatuar eta ingeles poeta, antzerkigile eta literatura-kritikaria, 1948ko Literaturako Nobel Saria (j. 1888).
- Urtarrilaren 9a - Ana María Ibars, espainiar idazle eta maistra (j. 1892).
- Urtarrilaren 20a - Joaquín Hernández Gallego, bizkaitar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (j. 1933).
- Urtarrilaren 24a - Winston Churchill, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1874).
- Urtarrilaren 28a - Maxime Weygand, frantziar jenerala (j. 1867).
OtsailaAldatu
- Otsailaren 4a - Angelina Abad Cantavella, espainiar irakasle eta idazlea (j. 1893).
- Otsailaren 7a - Viola Desmond, kanadiar arraza beltzeko emakume enpresaburua, Kanadako historiako arraza diskriminazio gorabehera entzutetsuenetakoa (j. 1914).
- Otsailaren 13a - Humberto Delgado, portugaldar militar eta politikaria (j. 1906).
- Otsailaren 13a - Gloria Morgan Vanderbilt, suitzan jaiotzako estatubatuar socialitéa (j. 1904).
- Otsailaren 14a - Désiré-Émile Inghelbrecht, frantziar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1880).
- Otsailaren 15a - Nat King Cole, estatubatuar jazz eta pop abeslaria eta piano jotzailea (j. 1919).
- Otsailaren 15a - Tomas Mujika, euskal musikaria, konpositorea eta irakaslea , Uruguayko ganbera-musikan eragin nabarmena izan zuena (j. 1887).
- Otsailaren 18a - Paul J. Sachs, estatubatuar enpresaria eta museo zuzendaria (j. 1878).
- Otsailaren 21a - Malcolm X, ministro musulman afrikar-amerikarra, beltzen eskubideen aldeko borrokalaria, eraila (j. 1925).
- Otsailaren 23a - Stan Laurel, ingeles aktorea, Laurel eta Hardy komiko bikote ospetsuko kidea (j. 1890).
- Otsailaren 28a - Adolf Schärf, Austriako presidentea (j. 1890).
MartxoaAldatu
- Martxoaren 7a - Louise Mountbatten, Suediako erregina ezkontidea (j. 1889).
- Martxoaren 12a - George Călinescu, errumaniar idazlea (j. 1899).
- Martxoaren 13a - Corrado Gini, italiar estatitikari, ekonomialari eta demografoa (j. 1884).
- Martxoaren 17a - Alice Herz, alemaniar bakezale eta kazetaria, Vietnamgo gerragatik protestan bere burua bonzo eran errez (j. 1882).
- Martxoaren 18 - Faruk Egiptokoa, Egiptoko erregea (j. 1920).
- Martxoaren 19a - Gheorghe Gheorghiu-Dej, errumaniar politikari komunista (j. 1901).
- Martxoaren 25a - Ladislao Vajda, hungariar jatorriko espainiar zinemagilea (j. 1906).
- Martxoaren 30a - Philip Showalter Hench, estatubatuar sendagilea, 1950eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1896).
ApirilaAldatu
- Apirilaren 5a - Juan de los Toyos, euskal herritar politikari sozialista (j. 1890).
- Apirilaren 10a - Linda Darnell, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- Apirilaren 10a - La Bella Otero, galiziar dantzari, abeslari eta aktorea (j. 1868).
- Apirilaren 11 - Juan Bautista Azkarate, Mondragonés, gipuzkoar pilotaria (j. 1891).
- Apirilaren 13a - Matilde Huitzi, nafar maisu eta pedagogoa (j. 1890).
- Apirilaren 21a - Edward Victor Appleton, ingeles fisikaria, 1947ko Fisikako Nobel Saria (j. 1892).
- Apirilaren 21a - Nina M. Davies, britainiar marrazkilaria eta egiptologoa (j. 1881).
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 7a - Charles Sheeler, estatubatuar margolari eta argazkilaria (j. 1883).
- Maiatzaren 9a - Leopold Figl, Austriako kantzilerra (j. 1902).
- Maiatzaren 12a - Roger Vailland, frantziar idazlea (j. 1907).
- Maiatzaren 13a - Ignasi Barraquer, kataluniar mediku oftalmologoa (j. 1884).
- Maiatzaren 19a - Maria Dabrowska, poloniar idazlea (j. 1889).
- Maiatzaren 29a - Luis Chalbaud Errazkin, euskal herritar soziologo eta legegizona (j. 1873).
- Maiatzaren 30a - Louis Hjelmslev, daniar hizkuntzalaria (j. 1899).
EkainaAldatu
- Ekainaren 7a - Judy Holliday, estatubatuar aktorea (j. 1921).
- Ekainaren 8a - Amelio Mendijur, euskal herritar txirrindularia (j. 1943).
- Ekainaren 11 - José Mendes Cabeçadas, Portugalgo presidentea (j. 1883).
- Ekainaren 13a - Martin Buber, Austrian jaiotako filosofo judua (j. 1878).
- Ekainaren 17a - Manuel Vidal Hermosa, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1901).
- Ekainaren 22a - Piaras Béaslaí, irlandar idazle, antzerkigile, biografialari eta itzultzailea (j. 1881).
- Ekainaren 22a - David O. Selznick, estatubatuar zinema ekoizle eta gidoilaria (j. 1902).
- Ekainaren 26a - Zeferino Jemein, euskal politikari eta idazle abertzalea (j. 1887).
UztailaAldatu
- Uztailaren 7a - Moshe Sharett, Israelgo lehen ministroa (j. 1894).
- Uztailaren 8a - Thomas Sigismund Stribling, estatubatuar idazle eta abokatua (j. 1881).
- Uztailaren 9a - Louis Harold Gray, britainiar fisikari eta erradiobiologoa (j. 1905).
- Uztailaren 10a - Jacques Audiberti, frantziar idazlea (j. 1899).
- Uztailaren 15a - Justa Freire, espainiar pedagogo eta maistra (j. 1896).
- Uztailaren 19a - Syngman Rhee, lehenengo Hego Koreako presidentea (j. 1875).
- Uztailaren 20a - Jan Czekanowski, poloniar antropologoa eta etnografoa (j. 1882).
- Uztailaren 25a - Joaquín Urkiaga, bizkaitar futbolaria (j. 1910).
- Uztailaren 30a - Jun'ichirō Tanizaki, japoniar eleberrigilea (j. 1886).
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 6a - Aksel Sandemose, daniar eleberrigilea (j. 1899).
- Abuztuaren 19a - Félix Lasserre, euskal errugbilaria (j. 1895).
- Abuztuaren 21a - Odile Defraye, belgikar txirrindularia (j. 1888).
- Abuztuaren 23a - Mustafa el-Nahhas, Egiptoko lehen ministroa (j. 1879).
- Abuztuaren 27a - Le Corbusier, suitzar-frantziar arkitekto, hirigile, arkitektura-teoriko eta margolaria (j. 1887).
- Abuztuaren 29a - George Erskine, Britainiar Armadako jenerala (j. 1899).
- Abuztuaren 31 - Pedro Laxalt, lapurtar aktorea, Argentinan lan egin zuena (j. 1900).
IrailaAldatu
- Irailaren 4a - Albert Schweitzer, alemaniar filosofoa, medikua eta idazlea, 1952ko Bakearen Nobel Saria (j. 1875).
- Irailaren 7a - Jesse Douglas, estatubatuar matematikaria (j. 1897).
- Irailaren 8a - Dorothy Dandridge, estatubatuar abeslari eta aktorea (j. 1922).
- Irailaren 8a - Hermann Staudinger, alemaniar kimikaria, 1953ko Kimikako Nobel Saria (j. 1881).
- Irailaren 17a - Alejandro Casona, espainiar antzerkigilea (j. 1903).
- Irailaren 19a - Lionel Terray, frantziar eskalatzailea, lehen igoera asko egin zituena (j. 1921).
- Irailaren 27a - Clara Bow, estatubatuar aktorea (j. 1905).
UrriaAldatu
- Urriaren 11 - Dorothea Lange, estatubatuar argazkilari eta fotokazetaria (j. 1895).
- Urriaren 13a - Paul Hermann Müller, suitzar kimikaria, 1948ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1899).
- Urriaren 21a - Joaquín Vázquez, gipuzkoar futbolaria (j. 1897).
- Urriaren 27a - Camille Dussarthou, lapurtar politikaria (j. 1907).
- Urriaren 27a - Karlos Linazasoro Maiztegi, Altzeta, gipuzkoar hizlari abertzalea (j. 1889).
- Urriaren 29an desagertua - Mehdi Ben Barka, marokoar politikaria (j. 1920).
AzaroaAldatu
- Azaroaren 6a - Edgar Varèse, frantziar-estatubatuar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1883).
- Azaroaren 11 - Mixel Dargaitz, lapurtar bertsolaria (j. 1892).
- Azaroaren 16a - William T. Cosgrave, irlandar politikaria (j. 1880).
- Azaroaren 18a - Henry A. Wallace, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordea (j. 1888).
- Azaroaren 23a - Frank Debenham, esploratzaile polarra, geografia irakaslea eta Scott Polar Research Instituteko lehen zuzendaria (j. 1883).
- Azaroaren 23a - Elixabete Bavariakoa, Belgikako erregina ezkontidea (j. 1876).
- Azaroaren 24a - Abdullah Al-Salim Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (j. 1895).
- Azaroaren 25a - Angelica Balabanoff, ukrainar-italiar militante boltxebikea (j. 1878).
- Azaroaren 26a - Hilda Phoebe Hudson, ingeles matematikaria (j. 1881).
- Azaroaren 26a - Alejandro de la Sota Aburto, bizkaitar kazetaria, Excelsior egunkariaren sortzailea (j. 1891).
AbenduaAldatu
- Abenduaren 5a - Joseph Erlanger, estatubatuar fisiologoa, 1944ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1874).
- Abenduaren 10a - Luis Castro, gipuzkoar abokatu eta politikaria (j. 1880).
- Abenduaren 16a - William Somerset Maugham, ingelesezko idazlea (j. 1874).
- Abenduaren 16a - Tito Schipa, italiar tenorra (j. 1888).
- Abenduaren 16a - Sālote Tupou III.a, Tongako erregina (j. 1900).
- Abenduaren 17a - Hastings Ismay, britainiar militar eta diplomazialaria, NATOko lehen idazkari nagusia (j. 1887).
- Abenduaren 17a - María Teresa Vera, kubatar kantari, konpositore eta gitarra-jotzailea (j. 1895).
- Abenduaren 28a - Salbatore Mitxelena, euskal olerkaria (j. 1919).
- Abenduaren 29a - Frank S. Nugent, estatubatuar gidoigile, kazetari eta zinema kritikaria (j. 1908).
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Ambrosio Garbisu, bizkaitar politikaria (j. 1877).
- Charles Gabriel Tournier, lapurtar idazlea eta euskalaria (j. 1890).
- Clement Jauregiberri, zuberoar Jauregiberritarra, Bigarren Mundu Gerran alemaniarren kontrako erresistentzian aritua (j. 1895).
- Jabier Lazkoz, euskal apaiza eta idazlea (j. 1887).
- Leocadio Hernández, nafar organo-jotzaile, musikagile eta idazlea (j. 1883).
- Jean-Maximin Palay, biarnes idazle eta hiztegigilea (j. 1874).
- Luis Iruretagoiena, Kiriki, euskal futbolaria (j. 1907).
Nobel saridunak:Aldatu
- Fisika: Sin-Itiro Tomonaga, Julian Schwinger eta Richard P. Feynman
- Kimika: Robert Burns Woodward
- Literatura: Michail Aleksandrovich Sholokhov
- Medikuntza: François Jacob, André Lwoff eta Jacques Monod
- Bakea: UNICEF