Otsailaren 4
data
Otsailaren 4a egutegi gregoriotarraren urteko hogeita hamabosgarren eguna da. 330 egun falta dira urtea amaitzeko, 331 egun bisurteetan.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1915 - Ordizia eta Beasain banandu egin ziren.
- 1979 - ETAk Esteban Saez Gomez goardia zibila hil zuen Donostian.
- 2008 - Batasunako Pernando Barrena, Patxi Urrutia eta Unai Fano buruzagiak atxilotu zituzten Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz.
MunduaAldatu
- 1945 - Franklin D. Roosevelt, Winston Churchill eta Josef Stalin Yaltako konferentzian izan ziren.
- 1948 - Sri Lankak independentzia lortu zuen.
- 1981 - Espainiako erregeak, Gernikako foruak zin egin zituen.
- 1998 - Sevillako auzitegi batek 39 urteko kartzela zigorra ezarri zien Anabel Segura gaztea erail zuten bi pertsonei.
- 2003 - Serbia eta Montenegroko konstituzioa indarrean sartu zen.
- 2004 - Facebook gizarte-sare zerbitzua sortu zen.
- 2008 - Ekialdeko Pirinioetako Kontseilu Orokorrak katalana ofizialki onartu zuela jakinarazi zen.
- 2009 - Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, Afganistanera 30.000 soldadu gehiago bidaltzeko agindua eman zuen.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1927 - Lehenengo film soinuduna egin zen.
- 1994 - Ace Ventura: Pet Detective ("Ace Ventura: Maskoten Detektibea") filma estreinatu zen, Tom Shadyacek zuzendu eta Jim Carrey, Courteney Cox, Sean Young, Tone Lōc eta Dan Marino aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1961 - Sovietar Batasunak Sputnik 7 zunda jaurti zuen Artizarrerantz. Misioak huts egin zuen lurraren orbitatik kanpora bultzatu behar zuen zuziriaren oker batengatik.
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1751n bataiatua - Blas de Laserna, nafar musikagilea (h. 1816).
- 1844 - Emiliano Arriaga, bizkaitar musikagilea eta gaztelaniazko idazlea (h. 1919).
- 1849 - José María Olabarri Massino, bizkaitar enpresaria (h. 1924).
- 1853 - Rafael Balanzategi, nafar kazetari eta politikaria.
- 1874 - Luis Arana Uriguen, euskal kirolari, politikari eta enpresaria (h. 1951).
- 1875 - Felipe de Jesus Munarritz, nafar klaretar apaiza (h. 1936).
- 1881 - Jose Eizagirre Aiestaran, euskal idazlea (h. 1949).
- 1882 - Paulo Iantzi, nafar bertsolaria (h. 1962).
- 1883 - Blas Alegria, euskal idazlea (h. 1947).
- 1898 - Ignacio Gonzalez de Kareaga, bizkaitar abokatu eta politikaria.
- 1901 - Bizente Amezaga, euskaltzain eta euskara irakaslea (h. 1969).
- 1914 -
- José Mardones Llorente, arabar futbolaria (h. 1969).
- Tomás Agirre Etxebeste, Txipia, gipuzkoar futbolaria (h. 1998).
- 1942 - Eladia Balerdi, Irura IV, gipuzkoar erraketista (h. 1997).
- 1951 - Román Felones, PSNko nafar politikaria.
- 1953 - Joanito Mitxelena, gipuzkoar bertsolaria (h. 2019).
- 1954 - Jose Ignacio Goirigolzarri, bizkaitar ekonomialaria, BBVAko zuzendari nagusi ohia eta Bankia eta BFA bankuetako presidentea.
- 1955 - Iñake Irastorza, euskal aktorea.
- 1956 - Juan José Prado, gipuzkoar atleta ohia, abiadura lasterketetan aditua.
- 1959 - Juan Manuel Lopez Iturriaga, euskal herritar saskibaloi jokalari ohi eta telebistako aurkezlea.
- 1960 - Lurdes Gabarain, gipuzkoar maratoilaria, maratoi bat bukatzen lehen euskal emakumea.
- 1962 - Javier Murgialdai, arabar txirrindulari ohia.
- 1967 - Jokin Sorozabal, gipuzkoar bertsolaria.
- 1979 - Iñaki Guridi, gipuzkoar kazetaria.
- 1980 - Maitena Salinas, gipuzkoar aktorea eta zinema-zuzendaria.
- 1985 - Jon Ander González Esteban, bizkaitar futbol arbitroa.
- 1989 - Ion Izagirre, euskal txirrindularia.
- 1991 - Yaiza Romero, bizkaitar kirolaria, urpeko arrantzan aditua.
- 1994 - Unai Bilbao, bizkaitar futbolaria.
- 1995 - Julen Uriguen, bizkaitar futbolaria.
- 1998 - Theo Lucbert, lapurtar futbolaria.
- 1999 - June Arbeo, bizkaitar atleta.
MunduaAldatu
- 1495 - Francesco II.a Sforza, italiar aristokrata (h. 1535).
- 1667 - Alessandro Magnasco, italiar margolaria (h. 1749).
- 1688 - Pierre de Marivaux, frantziar idazlea (h. 1763).
- 1740 - Carl Michael Bellman, suediar poeta (h. 1795).
- 1746 - Tadeusz Kościuszko, poloniar militarra eta abertzalea (h. 1817).
- 1778 - Augustin Candolle, suitzar botanikaria (h. 1841).
- 1799 - Almeida Garrett, portugaldar idazle, antzerkigile, mintzalari, erresumako pare, ministr] eta estatu-idazkaria (h. 1854).
- 1805 - William Harrison Ainsworth, ingeles eleberrigilea (h. 1882).
- 1808 - Josef Kajetán Tyl, txekiar antzerkigile, idazle eta aktorea, Txekiako ereserki nazionalaren egilea (h. 1856).
- 1811 - Aristide Cavaillé-Coll, frantziar organo-egilea (h. 1899).
- 1820 - Božena Němcová, txekiar idazlea (h. 1862).
- 1842 -
- Georg Brandes, daniar filosofo, literatura-kritikari eta kazetaria (h. 1927).
- Hugo Schuchardt, alemaniar hizkuntzalaria (h. 1927).
- 1848 - José López Mendoza, gaztelar elizgizona (h. 1923).
- 1849 - Jean Richepin, frantziar idazlea (h. 1926).
- 1862 - Hjalmar Hammarskjöld, Suediako lehen ministroa (h. 1953).
- 1868 - Constance Markievicz, irlandar nazionalista, sufragista, iraultzailea eta sozialista (h. 1927).
- 1871 - Friedrich Ebert, Weimarko Errepublikako lehen lehendakaria (h. 1925).
- 1875 - Ludwig Prandtl, alemaniar fisikaria (h. 1953).
- 1879 - Jacques Copeau, frantziar antzerki-zuzendari eta antzezlea (h. 1949).
- 1881 -
- Fernand Léger, frantziar margolaria (h. 1955).
- Jakov Protazanov, errusiar zinema zuzendaria eta gidoilaria (h. 1945).
- Kliment Voroxilov, sobietar mariskal eta politikaria (h. 1969).
- 1882 - Edwin John Pratt, kanadar olerkaria (h. 1964).
- 1889 - Pitirim Sorokin, errusiar-estatubatuar soziologoa (h. 1968).
- 1892 -
- Ugo Betti, italiar antzerkigilea (h. 1953).
- Andreu Nin, kataluniar politikaria (h. 1937).
- 1896 - Friedrich Hund, alemaniar fisikaria (h. 1997).
- 1897 - Ludwig Erhard, Alemaniako kantzilerra (h. 1977).
- 1900 - Jacques Prévert, frantziar olerkaria eta zinema-idazlea (h. 1977).
- 1902 -
- Manuel Álvarez Bravo, mexikar argazkilaria (h. 2002).
- Charles Lindbergh, estatubatuar hegazkin pilotu eta ingenieria, Ozeano Atlantikoa bakarrik eta geldiunerik gabe gurutzatu zuen lehenbiziko pilotua (h. 1974).
- 1904 -
- MacKinlay Kantor, estatubatuar kazetari, eleberrigile eta gidoilaria (h. 1977).
- Deng Yingchao, txinatar politikaria (h. 1992).
- 1906 -
- Dietrich Bonhoeffer, alemaniar teologo protestantea (h. 1945).
- Nicholas Georgescu-Roegen, errumaniar matematikari, estatistikari eta ekonomialaria (h. 1994).
- Clyde Tombaugh, Pluton planeta nanoa aurkitu zuen estatubatuar astronomoa (h. 1997).
- 1909 - Koichi Kudo, japoniar futbolari eta entrenatzailea (h. 1971).
- 1912 - Erich Leinsdorf, austriar-estatubatuar orkestra-zuzendaria (h. 1993).
- 1913 -
- Étienne Martin, frantziar eskultorea (h. 1995).
- Sabina Olmos, argentinar aktorea eta tango abeslaria (h. 1999).
- Rosa Parks, afro-amerikar jostuna, Afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduko aktibista garrantzitsua (h. 2005).
- 1914 - Alfred Andersch, alemaniar idazlea (h. 1980).
- 1917 -
- Yahya Khan, Pakistango 3. presidentea (h. 1980).
- Elena Soriano, espainiar idazlea (h. 1996).
- 1918 - Ida Lupino, britainiar-estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria (h. 1995).
- 1921 -
- Betty Friedan, estatubatuar idazle feminista (h. 2006).
- Lotfi A. Zadeh, Azerbaijandar matematikaria eta Berkeley Unibertsitateko irakaslea (h. 2017).
- 1923 -
- Belisario Betancur, Kolonbiako presidentea (h. 2018).
- Joan Vollmer, Beat belaunaldiak hasieran izan zuen emakumerik garrantzitsuena (h. 1951).
- 1925 - Arne Åhman, suediar atleta, jauzi hirukoitzean espezializatua (h. 2022).
- 1927 - Tony Fruscella, estatubatuar jazz tronpeta-jotzailea (h. 1969).
- 1931 - María Estela Martínez de Perón, Argentinako presidentea.
- 1932 - Robert Coover, estatubatuar eleberrigilea.
- 1934 - Fernando Manzaneque, Manzaneque de la Mancha, espainiar txirrindularia (h. 2004).
- 1935 - Antonina Rodrigo, espainiar idazle eta historialaria.
- 1937 - Félix Grande, espainiar poeta eta kritikaria (h. 2014).
- 1940 - George A. Romero, estatubatuar zinemagilea (h. 2017).
- 1941 - Laisenia Qarase, Fijiko lehen ministroa (h. 2020).
- 1942 - Ovidi Montllor, valentziar kantautore eta aktorea, Nova Cançó katalanezko musika mugimenduaren partaidea (h. 1995).
- 1943 -
- Wanda Rutkiewicz, poloniar alpinista, inoizko emakume alpinistarik onenetarikoa (h. 1992).
- Ken Thompson, estatubatuar informatika aintzindaria, Unix sistema eragilearen sortzaileetako bat.
- 1945 - Marisa Mediavilla Herreros, espainiar liburuzaina, dokumentalista eta feminista, emakumeen historian espezializatua.
- 1947 - Dan Quayle, AEBetako 44. presidenteordea.
- 1948 -
- Alice Cooper, estatubatuar rock abeslaria eta musikagilea.
- Marisol, espainiar abeslari eta aktorea.
- 1951 - Patrick Bergin, irlandar aktorea.
- 1952 - Gabriel Yacoub, frantziar musikaria.
- 1953 - Kitarō, New Age estiloko japoniar musikagilea.
- 1954 - Andrei Karlov, errusiar diplomatiko eta enbaxadorea (h. 2016).
- 1955 - Carme Junyent, kataluniar hizkuntzalaria.
- 1958 - Kazuaki Nagasawa, japoniar futbolari ohia.
- 1959 -
- Tsitsi Dangarembga, zimbabwetar idazle eta zine zuzendaria, Afrikako feminismoaren erreferentea.
- Jadiyetu El Mohtar, saharar kazetari, irakasle eta ekintzailea.
- Zeca Pagodinho, brasildar abeslari eta musikagile herrikoia.
- 1961 - Mark Simpson, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1963 - Pirmin Zurbriggen, suitzar eskiatzaile ohia, kirol honetako onenetakoa.
- 1964 - Oleg Protasov, ukrainar futbolari ohia.
- 1965 - John van Loen, herbehereetar futbolari ohia.
- 1967 - Zoila Uriarte Gonzáles, perutar mediku, funtzionario eta irakaslea (h. 2016).
- 1971 - Eric Garcetti, Los Angelesko alkatea.
- 1973 - Oscar de la Hoya, mexikar-estatubatuar boxeolaria.
- 1974 - Rocío Monasterio, hispano-kubatar politikaria eta enpresaburua.
- 1975 - Natalie Imbruglia, australiar abeslari eta aktorea.
- 1977 - Andrés Gertrúdix, espainiar aktorea.
- 1978 - Danna García, kolonbiar aktorea eta abeslaria.
- 1981 - Lorena Castell, kataluniar irrati-esatari, telebista aurkezle eta aktorea.
- 1982 - Laurence Arné, frantziar aktorea.
- 1985 - Mariee Sioux, estatubatuar folk abeslari eta musikagilea.
- 1990 - Nairo Quintana, kolonbiar txirrindularia.
- 1994 -
- Kristina Higgins, estatubatuar saskibaloiko jokalaria.
- Miguel Ángel López, kolonbiar txirrindularia.
- Alexia Putellas, kataluniar futbolaria, Emakumezkoen Urrezko Baloi sariaren irabazlea.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1396 - Ines Nafarroakoa, Nafarroako infanta (j. 1334).
- 1715 - Martin Urtsua, Lizarragako kondea, nafar konkistatzailea (j. 1653).
- 1799 - José Joaquín Enparan, gipuzkoar noble eta politikaria (j. 1725).
- 1919 - Fermín Calbetón, donostiar politikari liberala (j. 1853).
- 1950 - Josefa Ignacia Albisu, gipuzkoar erraketista (j. 1859).
- 1952 - Eustaquio Etxabe-Sustaeta, arabar kazetari eta politikari karlista (j. 1872).
- 1969 - Bingen Ametzaga, euskal idazle eta bizkaitar politikaria (j. 1901).
- 1989 - Jose Berruezo Ramírez, gaztelaniazko nafar idazlea (j. 1912).
- 2014 - Enrike Albizu, gipuzkoar margolaria, Bidasoko Eskolako kidea (j. 1926).
- 2020 - Pio Berasategi, gipuzkoar idazlea (j. 1935).
MunduaAldatu
- 211 - Septimio Severo, erromatar enperadorea (j. 146).
- 708 - Sisinio, Aita santua (j. c. 650).
- 856 - Rabanus Maurus, alemaniar beneditarra eta artzapezpikua.
- 1498 - Antonio del Pollaiolo, italiar pizkundeko margolari, eskultore, grabatzaile eta urregilea (j. 1429/1433).
- 1550 - Vicente Espinel, espainiar musikari, poeta eta eleberrigilea (j. 1550).
- 1615 - Giambattista della Porta, italiar polimata eta antzerkigilea (j. 1535).
- 1715 - Anthony Ashley Cooper (Shaftesburyko III. kondea), ingeles politikaria eta filosofoa (j. 1671).
- 1787 - Pompeo Batoni, italiar margolaria (j. 1708).
- 1799 - Étienne-Louis Boullée, frantziar arkitekto neoklasizista (j. 1724).
- 1847 - Henri Dutrochet, frantziar fisiologo eta fisikaria, osmosiaren aurkitzailea (j. 1776).
- 1885 - Sarah Peale, estatubatuar erretratugilea, Estatu Batuetako lehen emakume artista profesionaltzat hartua (j. 1800).
- 1893 - Concepción Arenal, galiziar idazlea (j. 1820).
- 1894 - Adolphe Sax, belgikar musikaria eta musika-tresnen egilea (j. 1814).
- 1912 - Franz Reichelt, frantziar-austriar jostuna (j. 1879).
- 1928 - Hendrik Lorentz, holandar fisikaria, 1902ko Fisikako Nobel Saria (j. 1853).
- 1939 - Edward Sapir, estatubatuar hizkuntzalari eta antropologoa (j. 1884).
- 1940 - Nikolai Jezhov, errusiar polizia sekretu sobietarreko ofiziala (j. 1895).
- 1941 - Maximilien Luce, frantziar margolaria (j. 1858).
- 1947 - Luigi Russolo, italiar margolaria eta musikagilea (j. 1885).
- 1956 - Savielly Tartakower, errusiar-poloniar xakelari judua (j. 1887).
- 1965 - Angelina Abad Cantavella, espainiar irakasle eta idazlea (j. 1893).
- 1974 -
- Satyendra Nath Bose, bengalar fisikaria (j. 1894).
- René Lafon, frantziar jatorriko euskal hizkuntzalaria (j. 1899).
- 1980 -
- Camara Laye, ginear eleberrigilea (j. 1928).
- Hugh Watt, Zeelanda Berriko jarduneko lehen ministroa (j. 1912).
- 1983 -
- Alfonso Calzolari, italiar txirrindularia (j. 1887).
- Karen Carpenter, estatubatuar abeslari eta bateria-jotzailea, The Carpenters taldeko kidea (j. 1950).
- 1987 - Carl Rogers, estatubatuar psikologoa eta apaiza (j. 1902).
- 1994 - Fred de Bruyne, belgikar txirrindularia (j. 1930).
- 1995 - Patricia Highsmith, estatubatuar eleberrigilea, oso ezaguna idatzitako suspense lanengatik (j. 1921).
- 1998 - Jacques Guillermaz, frantziar sinologoa, armadako jenerala eta diplomatikoa (j. 1911).
- 1999 - Luigi Bernabò Brea, italiar arkeologoa (j. 1910).
- 2001 -
- J. J. Johnson, estatubatuar jazz tronbonista, konpositore eta moldatzailea (j. 1924).
- Iannis Xenakis, errumaniar-greziar musikagilea eta arkitektoa (j. 1922).
- 2002 -
- Agatha Barbara, Maltako 3. presidentea (j. 1923).
- Helen Dodson Prince, estatubatuar astronomoa (j. 1905).
- 2004 - Hilda Hilst, brasildar poeta, kronista, eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1930).
- 2006 - Betty Friedan, estatubatuar idazle feminista (j. 1921).
- 2008 - Bertha Moss, argentinar aktorea (j. 1919).
- 2009 - Lux Interior, The Cramps punk rock bandako sortzailea eta abeslaria (j. 1946).
- 2010 -
- Tomás Mac Giolla, irlandar errepublikar politikaria (j. 1924).
- Hans Vermeer, alemaniar hizkuntzalari eta itzultzaile akademikoa (j. 1930).
- 2011 - Tura Satana, japoniar-estatubatuar aktore eta dantzaria (j. 1938).
- 2013 - Reg Presley, ingeles abeslaria, The Troggs taldeko kidea (j. 1941).
- 2016 -
- Dave Mirra, estatubatuar muturreko kirolaria, BMX eta rallycross kiroletan aritua (j. 1974).
- Edgar Mitchell, estatubatuar astronauta eta militarra (j. 1930).
- 2018 - Alan Baker, britainiar matematikaria (j. 1939).
- 2019 - Matti Nykänen, finlandiar eski jauzilaria (j. 1963).
- 2020 -
- Kamau Brathwaite, barbadostar poeta eta irakaslea (j. 1930).
- José Luis Cuerda, espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1947).
- Daniel Arap Moi, Kenyako presidentea (j. 1924).
- 2022 - Georges Labazée, frantziar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria (j. 1943).
- 2023 - Sherif Ismail, Egiptoko lehen ministroa (j. 1955).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Santa Ageda bezperan ohitura da etxez etxe koplak kantatzen ibiltzea.
- Sehaska egutegiko izendegia: Adarra, Adartza eta Jone.
- Giza Anaitasunaren Nazioarteko Eguna