Martha Cooper
Martha Cooper (Baltimore, 1943ko martxoaren 9a) argazkilari eta fotokazetari estatubatuarra da, grafitiaren inguruan egiten duen lanagatik aintzatetsia.[1]
Martha Cooper | |
---|---|
(2001) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Baltimore, 1943ko martxoaren 9a (81 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Grinnell College (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, idazlea, fotokazetaria eta kazetaria |
kodakgirl.com | |
Biografia
aldatuMartha Cooper Marylandekoa da, eta hiru urterekin hasi zen argazkilaritzan. Hamasei urterekin, Bigarren Hezkuntzako diploma lortu zuen, eta Grinnell Collegeren arte-diploma 1962an. Thailandiako Peace Corps programako boluntario gisa, ingelesa irakatsi zuen. Bangkoketik Londreserako bidaia bat motorrean egin ondoren, antropologian graduatu zen Oxfordeko Unibertsitatean.[2] Japoniako egonaldi batean izan zuen argazkilaritza artistikoko lehen esperientzia, non erabaki baitzuen tatuaje konplexuen irudiak hartzea.[3]
Ibilbide artistikoa
aldatu60ko hamarkadatik aurrera, National Geographic-en sartu zen praktikaldia egiteko. 70eko hamarkadan, Martha Cooper izan zen New York Posteko[4] lehen emakume argazkilaria. Batez ere New Yorken 1970 eta 1980 hamarkadetan sortutako grafiti eszena dokumentatu duelako da ezaguna. Bere argazkiak Smithsonian eta Natural History aldizkarietan ere argitaratu izan dira, baita dozenaka liburu eta aldizkaritan ere.[5]
Martha Cooper, New York Post-en kontratupean zela, New Yorkeko bere auzoko haurrei argazkiak ateratzen hasi zen. Edwin Serrano (He3) gaztearekin topo egin zuen, zeinarekin grafitien bila ibili baitzen kaleetan.[6] Serranok azaldu zion grafitia osoko artea dela eta artista bakoitzak bere ezizena ezartzen duela gainazal batean. Dondi White grafitigile estatubatuarra aurkeztu zion, zeina lehen artista izan baitzen argazkilariak lagun ziezaiola eta bere lanaren argazkiak atera zitzala onartzen. Martha Cooper liluratuta geratu zen grafitigile horiek sortutako lurpeko azpikulturarekin.[4][7] Orduan, bere lana utzi eta horretara jarri zen buru-belarri: New Yorkeko Hip-Hop kulturaren hainbat diziplinaren agerpena dokumentatzen hasi zen.
1984an, Martha Cooperrek eta Henry Chalfant argazkilari estatubatuarrak Subway Art liburuan ("Grafitiaren Biblia" kontsideratua) argitaratu zituzten New Yorkeko grafitiei eurek egindako argazkiak.[8] 2009an, ia 500.000 ale saldu zituzten.[6]
One week with 1UP arte-proiekturako, Ninja K argazkilariarekin lankidetzan egina, Martha Cooperrek ikusleak gonbidatu zituen Berlingo grafitigile-talde bat jarraitzera, haien grafiti-gune pribilegiatuen bidez.[9]
Martha Cooper New Yorkeko City Lore hiri-kultura popularreko zentroko argazki-zuzendaria da.[10]
Esker onak
aldatu2013an, argazkilariaren hirurogeita hamar urteak ospatzeko, New Yorkeko grafiti-eszenak erabaki zuen Martha Cooperri bere izenean fresko bat eskaintzea Houston Streeteko horman, Manhattan hegoaldean. Horrela, Lady Pink, Nosm, Terror161, Freedom, How, Bio, Daze, Free5 eta Crash grafitigileek proiektu kolektibo honetan parte hartu zuten.[11]
2019an, Martha: A Picture Story izeneko dokumentala eskaini zion Selina Miles zuzendariak. Dokumental honek lau aldiz jaso zuen dokumental onenaren saria Sydney Film Festivalen, 2019an, eta Film Critics Circle of Australia Awards, Cleveland International Film Festival eta Americana Film Fest zinemaldietan, 2020an.[12]
Lanak
aldatu- Subway Art, Martha Cooper et Henry Chalfant. Thames & Hudson, London, 1984, Henry Holt, New York, 1984, ISBN 0030719631
- R.I.P.: New York Spraycan Memorials, Thames & Hudson, 1994, ISBN 0500277761
- Hip Hop Files: Photographs 1979-1984, From Here to Fame, 2004, ISBN 3937946055
- Street Play, From Here to Fame, 2005, ISBN 3937946160
- We B*Girlz, texte de Nika Kramer, PowerHouse, 2005, ISBN 1576872696
- Tag Town, Dokument Press, 2007, ISBN 9789185639052
- New York State of Mind, PowerHouse, 2007, ISBN 1576874087
- Going Postal, Mark Batty, 2009, ISBN 0979966655
- Tokyo Tattoo 1970, Dokument, 2012, ISBN 9789185639274
- Postcards from New York City, Dokument, 2012, ISBN 9789185639557
Erakusketak
aldatuZerrenda ez-oso baten artean:
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Martha Cooper: The photographer who introduced graffiti to the world» Huck Magazine 2016-12-09.
- ↑ Martha Cooper Interview. .
- ↑ Gonzalez, David. (18 avril 2017). «Graffiti, Games and Hip-Hop Culture: Finding Art on the Street» Lens Blog.
- ↑ a b Bachor, Kenneth. Preserving New York's History of Graffiti Art. .
- ↑ Dazed. (2016-02-04). «The woman who captured NYC’s graffiti gangs» Dazed.
- ↑ a b Graustark, Barbara. (2009). «Martha Cooper, Chronicler of the Furtive Arts» The New York Times.
- ↑ «40 years of street art photography with Martha Cooper - CNN Style» CNN Style 2015-09-08.
- ↑ Vincent, Alice. (2013-09-11). «Nuart and the women who are revolutionising graffiti» The Telegraph ISSN 0307-1235..
- ↑ Street art au DIDAM : dans l'œil de Martha Cooper. .
- ↑ Martha Cooper – Urban Nation. .
- ↑ Martha Cooper | TRACKS | ARTE. .
- ↑ Martha: A Picture Story - IMDb. .
- ↑ «Martha Cooper, l'oeil du street art, expose à Bayonne» France Bleu 2018-09-21.