Keith Richards (1943ko abenduaren 18, Dartford, Kent, Ingalaterra - ) Rolling Stones musika taldeko gitarrista, abeslari eta kantagilea da. Gainera, bakarlari moduan ere zenbait lan egin ditu.

Keith Richards

Bizitza
JaiotzaDartford1943ko abenduaren 18a (80 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaBert Richards
AmaDoris Dupree
Ezkontidea(k)Patti Hansen  (1983ko abenduaren 18a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaWentworth Primary School (en) Itzuli
Wilmington Academy (en) Itzuli
Wilmington Grammar School for Boys (en) Itzuli
(1954 - 1959)
Sidcup Art College (en) Itzuli
(1959 - 1962)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdisko-ekoizlea, egile abeslaria, gitarra-jotzailea, musikagilea, autobiografialaria, idazlea, aktorea eta estudioko musikaria
KidetzaThe Rolling Stones
The Dirty Mac (en) Itzuli
Little Boy Blue & The Blue Boys (en) Itzuli
Izengoitia(k)Keith Richard eta Кит Ричард
Genero artistikoarock
blues rock
rock-and-rolla
rhythm and bluesa
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuagitarra
DiskoetxeaVirgin Records

keithrichards.com
IMDB: nm0724189 Allocine: 7238 Allmovie: p108174 TV.com: people/keith-richards-ii IBDB: 84094
Facebook: officialkeef Twitter: officialKeef Spotify: 08avsqaGIlK2x3i2Cu7rKH iTunes: 241666 Musicbrainz: f0ed72a3-ae8f-4cf7-b51d-2696a2330230 Songkick: 342364 Discogs: 166570 Allmusic: mn0000767068 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Gaztetan eskolatik bota zuten behin baino gehiagotan, Mick Jaggerekin batera. Droga zaletasunak harrapatuta egon zen bi hamarraldiz. 1962ko bukaeran, Mick Jagger, Brian Jones, Ian Stewart, Dick Taylor eta Charlie Wattsekin batera jo zuen, Londresko Club Picadillyn. Hurrengo urtearen hasieran, Bill Wymanek Dick Tayloren lekua hartu ondoren baxua jotzen, ezarri zioten taldeari Rolling Stones izena, Muddy Waters estatubatuarraren abesti batetik hartua. Ekainean lehen diskoa argitaratu zuten, Come on eta Want to be loved abestiekin. Urte hartako irailean jira bat egin zuten Ingalaterratik, eta 1964an lehen disko luzea argitaratu zuten: The Rolling Stones. The Beatles talde ospetsuaren aurrean, bihurri eta hezigaitz itxura eman zuten. 1986ko martxoan Jagger-Richards bikotea behin betiko bereizi zela pentsatu zen. 1988ko urrian Richardsek bakarkako lehen lana argitaratu zuen, Talk is cheap. Richardsek berak idatzi eta ekoitzi zituen abestiak, Steve Jordan bateria jotzailearen laguntzarekin. Urte horretan bertan taldeko bost kideak berriro elkarrekin lan egiteko asmoz elkartu ziren, bi urteko etenaren ondoren, eta 1989an disko berria argitaratu zuten: Steel Wheels. Arrakasta handiko jira egin zuten Estatu Batuetan, Filadelfiatik hasita. Jiraren eta diskoaren arrakastak bultzaturik, 1990ean beste jira bat egin zuten Europan.

Diskografia bakarlari moduan

aldatu
  • Talk is cheap (1988)
  • Live At the Hollywood Palladium (1991)
  • Main Offender (1992)

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Keith Richards  


  Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.