Ireki menu nagusia

John Denver, jaiotzez Henry John Deutschendorf, Jr. (1943ko abenduaren 31, Roswell, Mexiko Berria - 1997ko urriaren 12a, Pacific Grove, Kalifornia) estatubatuar abeslari, kantautore eta ekintzaile bat izan zen. Hil zenean, Kaliforniako kostaldean musikaren historian disko gehien saldu dituen bost kantagileetako bat zen. Bazituen urrezko hamabi disko eta platinozko lau disko.

John Denver
John Denver 1975.JPG
Bizitza
Izen osoa Henry John Deutschendorf Jr.
Jaiotza Roswell (Mexiko Berria)1943ko abenduaren  31
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Colorado
Denver
Fort Worth
Tucson
Lubbock (Texas)
Talde etnikoa Irish Americansa Itzuli
germano-estatubatuarra
Heriotza Monterey1997ko urriaren  12a (53 urte)
Heriotza modua istripua: hegazkin istripua
Familia
Ezkontidea(k) Cassandra Delaney  (1988-08-12 -  1993)
Hezkuntza
Heziketa Texas Tech University Itzuli
Arlington Heights High School Itzuli
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria, abeslaria, poeta, musikagilea, musikaria, aktorea, kantugilea, gitarra-jotzailea, disko-ekoizlea, hegazkinlaria, idazlea, kanta-idazlea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Izengoitia(k) John Denver
Genero artistikoa countrya
tradiziozko musika
rocka
folk rocka Itzuli
Western musica Itzuli
popa
folk musika
pop-folka Itzuli
Ahots mota tenorra
Musika instrumentua gitarra
fiddlea
giltzadia
ahotsa
Diskoetxea Mercury Records Itzuli
RCA Records
RCA Corporation
Windstar Records Itzuli
Bertelsmann Music Group
IMDb nm0000135
www.johndenver.com/

Eduki-taula

BizitzaAldatu

1964an arkitektura -ikasketak bertan behera utzi, eta musikaren munduan buru-belarri sartu zen. Los Angelesera joan zen, eta The Chad Mitchell Trio taldean hasi zen jotzen. Aldi berean, beste musikari batzuentzat kantak idazten zituen, eta arrakasta handia lortu zuen Banoa hegazkin batean abestiarekin.

Batez ere, folk eta country musika landu zituen, eta 1971n izugarrizko arrakasta izan zuen beste disko bat argitaratu zuen: Take me home, country roads (1971, Eraman nazazue etxera, herribideok). Haren ondotik Thank God I'm a country man (Eskerrak Jainkoari herriko seme bat naizen) eta Calypso heldu ziren.

1980ko hamarraldian zentral nuklearren zabalkundearen aurkako protestetan parte hartu zuen, eta hurrengo hamarraldian ingurune naturalak babestearen aldeko kanpainetan. Hain zuzen, foken erreserba natural baten gainean hegaldatzen ari zela hil zen: 1997ko urriaren 12an, Kalifornia estatuko Monterey udalerrian, beira-zuntzez egindako Rutan Long-EZ hegazkin esperimentala gidatzen ari zen, eta hegazkina itsasora erori zen.

LanakAldatu

Haren abesti ospetsuenen artean Take Me Home, Country Roads, Leaving on a Jet Plane, Rocky Mountain High, Calypso eta Annie's Song daude; azken abesti horren doinua izan zen Egan musika-taldeak Behin batean Loiolan abestian erabili zuena.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Denver  

ErreferentziakAldatu