Togo
Togo[1], ofizialki Togoko Errepublika (frantsesez: République togolaise), Afrikako mendebaldean dagoen herrialdea da. Lome da hiriburu eta hiri nagusia.
Togoko Errepublika République Togolaise
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
|
||||||
Goiburua: Salut à toi, pays de nos aïeux (Agurtzen zaitugu, gure arbasoen herrialdea) |
||||||
Ereserkia: Travail, Liberté, Patrie (Lana, Askatasuna eta Aberria) |
||||||
Hiriburua eta hiri handiena | Lome | |||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Frantsesa | |||||
Herritarra | togoar[1] | |||||
Gobernua | Errepublika | |||||
- | Presidentea Lehen Ministro |
Faure Gnassingbé Victoire Tomegah Dogbé |
||||
Independentzia | ||||||
Azalera | ||||||
- | Guztira | 56,785 km2 (125.) |
||||
- | Ura (%) | 4,2 | ||||
Biztanleria | ||||||
- | Zenbatespena (2006) | 7.552.318 (115.) | ||||
- | Dentsitatea | 125,9 bizt./km2 (93) | ||||
Dirua | Franko CFA (XOF) | |||||
Ordu-eremua | UTC (UTC+0) | |||||
Aurrezenbakia | 228 | |||||
Internet domeinua | tg |
GeografiaAldatu
MugakideakAldatu
Bere mugakideak honako hauek dira: Ghana mendebaldean, Benin ekialdean eta Burkina Faso iparraldean. Hegoaldean kostako eremu txiki bat du, Gineako golkoan.
Banaketa administratiboaAldatu
Togo bost eskualdetan (régions, sing. région) banatuta dago:
Eskualdea | Hiriburua | Azalera (km2) [2] |
Biztanleria (2010eko errolda) |
---|---|---|---|
Erdialdea | Sokodé | 13.317 | 617.871 |
Kara | Kara | 11.738 | 769.940 |
Itsasaldea | Lome | 6.100 | 2.599.955 |
Ordokiak | Atakpamé | 16.975 | 1.375.165 |
Sabana | Dapaong | 8.470 | 828.224 |
Era berean, eskualdeak 30 prefeturatan eta udalerri batean zatiturik daude.
HistoriaAldatu
1918ra arte alemaniarren kolonia izan zen. Lehenengo Mundu Gerraren ostean Frantziak bereganatu zuen, harik eta 1960ko apirilaren 27an independentzia lortu zuen arte, Sylvanus Olimpyo presidentearen buruzagitzapean.
1967ko urtarrilaren 13an militarrek estatu kolpea eman zuten, eta Gnassingbé Eyadéma izendatu zuten presidente 2005era arte. Aro horretan militarren boterea ukaezina izan da, nahiz eta formalki alderdi anitzeko demokraziaren itxura eman. Eyadémak boterea bere semeari utzi nahi izan zion hiltzean, baina barneko eta kanpoko presioen ondorioz hauteskundeak deitu behar izan zituen. Hala ere, bere seme Faure Gnassingbék irabazi zituen, nahiz eta oposizioak eta atzerriko begiraleek hauteskunde horien garbitasuna zalantzan jarri.
DemografiaAldatu
2006an Togok 5.548.702 biztanle zituen. Horietatik %99 beltzak ziren, eta gainerakoak Europako jatorrikoa edo europarren ondorengoak. Frantsesa da hizkuntza ofiziala. Bizi itxaropena 57 urtetakoa da. %60a dago alfabetatuta. Emakumeko haur kopurua 4.96koa da, eta kalkuloen arabera populazio osoaren %4a HIESaz kutsatuta dago.
40 talde etniko daude Togon, garrantzitsuenak eweak (%46) iparraldean eta kabreak (%22) hegoaldean dira. Hauek biak gatazka gogorrak izan ohi dituzte elkarren artean.
Nazio Batuen Erakundeak kaleratutako Giza Garapenaren Indizean, Togo nahiko atzean ageri da, 139. postuan, 173tik. Indize honek bizi itxaropena, barne produktu gordina eta eskolaratze tasa neurtzen ditu.
EkonomiaAldatu
Nekazaritzan oinarritutako biziraupeneko ekonomia dauka. Sektore honetan lan egiten du biztanleriaren %60ak, eta BPGaren %41a osatzen du. Kafea, kakaoa eta kotoia dira produktu garrantzitsuenak; azken hau gehienbat esportatzeko produzitzen da.
Merkataritza Lome hiriburuan kokatzen da nagusiki, Burkina Faso, Niger eta Malirako esportazio eta inportazio guztiak bertako portutik egiten baitira. Meatzaritzan, fosfatoak oso garrantzitsuak dira, 60 milioi tonako erreserbak baitaude.
Gaur egun kanpo zor garrantzitsua dauka, 1970eko hamarkadan hasitako industrializazio prozesuaren ondorioz. Europako Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek abiaturiko kanpo zorra barkatzeko programaren eraginaren zain dago.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Frantsesez) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.