Joni Mitchell (Fort Macleod, Alberta, 1943ko azaroaren 7a), Roberta Joan Anderson jaioa, kanadar abeslaria eta musikagilea da. Chuck Mitchell musikariarekin ezkondu zen eta harengandik hartu zuen izena. 1967an, New Yorkera joan zen, eta han argitaratu zuen bere lehen diskoa: Song to a Seagull (1968). 1968an, Judy Collinsek Mitchellen zenbait kantu grabatu zituen, "Both Sides Now", besteak beste, eta arrakasta handia izan zuen. Arrakasta handi horri esker, Mitchellen diskoak ere zabaltzen hasi ziren. Aurrerago, Kaliforniara joan zen bizitzera, eta han grabatu zituen bere diskorik ezagunenak: Clouds (1969), Ladies of the Canyon (1970), Blue (1971), Court and Spark (1974) eta Turbulent Indigo (1994). Bere musika barnekoia eta lirismo handikoa da, eta jarraitzaile ugari ekarri zizkion. Beste disko batzuetan, Hejira (1977) eta Mingus (1979) diskoetan esaterako, bere ohiko rock eta folk musikaz harago, jazz musika ere sartu zuen. Beste disko batzuk: Shadows and Light (1980), Wild Things Run Fast (1982), Dog Eat Dog (1985), Chalk Mark in a Rainstorm (1988), Night Ride Home (1991), Turbulent Indigo (1994), Taming the Tiger (1998), Both Sides Now (2000), Travelogue (2002), Shine (2007).[1][2]

Joni Mitchell

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRoberta Joan Anderson
JaiotzaFort Macleod (en) Itzuli1943ko azaroaren 7a (80 urte)
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSaskatoon
Toronto
Bel Air
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Larry Klein  (1982 -  1994)
Hezkuntza
HeziketaAlberta University of the Arts (en) Itzuli
Aden Bowman Collegiate (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea, margolaria, musikaria, gitarra-jotzailea, disko-ekoizlea, argazkilaria, poeta, estudioko musikaria, film-zuzendaria eta film-muntatzailea
Altuera1,68 metro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoafolk rock
folk jazz (en) Itzuli
pop musika
world musica
herri-kanta
art rock
jazza
Ahots motakontraltoa
mezzosopranoa
Musika instrumentuaAppalachian dulcimer (en) Itzuli
pianoa
gitarra
ahotsa
DiskoetxeaAsylum Records
Geffen Records
Hear Music (en) Itzuli
Nonesuch
Reprise Records
Warner Music Group

jonimitchell.com
IMDB: nm0593474 Allocine: 36792 Allmovie: p49683 TV.com: people/joni-mitchell IBDB: 84088
Facebook: jonimitchell Twitter: jonimitchell Instagram: jonimitchell Youtube: UC2Zhrk-JT2-T5xPeqFtZeXw Spotify: 5hW4L92KnC6dX9t7tYM4Ve iTunes: 203373 Last fm: Joni+Mitchell Musicbrainz: a6de8ef9-b1a1-4756-97aa-481bbb8a4069 Songkick: 310304 Discogs: 90233 Allmusic: mn0000270491 Deezer: 3283 Edit the value on Wikidata

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Joni Mitchell» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
  2. (Ingelesez) «Joni Mitchell | Biography, Songs, Blue, Albums, Big Yellow Taxi, Woodstock, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).

Kanpo estekak aldatu