Mario Fernández Pelaz (Bilbo, 1943ko azaroaren 4a - ) euskal abokatu eta politikari jeltzalea da. Eusko Legebiltzarkide ohia eta lehendakariorde ohia Garaikoetxearen gobernuan zen, 1982 eta 1985 artean.

Mario Fernández
Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea

1982ko urtarrilaren 12a - 1985eko urtarrilaren 27a - Javier Garcia Egotxeaga
Bizitza
Jaiotza Bilbo1943ko azaroaren 4a (76 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, abokatua, ekonomialaria eta bankaria
Enplegatzailea(k) Deustuko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna

IkasketakAldatu

Mario Fernández Pelaz Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak 1965ean bukatu zituen. 1966tik aurrera abokatua da, krisialdian dauden enpresak berregituratzeari ekin ziona. Unibertsitate horretako Enpresa Fakultatearen merkataritza-zuzenbide irakaslea ere bada.

Politika munduanAldatu

1980ko martxoan Euzko Alderdi Jeltzaleko kide bihurtua, Espainiako Trantsizio Demokratikoa osteko lehendabiziko Eusko Jaurlaritzan hartu zuen parte.[1] Carlos Garaikoetxea lehendakariak Lan Sailburu izendatu zuen. 1982ko urtarrilean Garaikoetxeak Autonomia Garapenerako Lehendakariorde izendatu zuen, Jaurlaritzaren bigarren posturik garrantzitsuena eta Espainiako Gobernuarekin eskumenak negoziatzeko arduraduna.

1984ko apirilean EAJk Legebiltzarkide hautatu zuen. Bigarren legealdian, lehendakariorde izaten jarraitu zuen. 1986ko iraileko Euzko Alderdi Jeltzaleko krisialdian, Eusko Alkartasuna sortu zuena, Mario Fernándezek lehendakariorde izateari utzi zion, baina partiduan eta Legebiltzarkide izaten jarraitu zuen 1987an Legealdia bukatu arte. EAJk ordutik Mario Fernández kritikotzat izan zuen eta alderdikide xumea baino ez da izan.

2000 urtean ETAren zerrenda batean agertu zen. Euskadiko Erkidegoaren Estatuto Politikoaren Proposamenaren alde agertu da publikoki.

Lan munduanAldatu

Politika utzi eta gero enpresa pribatuari ekin zion. BBVAren lege-aholkularitzan eta Zuzendaritza Biltzarrean egon zen.[2] 2002an Uría Menéndez langelako bazkide bihurtu zen.[3] 2002ko apirilean BBVAko eskandaluan bere izena ere agertu zen baina Baltasar Garzon epaileak ez zuen egotzi ezer.[4]

2009ko uztailean BBKren presidente berri bihurtu zen, Xabier Iralak dimititu ondoren.[5]

ErreferentziakAldatu

  1. (Euskaraz)I Legealdiko Gobernua
  2. (Gaztelaniaz)www.elmundo.es
  3. (Gaztelaniaz)www.uria.com
  4. (Gaztelaniaz)www.abc.es
  5. www.berria.info