Sir John Major (Carshalton, Surrey, 1943ko martxoaren 29a) Erresuma Batuko politikari kontserbadorea da. 1990 eta 1997 artean lehen ministroa izan zen.

John Major

(1995)
Shadow Foreign Secretary (en) Itzuli

1997ko maiatzaren 7a - 1997ko ekainaren 11
Robin Cook - Michael Howard
Oposizioaren buruzagia

1997ko maiatzaren 2a - 1997ko ekainaren 19a
Tony Blair - William Hague (en) Itzuli
Shadow Secretary of State for Defence (en) Itzuli

1997ko maiatzaren 2a - 1997ko ekainaren 11
David Clark, Baron Clark of Windermere (en) Itzuli - Sir George Young
Erresuma Batuko 52. Legebiltzarreko kidea

1997ko maiatzaren 1a - 2001eko maiatzaren 14a
Barrutia: Huntingdon (en) Itzuli
Hautetsia: 1997ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Erresuma Batuko 51. Legebiltzarreko kidea

1992ko apirilaren 9a - 1997ko apirilaren 8a
Barrutia: Huntingdon (en) Itzuli
Hautetsia: 1992ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Erresuma Batuko Zerbitzu Zibileko Ministroa

1990eko azaroaren 28a - 1997ko maiatzaren 2a
Ogasun Ministroa

1990eko azaroaren 28a - 1997ko maiatzaren 2a
Margaret Thatcher

72. Erresuma Batuko Lehen Ministroa

1990eko azaroaren 28a - 1997ko maiatzaren 2a
Margaret Thatcher - Tony Blair
Alderdi Kontserbadorearen buruzagia

1990eko azaroaren 28a - 1997ko ekainaren 19a
Margaret Thatcher - William Hague (en) Itzuli
Ogasun Kantziler

1989ko urriaren 26a - 1990eko azaroaren 28a
Nigel Lawson (en) Itzuli - Norman Lamont (en) Itzuli
Atzerriko Harremanetarako eta Commonwealtherako ministroa

1989ko uztailaren 24a - 1989ko urriaren 26a
Geoffrey Howe - Douglas Hurd (en) Itzuli
Chief Secretary to the Treasury (en) Itzuli

1987ko ekainaren 13a - 1989ko uztailaren 24a
John MacGregor, Baron MacGregor of Pulham Market (en) Itzuli - Norman Lamont (en) Itzuli
Erresuma Batuko 50. Legebiltzarreko kidea

1987ko ekainaren 11 - 1992ko martxoaren 16a
Barrutia: Huntingdon (en) Itzuli
Hautetsia: 1987ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Erresuma Batuko 49. Legebiltzarreko kidea

1983ko ekainaren 9a - 1987ko maiatzaren 18a
Barrutia: Huntingdon (en) Itzuli
Hautetsia: 1983ko Erresuma Batuko hauteskundeak
member of the 48th Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli

1979ko maiatzaren 3a - 1983ko maiatzaren 13a
Barrutia: Huntingdonshire (en) Itzuli
Hautetsia: 1979 United Kingdom general election (en) Itzuli
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea

Bizitza
JaiotzaLondres1943ko martxoaren 29a (80 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaGreat Stukeley (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaTom Major-Ball
AmaGwendolyn Minny Coates
Ezkontidea(k)Norma Major (en) Itzuli  (1970eko urriaren 3a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaRutlish School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, bank manager (en) Itzuli, autobiografialaria eta bankaria
Altuera1,83 metro
Lantokia(k)Londres
Jasotako sariak
KidetzaGaltzariaren Ordena
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaIngalaterrako Eliza
anglikanismoa
Alderdi politikoa Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea

johnmajorarchive.org.uk
IMDB: nm0538196 Musicbrainz: fd710384-f713-4cef-94df-5dd710c0e0f8 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Suttonen jaio bazen ere, familia Brixtonera aldatu zen aitak erreka jo zuenean. Arazo ekonomikoak zirela eta, hamasei urterekin ikasketak utzi behar izan zituen. 1965ean Standard Chartered bankuan lanean hasi zen. 1967an auto istripu larria izan zuen Nigerian. Politika oso gaztetik interesatu zitzaion eta Alderdi Kontserbadorean sartu zen. 1968 eta 1971 artean Lambethko Udal Kontseilaria edo zinegotzia izan zen. 1979an Legebiltzarreko Behe Ganberako parlamentario edo diputatu aukeratu zuten Huntingdonshire barrutian (Cambridgeshire)[1]. Gero eta ardura handiagoko karguak izan zituen Margaret Thatcherren gobernuetan: Altxor idazkari nagusia (1987), Kanpo eta Commonwealth-eko Arazoetarako estatu idazkaria (1989) eta Ekonomia eta Finantza ministroa (1989). 1990eko azaroaren 28an lehen ministro bihurtu zen, Thatcherrek dimisioa eman ondoren. 1992ko apirileko hauteskundeetan berriz hautatua izan zen.

Margaret Thatcherren politikaren jarraitzailea izan zen, baina Europa batuaren aldekoagoa, Europar Batasunaren aldeko politika bultzatu baitzuen. Hori zela eta, Alderdi Kontserbadoreko euroeszeptikoen aurkakotasuna jasan behar izan zuen[2]. Golkoko Gerran (1990-91) AEBei laguntza eman zien baina bigarren mailako papera jokatuz. Hala ere, Majorren agintaldiko arazo nagusiak ekonomikoak izan ziren: inflazio handia, langabeziaren goratzea eta liberaren ahulezia. 1992ko irailaren 16an, Asteazken Beltza deitutakoan, eraso espekulatzaileek beharturik, libera Europako Moneta Sistematik atera zen.[3] Ipar Irlandako gatazka konpondu nahian, 1993ko abenduaren 15ean John Majorrek eta Irlandako lehen ministro Albert Reynoldsek Downing Streeteko adierazpena egin zuten. Agintaldiaren amaieran Behi eroen krisia gertatu zen[4].

1997an, Tony Blair laboristak hauteskundeak irabazi ondoren, Majorrek Alderdi Kontserbadoreko buruzagitza utzi zuen. 2001eko Komunen Ganberako hauteskundeetara ez zen aurkeztu eta politikatik erretiratu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Biografias y vidas: John Major
  2. (Gaztelaniaz) «John Major lanza una apasionada campaña europeista» El País 1993-4-24.
  3. (Ingelesez) Tempest, Matthew. (2005-2-9). «Treasury papers reveal cost of Black Wednesday» The Guardian.
  4. (Gaztelaniaz) Maurois, André. (2007). Historia de Inglaterra. , 566-574 or..

Kanpo estekak aldatu