Billie Jean King

Billie Jean Moffitt King ( Long Beach, Kalifornia, 1943ko azaroaren 22a ) Estatu Batuetako tenislari ohia da. Tenislari inportantea eta historiako atleta onenetarikoa da. 39 Grand Slam tituluren irabazlea da[1], horietarik 12 banakakoak: Australiako Open bat, Roland Garros bat, 6 Wimbledon eta 4 US Open). Banakako 129 titulu irabazi zituen bere ibilbide profesionalean[2].

Billie Jean King
BJK headshot 2011 5x7 300dpi.jpg
Bizitza
Izen osoa Billie Jean Moffitt
Jaiotza Long Beach1943ko azaroaren 22a (76 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Larry King  (1965 -  1987)
Bikotekidea(k) Ilana Kloss (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa California State University, Los Angeles (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak tenislaria, tenis entrenatzailea eta kirol esataria
Tenis
Eskua eskuina
Jokaera eskuina eta esku bakarreko errebesa
Bakarka i/g 695–155
Binaka i/g 87–37
Rankinga 2 tennis singles (en) Itzuli (1977ko abenduaren 11)
 
Altuera 164 zentimetro
Jasotako sariak
IMDb nm0973361
billiejeanking.com
Billie Jean King signature.png
King eta Riggs 1973an.

Emakumezko kirolarien eskubide parekidetasunaren aldeko aldarrikatzaile ezaguna da. 1973. urtean, Bobby Riggs gizonezko tenislari erretiratuak aurre egin zion, esanez gizonezkoak gehiago zirela tenisean beti emakumezkoak baino, eta horregatik diru gehiago merezi zutela. Gainera, erronka egin zion Billy Jean Kingi, partidu batean irabazi egingo ziola, nahiz eta Riggsek 55 urte izan orduan, eta Kingek 30. Partidua jokatu egin zen, Battle of the Sexes (sexuen gudua) izenarekin publizitatu zen, eta telebistaz 90 milioi lagunek ikusi zuten. Kingek irabazi zion 3 setetan gizonezkoari[3].

Bizitza pertsonalean, Lawrence King delako batekin ezkondu zen 1965ean, baina handik urte gutxi batzuetara Billiek igarri zuen emakumeenganako erakarmena sentitzen zuela. Emakumezko idazkari batekin hasi zuen harremana 1971ean, baina sekretua izan zen 1981 arte, non emakume hark salaketa jarri zion. Orduan publiko egin zen Billie Jean King-en lesbianismoa. Publikoki lesbiana zela onartu zuen lehen mailako kirolarietan lehenetarikoa izan zen, baina bere borondatearen kontra atera zutelarik armairutik, berarentzat oso gogorra izan zela aitortu izan du[4].


ErreferentziakAldatu

  1. «ESPN.com: Billie Jean won for all women» www.espn.com . Noiz kontsultatua: 2020-02-22.
  2. «Billie Jean King: un referente del lesbianismo en el mundo del tenis» Ameco Press 2009-09-10 . Noiz kontsultatua: 2020-02-23.
  3. (Ingelesez) «Battle of the Sexes Tennis Match | Billie Jean King» Billie Jean King Enterprises . Noiz kontsultatua: 2020-02-22.
  4. (Ingelesez) «Billie Jean King» LGBT Info . Noiz kontsultatua: 2020-02-23.