Ireki menu nagusia

Giovanni Goria (Asti, 1943ko uztailaren 30a - ibidem, 1994ko maiatzaren 21a) italiar politikari eta ekonomialaria izan zen. Ekonomia-zientzietako ikasketak egin zituen Milanen eta Erroman. 1975ean, Kristau Demokrazia alderdiko kide egin zen, eta alderdiko idazkari izendatu zuten Astin. 1977tik aurrera, Giulio Andreottiren alderdiari lotu, eta ekonomia-arazoetarako haren laguntzaile izendatu zuten. Gero, Ogasun ministro izendatu zuten. Enpresa estatal batzuk pribatizatu zituen, eta joera monetarista geldiarazi zuen. Sektore estatalaren eta pribatuaren orekari eusteko estrategia horrekin lortutako hazkunde ekonomikoari esker, Europako mendebaldeko bost herrialde nagusien artean kokatu zen Italia. Inflazioa, bestalde, % 20tik % 4ra jaitsi zen Goria ministro izan zen bitartean. 1987ko hauteskunde orokorren ondoren, Lehen Ministro izendatu zuten, bost alderdiz osatutako koalizio bateko buru. 1988an, Ciriaco De Mitak ordezkatu zuen.

Giovanni Goria
Giovanni Goria.jpg
italian finance minister Itzuli

1992-06-28 - 1993-02-21
italian minister of agriculture Itzuli

1991-04-13 - 1992-06-28
Vito Saccomandi Itzuli - Giovanni Angelo Fontana
Europarlamentaria

1989-07-25 - 1991-04-13
Barrutia: Italia
Hautaketa: 1989 European Parliament election Itzuli
Q55168483 Itzuli

1987-07-28 - 1988-04-12
Italiako ministroen kontseiluko presidentea

1987-07-28 - 1988-04-13
Amintore Fanfani - Ciriaco de Mita
Q55096536 Itzuli

1987-04-17 - 1987-07-27
Finance Minister of Italy Itzuli

1987-04-17 - 1987-07-27
Q55096536 Itzuli

1986-08-01 - 1987-04-16
Q55096536 Itzuli

1983-08-04 - 1986-07-31
Q55096536 Itzuli

1982-12-01 - 1983-08-03
Italiako Errepublikako diputatua

Bizitza
Izen osoa Giovanni Goria
Jaiotza Asti1943ko uztailaren  30a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1943-07-30 -  1946-06-18)
 Italia  (1946-06-18 -  1994-05-21)
Heriotza Asti1994ko maiatzaren  21a (50 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
Heziketa Turingo Unibertsitatea
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ekonomialaria
Lantokia(k) Estrasburgo
Brusela eta Erroma
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kristau-demokrazia

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Goria