Frantziako Erresistentzia
Frantziako Erresistentzia (frantsesez: la Résistance) Bigarren Mundu Gerran zehar Frantziako nazien okupazioa eta Vichyko gobernuari aurka egin zioten frantziar erresistentzia mugimendu eta erakunde multzoa zen.
Bitan banatuta zegoen: bata Kanpoaldeko Erresistentzia zen, 1940tik aurrera Charles de Gaulle jeneralaren eta Frantziako Indar Askeen inguruan antolatua, eta bestea, Barnealdeko Erresistentzia. Azken hori Erresistentzia izenaz soilik ere ezaguna zen, eta apurka-apurka Frantziako alemanen okupazio garaian agertzen hasi eta Kanpoaldeko Erresistentziari atxiki zitzaion.
1942an De Gaullen Frantzia Askea eta Barnealdeko Erresistentzia elkartu eta Frantzia Borrokalaria (frantsesez, France Combattante edo Forces Françaises Combattantes) erakundea sortu zuten: horrek aurreko Frantzia Askea erakundea ordezkatu zuen.
Iruditegia
aldatu-
Frantses Erresistentziaren agiria.
Ikus halaber
aldatuKanpo estekak
aldatu- Frantziako Erresistentziaren Museoa (Frantsesez)
- AURKENERENA BARANDIARAN, Joseba:"Joseph Abeberri, Ziburuko auzapez deportatua". Elinberri. Argibide Hiria, 2015-X-12.