Balbino García de Albizu

Nafarroako etnografo eta dibulgatzailea

Balbino García de Albizu Jimenez (Donostia, Gipuzkoa, 1943) Nafarroako etnografo eta dibulgatzailea da. Lau hamarkadatan Ameskoako iragana ezagutzeko eta zabaltzeko hainbat ekimen eta ikerketa-proiektu bultzatu ditu. Estellerriko Erriberako kultura tradizionalaren dibulgazio-lana nabarmena izan da.[1][2]

Balbino García de Albizu

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1943 (80/81 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaAmeskoabarrena
Jarduerak
Jardueraketnografoa eta dibulgatzailea

Ameskoako historiarekin, toponimiarekin, abizenekin eta hizkuntzarekin lotutako gaiak aztertu ditu eta hainbat lan argitaratu ditu.[1] Bere jardunean kultura herrikoi eta tradizionala bultzatzen eta garatzen lagundu du.[3]

Elurtegiak eta txondorrak lantzen zituzten lanbide tradizionalak berreraikitzeko lan handia egin du.[2]

Sariak aldatu

Memoria historikoa aldatu

Hainbat urtez ibili zen 1936ko Gerran Ameskoan izandako errepresioa ikertzen. Balbino García de Albizu izen bera zuen aitona hainbat lagunekin hil eta Urbasako Arrasoko leizera bota zuten. Egindako ikerketari esker, aitonaren gorpuzkiak ez ezik, beste zazpirenak identifikatu zituzten 2014an, eta Urbasako beste leize eta amildegietan jazotako sarraskiak argitzeko bidea ireki zuen.[4][5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Balbino García de Albizu» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  2. a b (Gaztelaniaz) García, Kepa. (2022-12-23). «Balbino García de Albizu, premio por una vida dedicada a la Améscoa» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  3. a b «Balbino García de Albizu ikertzaileak jaso du zortzigarren Txondorra Egun-ikatza saria» Ayuntamiento de Pamplona 2022-12-23 (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  4. Apaolaza Avila, Urko. (2015-10-11). «Urbasako hiltegia» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  5. (Gaztelaniaz) Jimeno, Roldan; Layana, Cesar; García de Albizu, Balbino. (2017). ¿Qué hicimos aquí con el 36?: La represión de civiles en retaguardia por su ideología en Améscoas y Urbasa de Roldán Jimeno Aranguren,César Layana Ilundain,Balbino García de Albizu | Ultimacomic. (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu