John Michael Kosterlitz

fisikari britainiarra

John Michael Kosterlitz (Aberdeen, 1943ko ekainaren 22a) britainiar estatubatuar fisikaria da. 2016ko Fisikako Nobel Saria jaso zuen David J. Thouless eta Duncan Haldanekin batera materiaren fase topologikoei buruzko ikerketagatik.

John Michael Kosterlitz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Michael Kosterlitz
JaiotzaAberdeen1943ko ekainaren 22a (80 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaProvidence
Familia
AitaHans W. Kosterlitz
Hezkuntza
HeziketaGonville and Caius College (en) Itzuli
Robert Gordon's College (en) Itzuli
Brasenose College (en) Itzuli
Tesi zuzendariaDavid J. Thouless
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Brown Unibertsitatea
Birminghamgo Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
vivo.brown.edu…

Eskozian jaio zen Alemaniako judu emigratu familia batean. Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen eta Oxfordeko Unibertsitatean fisikan doktoratu zen. 1982an Brown Unibertsitateko irakasle postua lortu zuen.

Materia kondentsatuaren teoria, fisika dimentsiobakarrekoa eta bidimentsionala, fase-trantsizioak, ausazko sistemak, elektroien kokapena ikertzen ditu.