Robbie Robertson

Jaime Royal "Robbie" Robertson (Toronto, 1943ko uztailaren 5a) kanadar musikaria da. The Band taldeko burua izan zen bederatzi urtez, eta ospe handia izan zuen talde harekin 1970eko hamarraldian, nahiz eta berak idatzitako abestiak gutxitan abesten zituen. Taldea desegin zelarik, hamaika urte eman zituen isilik, baina, halako batean, entzuleek ia ahaztuta zutenean, bakarkako debuta egin zuen Robbie Robertson izeneko diskoarekin (1987), eta arrakasta itzela lortu zuen berriro, Erresuma Batuan, nagusiki. Robertsonek baliabide urri zituen garai hartan, baina emaitza bikaina lortu zuen lan hartan egindako inbertsio handi eta prozesu luzearekin. Hainbat lagunen lankidetza bilatu zuen, U2 taldeko kideena, Peter Gabrielena, etab. Disko hartatik ateratako Somewhere Down the Crazy River singlean, lan aparta egin zuen Robertsonek. Oro har, disko bikaina zela esan daiteke, baina hura izan zen, itxuraz, Robertsonen bakarkako lehen eta azken diskoa.

Robbie Robertson
RobbieRobertson2007.jpg
Bizitza
JaiotzaToronto1943ko uztailaren 5a (79 urte)
Herrialdea Kanada
BizilekuaToronto
Hezkuntza
HeziketaR. H. King Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, egile abeslaria, abeslaria, gidoilaria, soinu banda konpositorea, disko-ekoizlea, aktorea, zinema aktorea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
The Band (en) Itzuli
Genero artistikoarock
rhythm and bluesa
folk rock
Country rock
Musika instrumentuagitarra
autoharp (en) Itzuli
melodika
ahotsa
DiskoetxeaCapitol Records
429 Records (en) Itzuli
Geffen Records
Warner Bros.

IMDB: nm0005371 Allocine: 53015 Allmovie: p108514 IBDB: 84078
Twitter: r0bbier0berts0n Spotify: 5R6GD31ZP8YPGIlt73Madf Musicbrainz: a0920ae6-2968-4f92-ac14-67448452bd18 Songkick: 523789 Discogs: 90154 Allmusic: mn0000275130 Deezer: 8371 Edit the value on Wikidata

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robbie Robertson