Otsailaren 26
data
Otsailaren 26a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita hamazazpiren eguna da. 308 egun falta dira urtea amaitzeko, 309 egun bisurteetan.
|
|
Gertaerak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1984ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
- 2006 - Hiru gazte hilik, Larrabetzun gertaturiko auto istripuan.
- 2016 - Alex Txikon lemoaztar alpinistak Nanga Parbat mendiaren neguko lehenbiziko igoera burutzea lortu zuen.
Mundua aldatu
- 1815 - Napoleon Bonapartek erbestetik ihes egin zuen Elba uhartetik.
- 1993 - New York (AEB): talde terrorista islamista batek kamioi-bonba bat zartatu zuen World Trade Centerreko Ipar dorrean, 6 hildako eta mila zauritu eraginez.
- 2008 - Mikel Essery, Magie Alvarez eta Mariasun Vitorica euskal herritarrak hil zituen Yemengo atentatua Al Kaidak bere gain hartu zuen.
- 2016ko Irlandako hauteskunde orokorrak: Fine Gael (Enda Kenny) alderdia garaile 49 eserleku eta 544.140 bozkekin (%25,5a), ondoren Fianna Fáil (Micheál Martin) 44 eserleku eta 519.536 bozka (%24,3a), Sinn Féin (Gerry Adams) 23 eserleku eta 295.319 bozka (%13,8a) eta Alderdi Laborista (Joan Burton) 6 eserleku eta 140.898 bozka (%6,6).
Arte eta kultura aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1513 - Gipuzkoako armarrian 12 kanoi ipini zituzten, nafarren gaineko garaipena ospatzeko. 1979ko uztailaren 2an kendu zituzten.
Mundua aldatu
- 1988 - Frantic ("Frenetikoa") filma estreinatu zen, Roman Polanskik zuzendu eta Harrison Ford, Betty Buckley, John Mahoney eta Emmanuelle Seigner aktoreek antzeztu eta soinu banda Ennio Morriconek konposatu zuelarik.
- 1993 - Falling Down ("Amilduz") filma estreinatu zen, Joel Schumacherek zuzendu eta Michael Douglas, Robert Duvall, Barbara Hershey, Rachel Ticotin, Frederic Forrest eta Tuesday Weld aktoreek antzeztu zuten.
- 2012 - 84. Oscar Sariak: The Artist faboritoa garaile izan zen bost Sari eskuratuz.
Zientzia eta teknologia aldatu
Euskal Herria aldatu
Mundua aldatu
- 2008 - Hazien Arka inauguratu zuten Norvegian. Bertan mundu osoko herrialdeek haziak gorde ahal izango dituzte hondamendiei aurre egiteko asmotan.
Kirolak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 2016 - Alex Txikon lemoaztarrak, Ali Sadpara pakistandarrak eta Simone Moro italiarrak osatutako alpinista hirukoteak Nanga Parbat mendiaren neguko lehenbiziko igoera burutzea lortu zuten.
Mundua aldatu
Jaiotzak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1648 - Francisco Ignacio Añoa, nafar artzapezpikua, Iruñeko apezpikua izandakoa (h. 1746).
- 1798 - Joaquín Julián Altzaa, gipuzkoar legelari eta militarra (h. 1848).
- 1891 - Jean Arné, euskal arraunlaria.
- 1892 - Alejandro Larrakoetxea, bizkaitar idazlea (h. 1976).
- 1900 - Nestor Goikoetxea Araluze, bizkaitar idazlea (h. 1978).
- 1907 -
- Haydée Agirre, Euzko Alderdi Jeltzaleko mitinlari ospetsua (h. 1998).
- Ignazio Urkixo, bizkaitar euskaltzalea eta diplomatikoa (h. 2002).
- 1947 - Jose Maria Mendizabal, Mendizabal II.a, gipuzkoar aizkolaria eta harri-jasotzailea (h. 2010).
- 1951 - Gregorio Villalabeitia, bizkaitar bankaria, Kutxabankeko zuzendaria.
- 1955 - Eusebio Untzue, nafar kirol zuzendaria.
- 1956 - Antxone Telleria Mendia, bizkaitar irakaslea, indarkeria politikoaren biktimatzat joa.
- 1961 - Joxemari Urteaga, euskal idazlea.
- 1963 - Iñaki Gil Diaz de Argote, arabar aizkolari eta harri-jasotzailea (h. 2018).
- 1967 - Arantxa Elizondo, gipuzkoar politologoa eta EHUko irakaslea.
- 1969 - Ander Garitano, bizkaitar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1972 - Izaskun Arandia, gipuzkoar gidoilari, zuzendari eta ekoizlea.
- 1975 - Bea Larrañaga, gipuzkoar aktorea eta klowna.
- 1976 -
- Ander Izagirre, gipuzkoar kazetaria eta idazlea.
- Iratxe Jaio, bizkaitar disziplina-anitzeko artista eta ikertzailea.
- 1978 - Sergio Gámiz, arabar futbolari ohia.
- 1981 - Getari Etxegarai, arabar aktore eta zuzendaria.
- 1984 - Eñaut Zubikarai, bizkaitar futbolaria.
- 1985 - Agin Laburu, gipuzkoar bertsolaria.
- 1986 - Natxo Monreal Eraso, nafar futbolari ohia.
- 1988 - Ricardo García Ambroa, arabar txirrindularia.
- 1990 - Paris Adot, nafar futbolaria.
- 2003 - Aimar Duñabeitia, bizkaitar futbolaria.
Mundua aldatu
- 1361 - Wentzeslao IV.a Bohemiakoa, Bohemiako erregea eta Germaniako enperadorea (h. 1419).
- 1564 - Christopher Marlowe, ingeles dramaturgo, poeta eta itzultzailea (h. 1593).
- 1615 - Antonio Álvarez de Toledo Enríquez de Ribera, espainiar aristokrata, Leringo VII. kondea eta Nafarroako kondestablea izandakoa (h. 1690).
- 1620 - Frederiko Gilen I.a Brandenburgekoa, Brandenburgoko margrave hauteslea eta Prusiako dukea (h. 1688).
- 1671 - Anthony Ashley Cooper (Shaftesburyko III. kondea), ingeles politikaria eta filosofoa (h. 1713).
- 1770 - Anton Reicha, txekiar-frantziar musikagilea eta teoria-egilea (h. 1836).
- 1785 - Anna Sundström, Suediako lehen emakume kimikaritzat hartua (h. 1871).
- 1786 - François Arago, frantziar fisikari, politikari eta astronomoa (h. 1853).
- 1794 - Barthélemy de Theux de Meylandt, Belgikako lehen ministroa (h. 1874).
- 1802 - Victor Hugo, frantziar nobelagilea (h. 1885).
- 1808 -
- Honoré Daumier, frantziar marrazkigile, litografo eta margolaria (h. 1879).
- Julie von May, suitzar sufragista eta feminista (h. 1875).
- 1821 - Félix Ziem, frantziar margolaria (h. 1911).
- 1825 - James Skivring Smith, Liberiako presidentea (h. 1892).
- 1829 - Levi Strauss, estatubatuar-alemaniar enpresaburua eta Levi Strauss & Co. enpresaren sortzailea (h. 1902).
- 1842 - Camille Flammarion, frantziar astronomo eta idazlea (h. 1925).
- 1846 -
- Buffalo Bill, estatubatuar esploratzailea, bufalo ehiztaria eta ikuskizun antolatzailea (h. 1917).
- Felicitas Guerrero, buenosairestar dirudun dama (h. 1872).
- 1861 - Fernando I.a Bulgariakoa, Bulgariako erregea (h. 1948).
- 1869 - Nadezhda Krupskaia, errusiar iraultzaile eta pedagogoa (h. 1939).
- 1879 - Henri Fauconnier, frantziar idazlea (h. 1973).
- 1882 - Pierre MacOrlan, frantziar idazlea (h. 1970).
- 1894 - Andrei Zhdanov, sobietar politikaria (h. 1948).
- 1902 - Jean Bruller, frantziar idazle eta irudigilea (h. 1991).
- 1903 - Giulio Natta, italiar kimikaria, 1963ko Kimikako Nobel Saria (h. 1979).
- 1907 - Shiro Teshima, japoniar futbolaria (h. 1982).
- 1908 - Tex Avery, estatubatuar marrazki bizidun egile, marrazkilari, ahots bikoiztaile eta zuzendaria (h. 1980).
- 1909 -
- Claude Cahen, frantziar historialaria, Erdi Aroko islamaren historian aditua (h. 1991).
- Talal Jordaniakoa, Jordaniako erregea (h. 1972).
- 1913 -
- George Granville Barker, britainiar poeta, antzerkigile, eleberrigile eta kritikaria (h. 1991).
- Minoru Honda, japoniar astronomo zaletua (h. 1990).
- Hermann Lenz, alemaniar idazlea (h. 1998).
- 1916 - Jackie Gleason, estatubatuar komediantea, aktorea eta musikagilea (h. 1987).
- 1918 -
- Ana López Gallego, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
- Theodore Sturgeon, estatubatuar zientzia-fikzio, fantasia eta beldurrezko idazlea (h. 1985).
- 1920 -
- Hilmar Baunsgaard, Danimarkako lehen ministroa (h. 1989).
- Tony Randall, estatubatuar aktorea (h. 2004).
- 1924 - Ákos Császár, hungariar matematikaria, topologoa eta unibertsitateko irakaslea (h. 2017).
- 1928 -
- Fats Domino, estatubatuar abeslari, pianojotzaile eta konposatzailea (h. 2017).
- Ariel Sharon, Israelgo lehen ministroa (h. 2014).
- 1929 -
- Enriqueta Duarte, argentinar igerilaria, Mantxako Kanala zeharkatu zuen lehen emakume latinoamerikarra.
- Fernando Echevarria, portugaldar poeta.
- 1931 - Claude Piron, belgikar-suitzar psikologoa eta itzultzaile eta idazle esperantista (h. 2008).
- 1932 - Johnny Cash, estatubatuar country, gospel, rock and roll eta rockabilly egile abeslari eta gitarrista, historiako handienetakoa (h. 2003).
- 1933 - James Goldsmith, britainiar-frantziar finantza-gizona (h. 1997).
- 1935 - António da Cunha Telles, portugaldar zinemagilea eta ekoizlea (h. 2022).
- 1937 - Eduardo Arroyo, espainiar margolari eta idazlea (h. 2018).
- 1940 - Azzedine Alaïa, tunisiar jatorriko frantziar jostuna (h. 2017).
- 1942 - Guillermina Motta, kataluniar egile-abeslaria eta interpretea.
- 1943 - Bob Hite, estatubatuar abeslaria, Canned Heat taldeko abeslaria (h. 1981).
- 1944 - Christopher Hope, hegoafrikar poeta eta kontalaria, arraza beltzaren eta zuriaren arteko gorabeherez idatzi duen idazle nagusietako bat.
- 1946 - Ahmed Zewail, egiptoar-estatubatuar kimikaria, 1999ko Kimikako Nobel Saria (h. 2016).
- 1947 - Sandie Shaw, britainiar pop-abeslaria.
- 1949 - Emma Kirkby, britainiar sopranoa.
- 1950 - Helen Clark, Zeelanda Berriko lehen ministro ohia eta Nazio Batuetako Garapen Programaren administraria.
- 1954 -
- Recep Tayyip Erdoğan, Turkiako presidentea.
- Yuli Tamir, israeldar akademiko eta politikari ohia.
- 1956 -
- Dominique Harize, frantziar errugbilaria.
- Michel Houellebecq, frantziar poeta, eleberrigile eta saiakeragilea.
- 1958 - María Casal, espainiar aurkezlea, aktorea, film-zuzendaria eta gidoilaria.
- 1959 - Ahmet Davutoğlu, Turkiako lehen ministroa.
- 1962 - Olga Martynova, erruso-alemaniar idazlea.
- 1964 - Adriana Díaz Enciso, mexikar poeta, saiogile, itzultzaile eta kontalaria.
- 1965 - Megan Maxwell, espainiar idazlea.
- 1967 - Kazuyoshi Miura, japoniar futbolari ohia.
- 1970 - José Ángel Balanza, Gorostiza, errioxar pilotari ohia eta Asegarceko entrenatzailea.
- 1971 - Erykah Badu, estatubatuar abeslaria eta aktorea.
- 1974 - Sébastien Loeb, frantziar rally pilotua, Munduko Rally Txapelketa gehien irabazi dituena.
- 1976 - Ruth Mateu Vinent, espainiar politikaria.
- 1977 -
- James Wan, australiar zinema zuzendari, zinema ekoizle eta komiki gidoilaria.
- Shane Williams, galestar errugbi jokalari ohia.
- 1979 - Corinne Bailey Rae, britainiar abeslari eta musikagilea.
- 1980 - Seyhan Arman, turkiar aktore eta transgeroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1981 - Pamela Díaz, La Fiera, txiletar modelo eta hedabideetako ospetsua.
- 1982 - Li Na, txinatar tenis-jokalari ohia.
- 1984 -
- Natalia Lafourcade, mexikar egile abeslari eta musika ekoizlea.
- Beren Saat, turkiar aktorea.
- 1985 -
- Gee Atherton, mendi-bizikletako britainiar txirrindularia, downhill modalitatean aditua.
- Fernando Llorente, errioxar futbolaria.
- Amara Moira, brasildar idazlea.
- Isaac Peraire, kataluniar soziologo eta politikaria.
- Sanya Richards-Ross, jamaikar-estatubatuar atleta, 400 metroko lasterketan espezializatua.
- 1986 -
- Tarik Chaoufi, marokoar txirrindulari ohia.
- Queenz Cheng, Malaysiako aktore eta abeslaria (h. 2023).
- Leila Lopes, angolar modeloa.
- 1987 - Endika Perez, gipuzkoar traineru-estropadetako patroia.
- 1990 - Sergi Enrich, espainiar futbolaria.
- 2004 - Bibisara Assaubayeva, kazakhstandar xake jokalaria, Nazioarteko Maistraren eta Emakumezko Maistra Handiaren tituluak irabazi dituen gazteena eta lehen emakume musulmana.
Heriotzak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1722 - Francisco Rodriguez de Mendarozketa, arabar elizgizona, Sigüenzako gotzaina (j. 1655).
- 1748 - Santiago Larrain, nafar epaile eta politikaria, Quitoko Errege-Entzutegiko presidentea, Txileko Santiagon (j. 1666).
- 1858 - Xavier de Ravignan, lapurtar aita jesuita, Parisko Notre-Dame katedraleko sermolaria, Parisen (j. 1795).
- 1922 - Sotero Aranguren, gipuzkoar futbolaria (j. 1894).
- 1940 - Jose Galo Zudaire, gipuzkoar organo-jotzaile, konposatzaile, zuzendari eta musika irakaslea (j. 1865).
- 1997 - Mercedes Kareaga, gipuzkoar gizarte ekintzailea eta Emakume Abertzale Batzako kidea (j. 1908).
- 2002 - Juan Manuel Martínez Iturri, Iturri, palazko nafar pilotaria, Logroñon (j. 1942).
- 2012 - Andresa Portugal, Donostiako Bretxako azokan arrain-saltzailea 70 urtez, arrain garbitua saltzeari utzi zion azkena (j. 1915).
- 2015 - Daniela Albizu, lapurtar irakaslea eta euskal idazlea (j. 1936).
- 2017 - Javier Arzuaga, euskal fraide frantziskotarra, AEBetan (j. 1928).
- 2022 - Julen Zabaleta, Yulen, gipuzkoar marrazkilaria (j. 1921).
Mundua aldatu
- 1154 - Roger II.a Siziliakoa, Siziliako kondea, Apulia eta Calabriako Dukea eta Siziliako erregea (j. 1095).
- 1266 - Manfredo Siziliakoa, Siziliako erregea (j. 1232).
- 1577 - Erik XIV.a Suediakoa, Suediako erregea (h. 1533).
- 1591 - Vespasiano I.a Gonzaga, italiar noble eta militarra (j. 1531).
- 1603 - María Austriakoa, Espainiako infanta, Austriako artxidukesa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriza eta Hungaria eta Bohemiako erregina ezkontidea (j. 1528).
- 1650 - Claude Favre de Vaugelas, Frantses Akademiako kidea (j. 1585).
- 1726 - Maximiliano II.a Emanuel Bavariakoa, Bavariako hauteslea (j. 1662).
- 1770 - Giuseppe Tartini, italiar musikagilea eta biolinista (j. 1692).
- 1782 - José Cadalso, espainiar idazle eta militarra (j. 1741).
- 1814 - Johan Tobias Sergel, suediar neoklasizismoaren eskultorea (j. 1740).
- 1821 - Joseph de Maistre, Savoiako filosofo, idazle, legegizon eta diplomatikoa (j. 1753).
- 1829 - Johann Heinrich Wilhelm Tischbein, alemaniar margolari eta grabatzailea (j. 1751).
- 1850 - Daoguang, Txinako enperadorea (j. 1782).
- 1878 - Angelo Secchi, italiar apaiz eta astronomoa (j. 1818).
- 1905 - Marcel Schwob, frantziar idazle eta itzultzailea (j. 1867).
- 1906 - Manuel Fernández Caballero, espainiar musikagilea (j. 1835).
- 1909 - Hermann Ebbinghaus, alemaniar psikologoa (j. 1850).
- 1917 - Joseph Jules Dejerine, suitzar neurologoa, alexia ikerketan aitzindaria (j. 1849).
- 1921 - Carl Menger, austriar eskola sortu zuen ekonomialaria (j. 1840).
- 1928 - Juan Vázquez de Mella, espainiar filosofo eta politikaria (j. 1861).
- 1930 - Mary Whiton Calkins, estatubatuar filosofoa eta psikologoa (j. 1863).
- 1931 - Otto Wallach, alemaniar kimikaria, 1910eko Kimikako Nobel Saria (j. 1847).
- 1952 - Theodoros Pangalos, Greziako diktadorea (j. 1878).
- 1957 - Roger Vercel, frantziar idazlea (j. 1894).
- 1958 - Yokoyama Taikan, japoniar margolaria (j. 1868).
- 1961 - Mohammed V.a Marokokoa, Marokoko erregea (j. 1909).
- 1963 - Eric Marshall, britainiar zirujaua, kartografoa eta Antartikako esploratzailea (j. 1879).
- 1966 -
- Emiliano Chamorro Vargas, Nikaraguako presidentea (j. 1871).
- Gino Severini, italiar margolaria, futurismo mugimenduaren aitzindarietako bat (j. 1883).
- 1969 -
- Levi Eshkol, Israelgo lehen ministroa (j. 1895).
- Karl Jaspers, alemaniar psikiatra eta filosofo existentzialista (j. 1883).
- 1971 - Fernandel, frantziar aktorea (j. 1903).
- 1982 - Paco Martínez Soria, espainiar aktore, antzerki enpresari eta zinema izarra (j. 1902).
- 1985 - Tjalling Koopmans, holandar-estatubatuar ekonomialaria, 1975eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1910).
- 1989 - Roy Eldridge, Little Jazz, estatubatuar tronpeta-jotzailea (j. 1911).
- 1990 - May Carré, galiziar bulegaria eta idazlea (j. 1922).
- 1996 - Mieczysław Weinberg, poloniar jatorriko errusiar musikagilea (j. 1919).
- 1998 - Theodore William Schultz, estatubatuar ekonomista, 1979ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1902).
- 1999 - Samiha Khalil, palestinar politikaria eta ekintzailea (j. 1923).
- 2000 - Joana Savoiakoa, Bulgariako erregina ezkontidea (j. 1907).
- 2001 - Arturo Uslar Pietri, venezuelar ekonomista, politikari eta idazlea (j. 1906).
- 2004 - Boris Trajkovski, Mazedoniako Errepublikako presidentea (j. 1956).
- 2012 - Teresa Aldamiz, filipinar-bizkaitar poeta, kazetaria eta itzultzailea (j. 1928).
- 2013 - Marie-Claire Alain, frantziar organista (j. 1926).
- 2014 - Paco de Lucía, espainiar gitarrajolea (j. 1947).
- 2017 - Ludvig Faddeev, errusiar fisika-teorialari eta matematikaria (j. 1934).
- 2021 - Michael Somare, Papua Ginea Berriko lehen ministroa (j. 1936).
- 2023 -
- Betty Boothroyd, britainiar politikaria, komunen Ganberako lehendakaritzako lehen emakumezkoa (j. 1929).
- Bob Richards, estatubatuar pertika jauzilaria (j. 1926).
Jaiak eta urteurrenak aldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Atsegiñe/Atsege eta Nestor.