Camille Claudel
Camille Anastacia Kendall Maria Nicola Claudel ("Camille Claudel" Ahoskera frantsesez: kamij klɔdɛl; Fère-en-Tardenois, Aisne; 1864ko abenduaren 8a - Montdevergues, Vaucluse; 1943ko urriaren 19a) XIX. mendeko frantziar eskulturgilea izan zen. Brontzez eta marmolez egin zituen lan figuratiboengatik nabarmendu zen hil ostean. Bizi zeneko garaian, Auguste Rodin artistaren alosia izateaz gain honekin eduki zuen maitale harremanagatik izan zen ezaguna. Rodinen lantegian eskulturgile gisa aritu zen emakume bakarra izan zen; garaiko kritikak jasan behar izan zituen aintzat hartua izan gabe.[1]
Biografia
aldatuLehen urteak
aldatuCamille Claudelek txikitatik izan du artearekiko eta bereziki eskultura modalitatearekiko pasio berezi bat. Lokatsarekin jolasten zuen honi forma ezberdinak emanez eta familiakoen bustoak zizelkatzea gustoko zuen, haien artean bere anaia Paul Claudel poetarena.[2]
Ezagutza aroa
aldatu1882an Paul Duboisek Arte Ederren Eskolan onartu zuen[3] eta 1883an Parisera iristen da Colarossi Akademian bere teknika hobetzen ikasteko prest. Bertan bere irakaslea izango den Auguste Rodin ezagutzen du. Hurrengo urtean honen lantegian laguntzaile bezala sartzen da; Rodinentzat posatuko du honela artistaren lan kopuru askoren abiapuntu eta inspirazio bilakaturik.[4] Camillek Infernuko Atea lan preziatuaren eskulturen errealizazioan parte hartuko du. Maisu eta musaren artean elkar-idatzi ziren gutunengatik argitu da maitaleak izan zirela, eta 1886an Rodinek Camillen bustoa egiten du.[5] 1892an Camillek bere burua Rodinekin duen harremana moztera behartuta ikusten du, Auguste Rose Beuretekin ezkonduta dagoelako.
Camillek bere obretan manifestatuko duen jeloskortasuna alde batera utzita, Rodinek sekulako promozioa emango dio Claudeleri eta hainbat arte egunkaritan edota erakusketetan parte hartzea lortuko du. Beranduago Camillek krisi emozional bat izan zuen eta bere lantegian giltzapeturik egon zen 1905ean bere azken esposizio nagusia egin zuen arte.[6]
Heriotza
aldatuBere krisiak areagotzen joan ziren eta 1913aren martxoak 3an bere aita hil ondoren, martxoak 10ean Ville-Évrardeko Ospitale Psikiatrikoan sartu zuten. Camillek bertan giltzapeturik igaro zituen bere bizitzako azken hogeita hamar urteak. 1943an hil zen[7] eta izenik gabeko hilobi batean lurperatu zuten[8] Montdevergues instituzio mentaleko hilerrian hurrengo zenbakiekin: 1943 -n392.
Lan esanguratsuak
aldatuEskultura
aldatu-
Rodinen bustoa (1882)
-
Sakountala (1905)
-
L'Age mûr (1899)
-
Hiztunak edo Les Causeuses (1897)
-
Olatua (1897)
-
La grande valse edo "The Waltz" (1898-1913)
Camille Claudel Museoa
aldatuMusée Camille Claudel (izen ofiziala frantsesez) 2017ko martxoan Frantziar museo nazional berri gisa sortu zen. Claudelen lanari eskainitako proiektu gauzatu bat da non Claudel familiaren etxea Nogent-sur-Seinen museo bilakatzea lortu den. Museoa eskulturgilearen laurogeita hamar bizirik dirauten ondare artistikoen erdiarekin osatzen da.[11]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Camille Claudel» HA! (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ «1864 – 1876: Early childhood in a provincial middle-class family | Musée Camille Claudel» www.museecamilleclaudel.fr (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ «1876 – 1881: An early vocation discovered and encouraged by Alfred Boucher | Musée Camille Claudel» www.museecamilleclaudel.fr (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ «1881-1885 : Her arrival in Paris and encounter with Auguste Rodin: a decisive turning point | Musée Camille Claudel» www.museecamilleclaudel.fr (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ aintzira2005. (2017-05-30). Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille. (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Camille Claudel, un talento oculto a la sombra de Rodin» La Vanguardia 2019-12-08 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ «1909-1943 : Period of confinement | Musée Camille Claudel» www.museecamilleclaudel.fr (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ Perez, Agus. «Camille Claudel» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ «Camille Claudel | Rodin Museum» www.musee-rodin.fr (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Colecciones» Museo Soumaya 2018-01-24 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ «History of the museum | Musée Camille Claudel» www.museecamilleclaudel.fr (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).