Txomin Perurena

txirrindulari gipuzkoarra

Domingo "Txomin" Perurena Telletxea (Oiartzun, Gipuzkoa, 1943ko abenduaren 15a -) euskal txirrindulari ohia da, 1963 eta 1979 artean profesionala eta 158 garaipen lortu zituena, pistako eta ziklo-krosseko garaipenak kontutan hartu gabe.[1]

Txomin Perurena
Domingo Perurena c1973.jpg
Bizitza
JaiotzaOiartzun1943ko abenduaren 15a (79 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Kas 1971-1978
 

IbilbideaAldatu

Etapa guztietan ondo moldatzen zen txirrindularia izan zen, sprintetan ondo eta mendian ere primeran zegoena. Espainiako Vueltan 12 etapa, Puntukako Sailkapena (1972 eta 1974) eta lidergoa 31 egunez izan zuen, lasteketa irabazi ez dutenen artean emaitzarik onena. Sailkapen orokorrean 1975ean lortu zuen emaitzarik onena: bigarrena izan zen, lidergoa azken etapan, Donostiako kaleetan, galduz. 1977an 4.a, 1974an, 5.a eta 1972an 6.a izan zen.[2]

Italiako Giroan etapa bi lortu zituen. Frantziako Tourran 18.a izan zen 1966an eta 1974an Mendiko Sailkapena lortu zuen.

1977an, bostgarrena izan zen Munduko Txapelketan.

Txirrindularitza profesionala utzi ondoren, Teka, Orbea eta Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendaria izan da. Bitan irabazi zuen Espainiako Vuelta: Marino Lejarretarekin Tekan eta Pedro Delgadorekin Orbean.

PalmaresaAldatu

1964

1965

1966

1967

1968

1969

1970

1971


1972

1973

1974

1975

1976

1977

1978

Sailkapen orokorra Itzuli HandietanAldatu

Itzuli Handia 1966 1967 1968 1969 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978
  Italiako Giroa 34 UT 37 41 52
  Frantziako Tourra 18 38 90 44 71
  Espainiako Vuelta 12 UT 24 23 UT 16 6 44 5 2 17 4 22
  Munduko Txapelketa (*) 25 14 8 24 13 5
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

TaldeakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu