Ireki menu nagusia

Luis Rojas-Marcos de la Viesca (Sevilla, 1943ko abuztuaren 27a) Ameriketako Estatu Batuetako hiritartasuna duen psikiatra, ikerlaria eta idazle ospetsua da. Alejandro Rojas-Marcos politikari andaluziarraren anaia da.

Luis Rojas-Marcos
Rojasmarcos.JPG
Bizitza
Jaiotza Sevilla1943ko abuztuaren  27a (76 urte)
Herrialdea  Espainia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Sevillako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktorea
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea, psikiatra eta idazlea
Enplegatzailea(k) New Yorkeko Unibertsitatea
Jasotako sariak

BiografiaAldatu

Sevillan jaio eta, nahiz eta ikasteko arazoak izan (Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura), bertako unibertsitatean medikuntza lizentzia lortutu zuen. Musika ikasi zuen eta, egun, musika tresna desberdinak jotzen ditu, batez ere bateria. 1968an New Yorkera joan zen han psikiatria ikasteko eta, halaber, Espainian garai hartan zegoen giro familiar eta politikotik ihes egiteko. Euskal Herriko Unibertsitateko (1975) eta New Yorkeko Unibertsitateko (1977) doktorearen tituluak lortu zituen. New Yorkeko Unibertsitatean psikiatria irakaslea da. New Yorkeko Medikuntza Akademiaren eta Osasun Publikoaren Elkarte Amerikarraren partaidea da. 1982tik 1992ra arte New Yorkeko Udal Ospitale Sistema Psikiatrikoaren zuzendaria izan zen. 1995 arte New Yorkeko Osasun Mentalaren, Alkoholismoaren eta Drogomenpekotasunen zerbitzuen arduradun nagusia izan zen. 1995an hiriko Ospitale Publikoen Sistemaren lehendakaria izendatu zuten; sistema horretan 16 ospitale eta hiriko anbulategien sare osoa zegoen. Postu horretatik 2001eko irailaren 11ko atentatuak ezagutu zituen. 2002an azken postu hori utzi zuen. Hortik aurrera praktika klinikoa baztertu zuen idazteko eta irakasteko.

SariakAldatu

1996ko otsailaren 23an, zilarrezko Andaluziako Domeina eman zitzaion.[1] 2010ean, bestetik, Espainiako Ministroen Kontseiluak Espainiako Arteen eta Letreen Ordena eman zion. 2014ko maiatzean, Euskal Herriko Unibertsitateak Honoris Causa Doktorea izendatu zuen.[2]

Liburu ezagun batzukAldatu

Psikiatriari buruzko lan ugari argitaratu ditu. Halaber Estatu Batuetako eta Espainiako hedabide askotan idazten du. Hona hemen bere liburu ezagunenak.

  • La ciudad y todos sus desafíos (1992)
  • La pareja rota (1994)
  • Las semillas de violencia (Espasa Saiakera Saria 1995)
  • Latidos de fin de siglo (1996)
  • Antídotos de la nostalgia (1998)
  • Nuestra felicidad (2000)
  • Más allá del 11 de septiembre (2002)
  • La pareja rota: familia, crisis y superación (2003)
  • Nuestra incierta vida normal (2004)
  • La fuerza del optimismo (2005)
  • La autoestima (2007)
  • Convivir (2008)
  • Corazón y mente: claves para el bienestar físico y emocional (2009)
  • Superar la adversidad: El poder de la resiliencia (2010)
  • Eres tu memoria: Conócete a ti mismo (2011)
  • Los secretos de la felicidad (2012)

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Rojas-Marcos