Ekainaren 6
data
Ekainaren 6a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita hamazazpigarren eguna da, 158garrena bisurteetan. 208 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1808 - Napoleon Bonapartek bere anaia Joseph Bonaparte izendatu zuen Espainiako errege, Baionan.
- 1975 - ETAk, Ovidio Diaz López polizia armatuko kidea erail zuen Bartzelonan.
- 1979 - ETAk, Luis Berasategui Mendizabal enpresaburua erail zuen Bergaran.
MunduaAldatu
- 1521 - Armada nafar-gaskoiak Logroño setiatu zuen.
- 1944 - Bigarren Mundu Gerrako E-Eguna: 150.000 gudari aliatu Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren (Overlord operazioa).
- 1982 - Libanoko gerra hasi zen: Israelgo armadak, Ariel Sharon Defentsa Ministroaren agindupean, Libano hegoaldea inbaditu zuen, Beirut hiribururaino iritsiz.
- 1993 - Espainiako hauteskunde orokorretan eskuinak gorakada izugarria izan zuen, Espainiako Langileen Alderdi Sozialista mehatxatzen. PSOEk, gehiengo osotik urrun, beste alderdi txikien laguntza behar izan zuen hurrengo hiru urteetan.
- 2002 - Lur-ondoko asteroide bat, 10 metro inguruko diametrokoa, Mediterraneo itsaso gainean lehertu zen 26 kilotoiko leherketa indarrez (Nagasakiko bonba atomikoa baino zertxobait indartsuagoa)
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1935 - The 39 Steps (39 Maila) filma estreinatu zen, Alfred Hitchcockek zuzendu eta Robert Donat, Madeleine Carroll, Lucie Mannheim eta Godfrey Tearle aktoreek antzeztu zuten.
- 1942 - Yankee Doodle Dandy filma estreinatu zen, Michael Curtizek zuzendu eta James Cagney, Joan Leslie, Walter Huston eta Richard Whorf aktoreek antzeztu zuten.
- 1949 - George Orwell idazleak 1984 eleberria argitaratu zuen.
- 1954 - Secret of the Incas (Inken Sekretua) filma estreinatu zen, Jerry Hopperek zuzendu eta Charlton Heston eta Robert Young aktoreeek antzeztu zuten.
- 1976 - The Omen (Iragarpena) filma estreinatu zen, Richard Donnerek zuzendu eta Gregory Peck, Lee Remick, David Warner eta Billie Whitelaw aktoreek antzaztu zuten.
- 1983 - Octopussy filma estreinatu zen, John Gleneek zuzendu eta Roger Moore, Maud Adams, Louis Jourdan, Steven Berkoff, Desmond Llewelyn eta Kristina Wayborn aktoreek antzeztu zuten.
- 1997 - Con Air filma estreinatu zen, Simon Westek zuzendu eta Nicolas Cage, John Cusack, John Malkovich, Steve Buscemi eta Colm Meaney aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1946 - NBA saskibaloi-liga amerikarraren sorrera.
- 1992 - Frantziako errugbi txapelketaren finala: R.C.Toulon taldeak Biarritz Olympique 19-14 menderatu zuen.
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1782 - Bizenta Mogel, gipuzkoar idazlea (h. 1854).
- 1794 - Jose Agustin Iparragirre, gipuzkoar konfiteroa eta Jose Mari Iparragirre kantariaren aita.
- 1854 - Jean Baptiste Duhalde, Xilhar, euskal pilotaria (h. 1928).
- 1879 - León Carrasco, gipuzkoar militarra (h. 1936).
- 1894 - Luis Rodríguez Gal, Luis de Uranzu, gipuzkoar margolari eta idazlea (h. 1968).
- 1896 - Paulina Ramos, Emakume Abertzale Batzaren kidea eta Bilboko udal-eskoletako irakaslea.
- 1898 - Domingo Gómez-Acedo, euskal herritar futbolaria (h. 1980).
- 1924 -
- Salutxu Etxebarria, arabar dantzaria, lehenengo emakume aurreskularia (h. 2008).
- Juan Garate Alkorta Maltzeta, gipuzkoar trikitilaria (h. 2006).
- 1925 - Jacques d'Arribehaude, lapurtar idazlea (h. 2009).
- 1929 -
- Jose Antonio Retolaza, euskal idazlea, euskaltzalea, apaiza eta ohorezko euskaltzaina, Kili-Kili aldizkariaren sortzailea (h. 2014).
- Julian Ugarte, euskal aktorea (h. 1987).
- 1931 - Roger Saubot, lapurtar arkitektoa (h. 1999).
- 1940 - Santi Auzmendi, gipuzkoar moda sortzailea eta jostuna (h. 2014).
- 1943 - Felipe Igiñiz, gipuzkoar argazkilaria.
- 1959 - Idoia Zenarrutzabeitia, bizkaitar politikaria eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordea.
- 1960 - Javier Zarzalejos, bizkaitar politikari eta diplomatikoa, Madrilen.
- 1964 - Izaskun Etxeberria, nafar irakaslea eta idazlea.
- 1965 - Miren Arenzana Letamendi, bizkaitar artista.
- 1972 - Maria Isabel Moses Fernández, arabar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1975 - Ainara Badiola, bizkaitar biologo, paleontologo eta EHUko irakaslea.
- 1976 - Ainara Maia, gipuzkoar idazle eta itzultzailea.
- 1985 -
- Miren Artetxe, gipuzkoar bertsolaria.
- Nerea Loiola, gipuzkoar irakaslea eta euskal idazlea.
- 1987 - Garazi Beloki, gipuzkoar aktore eta modeloa.
- 1988 - Jon Errasti, gipuzkoar futbolaria.
MunduaAldatu
- 1436 - Johann Müller Regiomontanus, alemaniar matematikaria eta astronomoa (h. 1476).
- 1599 - Diego Velázquez, espainiar margolari barrokoa (h. 1660).
- 1606 - Pierre Corneille, frantziar antzerkigilea (h. 1684).
- 1646 - Hortense Mancini, Mazarin kardinalaren iloba, Karlos II.a Ingalaterrako, Eskoziako eta Irlandako erregearen maitalea (h. 1699).
- 1661 - Giacomo Antonio Perti, italiar musikagile barrokoa (h. 1756).
- 1714 - Josef I.a Portugalgoa, Erreformatzailea, Portugalgo erregea (h. 1777).
- 1756 - John Trumbull, estatubatuar margolaria (h. 1843).
- 1799 - Aleksandr Puxkin, errusiar poeta, nobelagile, dramagile eta istorio motzen idazlea (h. 1837).
- 1841 - Eliza Orzeszkowa, poloniar idazlea (h. 1910).
- 1850 - Karl Ferdinand Braun, alemaniar fisikaria, 1909ko Fisikako Nobel Saria (h. 1918).
- 1858 - Victoria Aguirre Anchorena, argentinar margolaria, arte bildumagilea eta Sociedad de Beneficencia elkarteko kidea (h. 1927).
- 1868 - Robert Falcon Scott, Royal Navyko kapitaina (h. 1912).
- 1872 -
- Antoni Bolesław Dobrowolski, poloniar geofisikaria, meteorologoa eta esploratzailea (h. 1954).
- Alexandra Feodorovna, Errusiako enperatriza eta Errusiako Inperioko azken agintaria (h. 1918).
- 1875 - Thomas Mann, alemaniar idazlea, 1929ko Literaturako Nobel Saria (h. 1955).
- 1876 - Fiodor Majnov, errusiar erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,30 metro garai izatera heldu zen errusiar gizasemea (h. 1913).
- 1880 - William T. Cosgrave, irlandar politikaria (h. 1965).
- 1893 - Teresita Zazá, varietés munduko kantaria, lehen aldiz Alirón kanta interpretatu zuena (h. 1980).
- 1896 -
- Italo Balbo, italiar politikari faxista eta mariskala (h. 1940).
- Ángela Ramos, perutar kazetaria, poeta eta antzerkigilea (h. 1988).
- 1898 -
- Jacobus Johannes Fouché, Hego Afrikako presidentea (h. 1980).
- Norbert Tauer, txekiar euskalari eta idazlea (h. 1983).
- 1901 - Sukarno, Indonesiako aurreneko presidentea (h. 1970).
- 1903 - Aram Khatxaturian, armeniar musikagilea eta pedagogoa (h. 1978).
- 1906 -
- Junio Valerio Borghese, italiar militarra eta politikaria (h. 1974).
- Achille Chavée, belgikar poeta (h. 1969).
- 1909 - Isaiah Berlin, britainiar filosofoa (h. 1997).
- 1910 - Jaume Vicens i Vives, kataluniar historialaria eta historialarien maisua (h. 1960).
- 1911 - Jean Cayrol, frantziar poeta, idazle eta zinemagilea (h. 2005).
- 1913 - Jiří Hájek, txekiar politikaria, nazien aurkako erresistentzian jardundakoa (h. 1993).
- 1916 - Hamani Diori, Nigeriako presidentea (h. 1989).
- 1918 - Edwin Krebs, estatubatuar biokimikaria, 1992ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2009).
- 1919 - Peter Carington, NATOren seigarren Idazkari Nagusia (h. 2018).
- 1922 - Milagros Bidegain, gipuzkoar irakaslea, liburuzaina, hizkuntzalaria eta artxibozaina (h. 2006).
- 1929 - Albert Kalonji, kongotar politikaria, Hego Kasaiko enperadorea (h. 2015).
- 1931 - Victor Mora, kataluniar idazle, itzultzaile eta komiki-gidoilaria (h. 2016).
- 1932 - David Scott, estatubatuar astronauta, ingeniari eta militar ohia.
- 1933 - Heinrich Rohrer, suitzar fisikaria, 1986ko Fisikako Nobel Saria (h. 2013).
- 1934 - Alberto II.a Belgikakoa, Belgikarren erregea.
- 1939 - Joan Martínez Alier, kataluniar ekonomialari ekologista.
- 1940 - Willie John McBride, iparirlandar errugbilari ohia.
- 1942 -
- Ulrike Ottinger, alemaniar zinema zuzendaria.
- Gideon Toury, israeldar itzultzaile eta teorialaria (h. 2016).
- 1943 - Richard E. Smalley, estatubatuar kimikari eta fisikaria, 1996ko Kimikako Nobel Saria (h. 2005).
- 1944 - Phillip Sharp, estatubatuar biologoa, 1993ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1945 - Gérard Cholley, frantziar errugbilari ohia.
- 1947 - Robert Englund, estatubatuar aktorea.
- 1950 - Chantal Akerman, belgikar zinema zuzendaria (h. 2015).
- 1951 - Juan Carlos Oyarzún, argentinar politikaria (h. 2021).
- 1952 - Marsha Blackburn, estatubatuar politikaria, enpresaburua eta aktibista.
- 1956 - Björn Borg, suediar tenislari ohia, historiako bost jokalari onenen artean sailkatua.
- 1960 - Steve Vai, estatubatuar gitarra-jotzaile, konposatzaile, abeslari, kantautore eta ekoizlea.
- 1961 - Tom Araya, txiletar-estatubatuar musikaria, Slayer taldeko abeslari eta baxu-jolea.
- 1962 - Hirokazu Koreeda, japoniar zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoilaria eta muntatzailea.
- 1963 - Gustavo de Arístegui, espainiar diplomazialari eta politikaria.
- 1966 - Faure Gnassingbé, Togoko presidentea.
- 1971 - Silvia Jato, galiziar telebista-aurkezlea.
- 1972 -
- Noriaki Kasai, japoniar eski jauzilaria.
- Nary Ly, kanbodiar zientzialaria eta atleta da, distantzia luzeko lasterketetan espezializatua.
- 1974 - Juanra Bonet, kataluniar aktore, aurkezle eta umorista.
- 1977 - Maider Yabar, gipuzkoar trapezista eta aktorea.
- 1985 - Sota Hirayama, japoniar futbolaria.
- 1986 - Tamara Lunger, hegotiroldar alpinista eta eskiatzailea.
- 1987 - Akwaeke Emezi, nigeriar idazle eta artista bisuala.
- 1988 - Teerasil Dangda, thailandiar futbolaria.
- 1989 - Álex Sánchez, espainiar futbolaria.
- 1990 - Karma, bhutandar arkularia.
- 1993 - Kaze (MC), espainiar rap abeslari eta musika-ekoizlea.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1619 - Sancho Alkiza, gipuzkoar itsastar eta funtzionarioa, Venezuela, Guyana eta Kubako gobernadorea, Kuban (j. 1567).
- 1849 - Martina Ibaibarriaga, bizkaitar militara (j. 1788).
- 1859 - Prosper-Michel-Arnaud Hiraburu, Euskal Herrian jaiotako apezpikua, Frantzian (j. 1805).
- 1921 - Inocencio Gartzia Asarta, nafar margolaria (j. 1862).
- 1952 - Duguen Egileor, bizkaitar opera-abeslaria, tenorra, Buenos Airesen (j. 1877).
- 1991 - Hernando Espinosa de los Monteros, euskal militar eta zaldizkoa, Aranda de Dueron (j. 1916).
- 2003 - Iñigo Aranzadi, nafar ingeniari agronomo, kazetari eta idazlea, etnologian aditua (j. 1922).
- 2013 - Henri Mathieu, lapurtar pediatra eta ikertzailea (j. 1925).
- 2018 - Isabel Bakedano, nafar margolaria (j. 1929).
MunduaAldatu
- 823 - Fun'ya no Watamaro, japoniar militarra (j. 765).
- 913 - Alexandro Bizantziokoa, Bizantziar Inperioko enperadorea (j. 866).
- 1217 - Henrike I.a Gaztelakoa, Gaztelako erregea (j. 1204).
- 1533 - Ludovico Ariosto, italiar olerkari eta antzerkigilea (j. 1474).
- 1832 - Jeremy Bentham, ingeles filosofo eta epailea, utilitarismoaren fundatzailea (j. 1748).
- 1836 - Antonio Saxoniakoa, Saxoniako erregea (j. 1755).
- 1837 - Diego Portales, Txileko diktadorea (j. 1793).
- 1846 - Rodolphe Töpffer, suitzar irakasle, politikari, idazle eta margolaria (j. 1799).
- 1861 - Camillo Benso (Cavourreko kondea), italiar batasuna gauzatu zuen politikaria (j. 1810).
- 1864 - William Smith O'Brien, irlandar politikaria (j. 1803).
- 1870 - Ferdinand von Wrangel, errusiar baltikoko germaniar esploratzailea (j. 1797).
- 1881 - Henri Vieuxtemps, belgikar musikagilea (j. 1820).
- 1891 - John A. Macdonald, lehendabiziko Kanadako lehen ministroa (j. 1815).
- 1916 - Yuan Shikai, txinako lehendakaria (j. 1859).
- 1923 - Filiberto Díaz, espainiar abokatu, kazetari eta politikaria, Bilboko gobernadore zibila (j. 1838).
- 1929 - Richard Réti, txekiar xakelaria (j. 1889).
- 1941 - Louis Chevrolet, suitzar-estatubatuar lasterketako pilotua, “Chevrolet” automobil konpainiaren fundatzailea (j. 1878).
- 1944 -
- Paul Cornu, frantziar ingeniari eta asmatzailea, errotorea erabiliz eginiko lehen hegaldi librearen autorea (j. 1881).
- Ker-Xavier Roussel, frantziar margolaria (j. 1867).
- 1946 - Gerhart Hauptmann, alemanezko idazlea, Literaturako Nobel sariduna 1912an (j. 1862).
- 1948 -
- Louis Lumiere, frantziar zinemagilea (j. 1864).
- Henrik Lund, Groenlandiako inuit herriko margolari, poeta, musikagile eta apaiza (j. 1875).
- 1949 - Philip Herbert Cowell, britainiar astronomoa (j. 1870).
- 1956 - Hiram Bingham, estatubatuar esploratzaile eta arkeologoa, Machu Picchuko aztarrenak aurkitu zituena (j. 1875).
- 1961 - Carl Gustav Jung, suitzar psikiatra eta filosofoa, psikologia analitikoa sortzailea (j. 1875).
- 1962 - Yves Klein, frantziar artista, Body Arteko aitzindaria (j. 1928).
- 1968 - Robert Kennedy, John Fitzgerald Kennedyren anaia eta AEBetako Fiskal Nagusia, eraila (j. 1925).
- 1975 - Hugo Dyson, Inklings taldeko partaidea eta Ingelesaren ikertzailea (j. 1896).
- 1984 - Emmi Pikler, hungariar pediatra, autorea eta mintzalaria, Pikler Institutuko haurtzaindegiaren fundatzailea (j. 1902).
- 1990 - Aurora de Albornoz, espainiar idazlea, poeta, literaturako kritikaria, irakaslea eta saiokeragilea (j. 1926).
- 1991 - Stan Getz, estatubatuar saxofoi-jotzailea, jazzaren historiako saxofoi-jotzailerik handienetakoa (j. 1927).
- 1996 -
- George Davis Snell, estatubatuar biologoa, 1980ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1903).
- José María Valverde, espainiar poeta eta itzultzailea (j. 1926).
- 2000 - Frédéric Dard, frantziar idazlea (j. 1921).
- 2005 -
- Anne Bancroft, estatubatuar aktorea (j. 1931).
- Dana Elcar, estatubatuar aktorea (j. 1927).
- 2006 - Billy Preston, estatubatuar musikaria (j. 1946).
- 2007 - Enrique Fuentes Quintana, espainiar politikaria eta ekonomista (j. 1924).
- 2009 - Jean Dausset, frantziar sendagile eta immunologoa, 1980ko Medikuntzako Nobel Saria. (j. 1916).
- 2012 - Manolo Preciado, Manolín, espainiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1957).
- 2013 -
- Jerome Karle, estatubatuar kimikaria, 1985eko Kimikako Nobel Saria (j. 1918).
- Tom Sharpe, ingeles idazlea (j. 1928).
- Esther Williams, estatubatuar igerilari eta aktorea (j. 1921).
- 2014 - Darío Barrio, espainiar sukaldaria (j. 1972).
- 2016 -
- Viktor Kortxnoi, sobietar-suitzar xake jokalaria (j. 1931).
- Peter Shaffer, ingeles-literatura eta musika-kritikaria eta antzerkigilea (j. 1926).
- 2017 - Adnan Khashoggi, saudiarabiar enpresaburu, arma trafikatzaile eta munduko gizon aberatsenetarikoa (j. 1935).
- 2019 -
- Fernando Aínsa, espainiar jatorriko uruguaiar kazetari, kritikari eta saiakera-idazlea (j. 1937).
- Dr. John, estatubatuar abeslaria (j. 1941).
- 2021 -
- Ei-ichi Negishi, japoniar kimikaria, 2010eko Kimikako Nobel Saria (j. 1935).
- Gérard Vergnaud, frantziar matematikari eta psikologoa (j. 1933).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Iraitz eta Yera/Yeraitz.