Abenduaren 7
data
Abenduaren 7a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita batgarren eguna da, 342.a bisurteetan. 24 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1984 - Urdaibai biosfera erreserba izendatu zuen UNESCOk.
- 2009 - Osakidetzak lehendabiziko sexu-aldaketa ebakuntza egin zuen Gurutzetako ospitalean.
- 2010 - Barakaldon gizon batek bere 25 urteko neskalagun ohia hil zuen.
MunduaAldatu
- 1941 - Pearl Harborko erasoa: Japoniako Itsas Armadak Estatu Batuen Hwaiiko Pearl Harborko base militarrari eraso zion. Ondoren, Estatu Batuek Bigarren Mundu Gerran parte hartzea erabaki zuten.
- 1975 - Indonesiak Ekialdeko Timor inbaditu zuen.
- 1988 -
- Yasser Arafatek Israelek existitzeko duen eskubidea onartu zuen.
- Iparraldeko Armenian (garai hartan Sobietar Batasuna) 6,8 graduko lurrikara izan zen. 30.000 pertsona hil, hamar milaka zauritu eta 500.000 etxerik gabe gelditu ziren. Giumri, Armeniako bigarren hiririk handienaren %60 suntsitu zen
- 2004 -
- Hamid Karzai Afganistango presidente izendatu zuten.
- John Kufuor Ghanako presidente berrautatu zuten.
- 2008 - Greziako poliziak gazte bat tiroz hil ostean, liskarrak hedatu ziren herrialdeko hiri desberdinetan.
- 2010 - Julian Assange Wikileaks webgunearen arduraduna Erresuma Batuan atxilotu zuten.
- 2011 - Mumia Abu-Jamal ekintzaileari ez zioten azkenean heriotza zigorra ezarri. berria.info
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1980 - Azaroaren 29an Oñatin hasitako Korrikaren lehenbiziko ekitaldia bukatu zen Bilbon.
- 2007 - 40 urteren ostean Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukertek eginiko Ama Lur filma Durangoko Azokan berriro estreinatu zuten.
MunduaAldatu
- 1950 - Kim filma estreinatu zen, Victor Savillek zuzendu eta Errol Flynn, Dean Stockwell eta Paul Lukas aktoreek antzeztu zuten.
- 1979 - Star Trek: The Motion Picture (Star Trek: Filma) filma estreinatu zen, Robert Wisek zuzendu eta William Shatner, Leonard Nimoy, DeForest Kelley, James Doohan, Walter Koenig, Nichelle Nichols, George Takei, Persis Khambatta eta Stephen Collins aktoreek antzeztu zuten.
- 2001 - Ocean's Eleven (Oceanen Haimaikak) filma estreinatu zen, Steven Soderberghek zuzendu eta Brad Pitt, George Clooney, Julia Roberts, Matt Damon eta Andy García aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
KirolakAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1710 - Ambrosio Meabe, bizkaitar filantropoa, Mexikoko Ilustrazioaren mugimenduaren sortzailetariko bat (h. 1781).
- 1768 - Jean Isidore Harizpe, Frantziako Armadan aritutako euskal militarra, Frantziako mariskala izandakoa (h. 1855).
- 1777 - Joaquín María Ferrer, euskal herritar politikari liberala eta militarra (h. 1861).
- 1797 - Ambrosio Orbegozo, bizkaitar politikari eta enpresaburua (h. 1864).
- 1841 - Mariano Zuaznabar, gipuzkoar meatze-ingeniaria, La Robla trenbidearen sortzailea (h. 1916).
- 1852 - Enrique Aresti, bizkaitar politikari eta enpresaburua (h. 1946).
- 1870 - Nicolasa Pradera, euskal sukaldaria (h. 1959).
- 1886 - Joakin Eugenio Perez de Senosiain, Buenabentura Oyeregi, nafar idazlea eta kaputxinoa (h. 1956).
- 1887 - Joseba Altuna, euskal idazlea (h. 1971).
- 1888 - Juan Martin Pertika, euskal idazlea (h. 1971).
- 1891 - Teresa Eskoriatza, gipuzkoar kazetari eta idazlea (h. 1968).
- 1921 - Jesús Urteaga, gipuzkoar kazetari eta apaiza (h. 2009).
- 1923 - Joxe Arratibel, gipuzkoar beneditarra, ipuin biltzailea eta euskal idazlea (h. 2011).
- 1933 - José María Portell, bizkaitar kazetaria (h. 1978).
- 1934 - Martin Orbe, bizkaitar apaiza eta euskal kulturgilea.
- 1943 - Txomin Iturbe, ETA erakunde armatuko kide eta buruzagi historikoa (h. 1987).
- 1949 - Francisco Javier Galdeano, nafar txirrindulari ohia.
- 1950 - Fernando Muniozguren, gipuzkoar pentsalaria eta euskalgintzako eragilea (h. 2006).
- 1957 - María Elósegui, gipuzkoar legelaria, Zaragozako Unibertsitatean zuzenbidearen filosofian katedraduna.
- 1966 -
- Lucía Etxebarria, gaztelaniaz idazten duen Euskal Herriko idazlea, Valentzian.
- Xabier Kalparsoro, gipuzkoar ETAkidea (h. 1993).
- 1967 - Jesús Merino, nafar futbolari ohia.
- 1973 -
- Aitor Bugallo, euskal txirrindularia (h. 2016).
- Gorka Gerrikagoitia, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1984 - June Fernández, bilbotar kazetaria.
- 1989 - Odei Onaindia, bizkaitar futbolaria.
MunduaAldatu
- 521 - San Kolunba, fraile misiolari gaelikoa (h. 597).
- 903 - Abd ar-Rahman as-Sufi, persiar astronomoa (h. 986).
- 1302 - Azzone Visconti, Milango jauna (h. 1339).
- 1545 - Henrike Estuardo, Lord Darnley, Estuardo leinu eskoziarreko noble ingelesa (h. 1567).
- 1598 - Gian Lorenzo Bernini, italiar arkitekto, eskultore eta margolari barrokoa (h. 1680).
- 1615 - Nicodemus Tessin Zaharra, suediar arkitektoa (h. 1681).
- 1764 - Claude-Victor Perrin, frantziar mariskala eta Belluneko dukea (h. 1841).
- 1786 - Marie Walewska, Napoleon Bonaparte enperadorearen maitaleetako bat (h. 1817).
- 1803 - Maria Josefa Saxoniakoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1829).
- 1810 - Theodor Schwann, alemaniar zientzialaria (h. 1882).
- 1843 - Helena Nyblom, suediar idazlea (h. 1926).
- 1863 - Pietro Mascagni, italiar musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 1945).
- 1869 - Jānis Alksnis, letoniar arkitektoa (h. 1939).
- 1872 - Johan Huizinga, herbeheretar filosofo eta historialaria (h. 1945).
- 1873 -
- Willa Cather, estatubatuar eleberrigilea (h. 1947).
- Viktor Txernov, errusiar politikaria, eseristak alderdikoa (h. 1952).
- 1878 - Akiko Yosano, japoniar idazle, poeta, feminista pionero, bakezale eta aktibista (h. 1942).
- 1879 - Austin Stack, irlandar errepublikarra (h. 1929).
- 1888 - Joyce Cary, irlandar eleberrigilea (h. 1957).
- 1892 - Stuart Davis, estatubatuar margolaria eta marrazkigilea, Ameriketako arte abstraktuaren aitzindaritzat hartua (h. 1964).
- 1895 - Milton Margai, Sierra Leonako aurreneko lehen ministroa (h. 1964).
- 1905 - Gerard Peter Kuiper, holandar astronomoa (h. 1973).
- 1915 -
- Leigh Brackett, estatubatuar gidoilari eta zientzia fikzio idazlea (h. 1978).
- Eli Wallach, estatubatuar aktorea (h. 2014).
- 1918 -
- Carla Capponi, italiar partisanoa eta politikaria (h. 2000).
- André Dumas, frantziar teologoa eta idazlea (h. 1996).
- 1920 - Fiorenzo Magni, italiar txirrindularia, hiru Itzuli Handietan etapa garaipenak lortu zituen lehena (h. 2012).
- 1924 -
- Mary Ellen Rudin, estatubatuar matematikaria (h. 2013).
- Mário Soares, Portugalgo presidentea (h. 2017).
- 1928 - Noam Chomsky, estatubatuar hizkuntzalaria, filosofoa, zientzialari kognitiboa eta aktibista.
- 1932 -
- Ellen Burstyn, estatubatuar aktorea.
- Pentti Linkola, finlandiar ekologista.
- 1935 - Armando Manzanero, mexikar abeslari, musikagile eta aktorea.
- 1948 -
- Mark Kurlansky, estatubatuar kazetari eta idazlea, elikagaien historian aditua.
- Gertrud Leutenegger, suitzar idazlea.
- Andrés Oliva, espainiar txirrindulari-ohia.
- 1949 - Tom Waits, estatubatuar abeslari, musikagile eta aktorea.
- 1954 - Bertín Osborne, espainiar abeslari, aurkezle eta aktorea.
- 1956 - Larry Bird, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalaria, historiako onenetakoa.
- 1957 - Hiroshi Mori, japoniar ingeniari eta idazlea.
- 1958 - Marie-Louise Coleiro Preca, Maltako presidentea.
- 1960 - Abdellatif Kechiche, frantziar-tunisiar zinema zuzendari eta aktorea.
- 1963 - Mark Bowen, galestar futbolari ohia.
- 1964 - Roberta Close, brasildar modelo, aktore eta telebista aurkezlea.
- 1972 - Kae Nishina, japoniar futbolari ohia.
- 1973 - Junko Ozawa, japoniar futbolari ohia.
- 1974 - Gerardo García León, espainiar futbolaria.
- 1976 - Martina Klein, argentinar modelo, telebista aurkezle eta umorista.
- 1977 - Luke Donald, australiar golfaria.
- 1979 - Jennifer Carpenter, estatubatuar aktorea.
- 1984 - Robert Kubica, automobilismoko poloniar pilotua.
- 1989 - Zita Hanrot, frantziar aktorea.
- 1991 - Diego Royo, espainiar futbolaria.
- 1996 - Paola Soldevila, kataluniar futbolaria.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1618 - Bernardo de Sandoval, Espainiako kardinala, Iruñeko apezpikua izandakoa (j. 1546).
- 1903 - Ramón Fernandez Garaialde, gaztelerazko poeta eta Donostiako alkatea (j. 1814).
- 1953 - Migel Muñoa, gipuzkoar irakaslea, gaur egungo ikastolen aitzindaria (j. 1868).
- 1970 - Norberto Almandoz, gipuzkoar apaiza, musikagilea, organista eta musika kritikaria, Sevillan (j. 1893).
- 1982 -
- José Etxebeste, gipuzkoar futbolaria (j. 1899).
- José Antonio Gasca, gipuzkoar saskibaloi entrenatzailea, Askatuak Saski-Baloi Taldearen sortzailea (j. 1936).
- 1983 - José María Cagigal, bizkaitar kirol-irakaslea, Barajasko istripuan (j. 1928).
- 1987 - Antonio Odriozola, arabar bibliografoa (j. 1911).
- 2012 - Franz Duboscq, euskal herritar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko Presidentea (j. 1924).
- 2014 - Javier Gato, gipuzkoar futbolaria, Pontevedran (j. 1935).
- 2015 - Vicente Zaragueta, gipuzkoar enpresaburua eta ozeanografoa (j. 1926).
- 2017 - Peyuco Duhart, lapurtar politikaria, Donibane Lohizuneko auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea (j. 1947).
- 2018 - Markos Gimeno, gipuzkoar artista polifazetikoa eta hitz-joko egilea (j. 1974).
MunduaAldatu
- K. a. 43 - Zizeron hil zuten Marko Antonioren jarraitzaileek.
- 283 - Eutikiano, Aita santua.
- 983 - Oton II.a Gorria, Alemaniako eta Italiako errege eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. c. 955).
- 1254 - Inozentzio IV.a, Aita santua (j. c. 1195).
- 1528 - Margarita Saxoniakoa, Saxoniako Hauteslerriko printzesa eta Brunswick-Lüneburgeko dukesa ezkontidea (j. 1469).
- 1655 - Ukita Hideie, japoniar samurai eta daimyōa (j. 1573).
- 1709 - Meindert Hobbema, holandar margolari eta marrazkilaria (j. 1638).
- 1815 - Michel Ney, frantziar mariskala, Elchingengo dukea eta Moskovako printzea (j. 1769).
- 1826 - John Flaxman, ingeles eskultore, diseinatzaile eta grabatzailea (j. 1755).
- 1894 - Ferdinand Marie Lesseps, frantziar diplomatikoa (j. 1805).
- 1896 -
- Luis Ricardo Falero, andaluziar margolaria (j. 1851).
- Antonio Maceo, Kubako militarra (j. 1845).
- 1906 - Élie Ducommun, suitzar kazetaria, 1902ko Bakearen Nobel Saria (j. 1833).
- 1912 - George Darwin, ingeles matematikaria, astronomoa, abokatua eta eugenista (j. 1845).
- 1941 - Lluís Millet i Pages, kataluniar musikagilea eta abesbatza zuzendaria (j. 1867).
- 1943 - Ruth Belville, Greenwicheko Denboraren Emakumea, Londreseko negozio-emakumea (j. 1854).
- 1970 - Romaine Brooks, estatubatuar margolaria (j. 1874).
- 1975 - Thornton Wilder, estatubatuar antzezlan eta eleberri idazlea (j. 1897).
- 1979 - Cecilia Helena Payne-Gaposchkin, anglo-estatubatuar astronomoa (j. 1900).
- 1982 -
- Harry Jerome, kanadar atleta (j. 1940).
- George Kistiakowsky, ukrainar-estatubatuar kimikaria, lehen bonba atomikoaren lehergaiaren diseinatzailea (j. 1900).
- 1985 - Robert Graves, ingeles idazlea (j. 1895).
- 1990 -
- Reinaldo Arenas, kubatar nobelagile, poeta eta antzerki idazlea (j. 1943).
- Joan Bennett, estatubatuar aktorea (j. 1910).
- 1993 -
- Félix Houphouët-Boigny, Boli Kostako lehendabiziko presidentea (j. 1908).
- Wolfgang Paul, alemaniar fisikaria, 1989ko Fisikako Nobel Saria (j. 1913).
- 1995 - Masashi Watanabe, japoniar futbolaria (j. 1936).
- 1996 -
- Julio Cano Lasso, espainiar arkitektoa (j. 1920).
- José Donoso Yáñez, txiletar eleberrigilea (j. 1924).
- 1997 - Félix Candela, espainiar-mexikar arkitekto eta ingeniaria, egitura paraboloide hiperbolikoak sortzeagatik ezaguna (j. 1910).
- 2002 - R. Orin Cornett, estatubatuar fisikaria (j. 1913).
- 2008 - John Ellis Williams, galestar eleberrigile elebiduna, nagusiki galeseraz idatzi izan zuena (j. 1924).
- 2016 - Greg Lake, ingeles abeslari, abesti egile, baxu jotzaile eta gitarra jotzailea, Emerson, Lake & Palmer taldearen sortzaileetakoa (j. 1947).
- 2018 - Belisario Betancur, Kolonbiako presidentea (j. 1923).