Libertarianismo[1] (latinezko libertas, "askatasun" hitzetik ekarria) askatasun indibiduala bere printzipio nuklear moduan duen mugimendu eta filosofia politikoa da.[2] Bere jarraitzaileei libertario diete. Liberalismo klasikoaren eta, neurri txikiago batean, anarkismo filosofikoaren aldaera hau batzuetan sozialismo libertariorekin nahasten dute baina bere jarraitzaileek merkatu-ekonomiaren aldekoak dira.[3] Robert Nozick (1938-2002), Murray Rothbard (1926-1995) edota Charles Murray (1943-) bere autore nagusiak dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2012]
  2. (Ingelesez) Boaz, David. (2009-1-30). Libertarianism. in: Encyclopædia Britannica..
  3. (Ingelesez) «The Shifting Symbolism of the Gadsden Flag» The New Yorker.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.