Deustuko Unibertsitatea

unibertsitatea

Deustuko Unibertsitatea (UD) Bilboko izen bereko auzoan dagoe.

Deustuko Unibertsitatea
Datuak
Motaunibertsitate pribatua, sarbide irekiko argitaletxea, Unibertsitate katolikoa eta Jesuit university (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaEuropean University Association (en) Itzuli, Conference of Rectors of Spanish Universities (en) Itzuli eta Unión de Editoriales Universitarias Españolas
Honen parteInternational Association of Jesuit Universities (en) Itzuli
Erabilitako hizkuntzagaztelania
Osatuta
Historia
Sorrera1886
webgune ofiziala

Bigarren hezkuntzako ikastetxeez gain, jesulagunek goi mailako ikasketen zentro bat ere sortu nahi zuten. Laster jarri ziren harremanetan kulturaz eta hezkuntzaz arduratuta zegoen eta merkataritzan ziharduen goi burgesiako talde batekin. Horrela, 1881eko urriaren 26an, Bilbon industria goraka zihoan une horretan, Jesusen Konpainiaren buruak Bilbon goi mailako ikasketen zentro bat sortzea onartu zuen. Etxearen eraikuntzaz arduratzeko (Francisco de Cubas y Gonzáles Montesi agindutako Eraikin Nagusia eraikitzeko) La Enseñanza Católica S.A. sortu zen. Bertan, garai hartako 13 pertsona ospetsuk partehartu zuten, Casilda Iturrizar, Epalzaren alargunak besteak beste.

1916an "Unibertsitate Komertziala" deritzana sortu zen, ikasketa ekonomikoetara bideratutako fakultatea eraikitzeko asmoz. Bi ildoren inguruan antolatu zen: merkataritzako aholkularitza eta enpresen zuzendaritza. Hastapen horietan A. Luis Chalbaud-ek hartu zuen parte. Jesulagun izateko ikasketak eta Deustuko ikasketak amaitu ondoren, ikasketa ekonomikoen proiektu bat aurkeztu zuen 1912an, AEBetan, Erresuma Batuan, Alemanian eta Italian sortutakoen ildotik. Agirre Bizkaitar Fundazioak finantzatu zuen Espainian aitzindari izan ziren ikasketa horiek sortzeko proiektua.

Espainian, prestigio gehien duten unibertsitateen tartean dago.

Gerra Zibila eta gerraostea aldatu

Eskolak ematen, ordea, aurrera segitu zuten Bizkaiko Kultura Akademian. "Unibertsitate Komertzialak", Agirre Bizkaitar Fundazioarena zenez, gorabeherarik gabe segitu zuen, Gerra Zibila hasi arte. Gerratean, Unibertsitatea base militar bihurtu zen eta, Bilbo erori (1937) eta 1940ra arte, presoen kontzentrazio esparru, ospitale eta hornidurak banatzeko gune ere izan zen. 1940an ekin zitzaien berriro unibertsitateko eginkizunei.

Onarpen ofiziala aldatu

Gizarteak egoera horren berririk ez bazuen ere, onespen ofiziala jasotzeko kudeaketei ekin zitzaien, bidegabeko egoera horri irtenbidea emateko. 1962ko apirilaren 5ean, Espainiako Gobernuaren eta Egoitza Santuaren arteko hitzarmena sinatu zen eta horrek eman zien oinarri juridikoa unibertsitate katolikoei edo Elizaren unibertsitateei.

1963ko abuztuaren 10ean Egoitza Santuak kanonikoki eratu zuen Deustuko Unibertsitatea eta urte bereko irailean onartu zituen Estatuak Zuzenbideko eta Filosofia eta Letretako (Filologia Modernoaren saila) fakultateak. Ordutik aurrera, ikasle kopurua eta unibertsitateko ikastegiak ugaritu egin dira. 500 ikasletatik milara pasatu zen eta, bost urtean, 2.700era; hamar urtean 5.000ra, gaur egunean dauden ia 14.000 ikasletara iritsi arte. Gainerako fakultateak elkarren atzean onartu zituzten, Ekonomia eta Enpresa Zientziekin hasi 1973an eta 1979an Informatikakoa gehitu arte.

Donostiako campusa aldatu

Hasiera batean, EUTGen Enpresa Teknika, Zuzenbidea, Ekonomia Zientziak eta Ingeniaritzarako prestakuntzako kurtso bat ematen ziren. 1969an Filosofia eta Letren Fakultatea Deustuko Fakultatearen atal gisa sortu zen. 1979an Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea Deustukoaren menpeko fakultate gisa sortu zen eta 1990ean gertatu zen Donostiako ikastegiaren benetako fusio juridikoa Deustuko Unibertsitatearen bigarren campus bezala. Gaur egun Ekonomia Zientzietako Fakultatea, Giza Zientzien Fakultatea, Turismoko Unibertsitate Eskola eta Gizarte Laneko Unibertsitate Eskola ditu.

Anaia Garate aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Francisco Garate»

Lehen ikasketak Azpeitiko eskolan egin eta 14 urterekin Urduñako "Nuestra Señora de la Antigua" ikastetxera joan zen morroi. Garai horretan sortu zitzaion erlijioso-bokazioa. 1874an hasi zuen nobiziotza Frantziako hegoaldeko Poyannen, 1868ko iraultzaren ondorioz kanporatutako Espainiako jesulagunen babes izan zen herrian. 1877an A Guardako (Pontevedra) ikastetxera bidali zuten, sakristau eta erizain lanak betetzera. Bertan egin zituen azken botoak 1887ko abuztuaren 15ean. Hurrengo urtean heldu zen Deustuko Unibertsitate sortu berrira, atezaintzaz arduratzeko, eta 1889tik sakristau ere izan zen. Laster igarri zitzaizkion jainkozaletasuna, pazientzia eta zerbitzurako joera. Deustuko ikasleek anaia Finuras ezizena eman zioten bere jokabide zintzoa zela eta. Ikasleen gaiztakeriak aita jesulagunen aurrean zuritzen bazituen ere, ezin izaten zuten hain erraz engainatu. Hori dela eta, ikasleek oso maite zuten eta itzal handia zioten. Anaia Garateren zereginen artean bisitariekiko harremanak izatea ere bazegoenez, bere santutasunaren ospea laster zabaldu zen Deustuko hormetatik kanpo. Anaia Garate 1929an hil zen, 72 urte zituela. Azken zeregin horretan 41 urte eman zituen, Unibertsitatean ia hutsik egin gabe. 1946an, haren gorpuzkinak Unibertsitateko kapera publikora ospe handiz eraman zituzten eta, 1964an kapera hori kendu zutenean, atezaintzatik gertu zegoen toki berezi batean kokatu zituzten. Bien bitartean eta 1939tik aurrera dohatsu izendatzeko tramiteak egiten hasi ziren. Joan Paulo II. Aita Santuak anaia Garateren bertuteen apartekotasuna goraipatu zuen eta dohatsu izendatu zuen 1985eko urriaren 6an. Anaia Garate dohatsuaren gela, bigarren klaustroan, zegoen bezala gorde da. Unibertsitateko atarian, bere gorpuzkinak dauden kaperaren ondoan, bustoak eta oroitarriak gogorarazten dute Unibertsitateko atezain txiki-handia. Kapera Gotikoan, anaia Garateren beste eskultura bat dago, gorputz osokoa.

Errektoreak aldatu

Errektorea autoritate handiena da unibertsitatearen barruan. Deustuko Unibertsitateko lehena Luis Martín García izan zen, 1885-1886 ikasturtean. Azken errektoreak hurrengoak izan dira:

Ikastegiak aldatu

 
Deustuko Unibertsitatearen egoitza Bilbon.

Unibertsitateak fakultateez gain, institutuak, katedrak eta Hizkuntza Zentroa ditu. Guztira zazpi fakultate ditu:

Liburutegi berria aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Deustuko Unibertsitateko liburutegia»
 
Deustuko Unibertsitateko liburutegia.

2008ko abenduan ireki zuten, Abandoibarrean. Unibertsitatearen eraikin nagusiaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren artean. Rafael Moneo arkitektoak diseinatu zuen. Fatxada beirazko bloke zehargardenez osatuta dago.

Euskara integratzeko lehen eragileak aldatu

Deustuko Unibertsitatean giroa ez zen 1975ean inondik ere euskaltzale. Patxi Altuna, Xabier Arzalluz eta Gotzon Garate gipuzkoarrak, Gregorio Monreal eta Rikardo Zierbide nafarrak eta Alfonso Irigoien, Jose Urrutia, Jose Antonio Obieta, Andres Mafiarikua, Mari Angeles Larrea, Karmele Rotaetxe eta Adrian Zelaia bizkaitarrak ziren, erdal itsaso hartatik buru tente ageri ziren irla bakarrak, zeinek bere arloan euskararen aldeko lana eginez. Edonola ere, Euskal Kultur Mintegia sortu zen orduan Deustun, ikasle euskaltzaleen biltoki izan zena.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu