Ireki menu nagusia

Angel Alkalde Linares (Portugalete, 1943ko maiatzaren 2a) bizkaitar politikari ohia da. Ezker abertzalearen kidea, ETArekin harremanak izateagatik kartzela-zigorra jasan zuen.

Angel Alkalde
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989-12-02 - 1993-04-13
Josu Muguruza
Barrutia: Bizkaia
Hautaketa: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotza Portugalete1943ko maiatzaren  2a (76 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Madril
Kidetza Euskadi Ta Askatasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

BiografiaAldatu

Botikaria lanbidez, 1983 eta 1987 artean jaioterriko Herri Batasunaren zerrendetan parte hartu zuen baina ez zen zinegotzi hautatua izan. 1988an ETArekin zerikusia zuela atxilotua,[1] 1989ko Espainiako hauteskunde orokorretan parte hartu eta Josu Muguruza erail zutenean, diputatu bilakatu zen.[2] Espainiako Auzitegi Gorenak epaitu eta zigortu zuen.[3]

Hala ere, ihes egin eta 1999an delitua preskribatu zen. 2003an Donostian ustekabez agertu eta klandestinitatea utzi zuen.[4] 2005ean terrorismo goresteagatik berriro atxilotu zuten.[2]

ErreferentziakAldatu