Iñaki Azkuna

Bilboko alkatea (1999-2014)

Iñaki Azkuna Urreta (Durango, Bizkaia, 1943ko otsailaren 14a - Bilbo, Bizkaia, 2014ko martxoaren 20a) euskal herritar politikari jelkidea eta Bilboko alkatea izan zen.

Iñaki Azkuna


Bilboko alkate

1999ko uztailaren 14a - 2014ko martxoaren 20a
Josu Ortuondo - Ibon Areso

10. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua

1991ko otsailaren 7a - 1999ko urtarrilaren 2a
Jose Manuel Freire - Gabriel M.ª Inclán Iribar
Bizitza
JaiotzaDurango1943ko otsailaren 14a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2014ko martxoaren 20a (71 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua, politikaria eta kardiologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEuskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Biografia laburra

aldatu

Durangoko familia euskaldun batean jaioa izan arren, ez zekien euskaraz; Azkuna askotan kexatu zen frankismoaren eraginez galdu zuela ama hizkuntza, beste askok bezala.[1]

Medikuntza eta Kirurgia ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean, eta lizentziatura 1966. urtean lortu. Bost urte geroago doktoretza amaitu zuen. 1973. urtetik aurrera, medikuntza fisiko eta erradiologiako irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Urte berean, Gurutzetako Ospitaleko mediku bihurtu zen.

1981ean Gurutzetako Ospitaleko lehendakari izendatu zuten. Eta bost urte beranduago, 1986. urtean Gurutzetako Ospitaleko erradiologiako zerbitzuaren buru. 1999tik Bilboko alkatea izan zen, 2014an hil zen arte. Bere agintaldiak, Bilboren berritzea indar gehiagorekin egin den urteekin bat egin du.

2012ko irailaren 14an, Azkunaren emaztea hil zen.[2] 2013ko urtarrilean, Munduko Alkate saria eman zion City Mayors Fundazioak, Bilbo eraldatzeagatik.[3]

2014ko otsailaren 22an, jatetxe batean otordua egiten ari zela kordea galdu zuen, eta ospitalera eraman zuten. Martxoaren 20an minbiziak hil zuen.[4]

Emaitzak udal hauteskundeetan

aldatu
Bilboko udala
Urtea botoak botoen %a zinegotziak
1999ko udal hauteskundeak 58.772 %31,48 9 (29tik)
2003ko udal hauteskundeak 82.176 %41,79 12 (29tik)
2007ko udal hauteskundeak 64.881 %41,90 13 (29tik)
2011ko udal hauteskundeak 74.376 %44,16 15 (29tik)

Kargu politikoak

aldatu

Kondekorazioak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa
Jose Manuel Freire
 
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailburua

1991-1999
Ondorengoa
Gabriel Maria Inclan
Aurrekoa
Josu Ortuondo Larrea
 
Bilboko alkatea

1999-2014
Ondorengoa
Ibon Areso Mendiguren