Hiroshima[1] (japonieraz: 広島市 Hiroshima-shi?) Hiroshimako prefekturako hiriburua da. Japoniako Chūgoku eskualdean dago, Honshu uharteko hego-mendebaldean, Setoko Barne Itsasoaren ertzean. 2014ko erroldaren arabera 1.184.208 biztanle ditu, Japoniako 11. hiri handiena da. Metropoli eremuak berriz 2.064.536 biztanle ditu, Japoniako 7. metropoli eremu handiena da beraz.

Hiroshima
広島市
izendaturiko hiria
Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: Hiroshimako gaztelua; beisbol partida, beisboleko Udal Estadioan; Hiroshimako Bakearen Memoriala (Genbaku Dome); kale baten gaueko ikuspegia; Haurren Bake Monumentua. Irudi gehiago
Fitxategi:No
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūgoku (Sanyō)
Hiroshima
AlkateaKazumi Matsui (en) Itzuli
Izen ofiziala広島市 (Hiroshima-shi)
Jatorrizko izena広島市
Posta kodea730-8586
HerriburuaNaka-ku (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak34°23′07″N 132°27′19″E / 34.38525°N 132.45531°E / 34.38525; 132.45531
Map
Azalera905,01 km²
MugakideakKure (en) Itzuli, Higashihiroshima (en) Itzuli, Akitakata (en) Itzuli, Hatsukaichi, Kumano (en) Itzuli, Kaita (en) Itzuli, Fuchū (en) Itzuli, Saka (en) Itzuli, Kitahiroshima (en) Itzuli eta Akiōta (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.198.021 (2021eko otsailaren 1a)
−108.568 (2018)
Dentsitatea1.323,77 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1889ko apirilaren 1a eta 1589
Telefono aurrizkia82
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakChongqing, Montreal, Volgograd, Hannover, Daegu, Nagasaki, Ypres, Honolulu konderria, Aki (en) Itzuli eta Honolulu
http://www.city.hiroshima.lg.jp/www/genre/0000000000000/1001000000056/index.html www.city.hiroshima.lg.jp

Hiroshimak historiako lehen bonbardaketa atomikoa nozitu zuen 1945eko abuztuaren 6an, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Estatu Batuetako armadak egina. Gertaera honen omenez egindako Hiroshimako Bakearen Memoriala Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1996 urtean.

Historia aldatu

Sorrera aldatu

Mōri Terumotok Hiroshima 1589an sortu zuen, Setoko Barne Itsasoaren ertzeko Ōta ibaiaren deltan, eta 1593an Hiroshimako gaztelua eraiki. Terumotok, ordea, Sekigahara borroka galdu egin zuen eta hiria Tokugawa Ieyasuren esku geratu zen. Horrek Masanori Fukushima daimyoa jarri zuen agintari.

Garrantzia militarra aldatu

Meiji berrezarkuntzaren ondoren, Hiroshima prefeturako hiriburu izendatu zen eta asko garatu zen, 1894an trena iritsi zenean eta 1880ko hamarkadan Ujina itsasp ortua eraikitzean. Berehala japoniar armadaren garrantzi handiko base militarra bihurtu zen Txinaren aurkako gerran (1894-1895). Urte hauetan Meiji enperadorea Hiroshimako gazteluan bizi izan zen, honek argi erakusten du hiriaren garrantzia. Industria ere finkatu zen, batez ere kotoigintzari loturikoa. 1904 urtean, Errusiaren aurkako gerran sartu zen Japonia eta Hiroshiman baliabide militarrak ekoizten zituen industria berria garatu zen. Lehen Mundu Gerran ere garrantzia handia izan zuen eta Japoniak Aliatuekin bat egin zuenez, 500 gerra-preso alemaniar izan ziren Hiroshimako badiako Ninoshima uhartean.

Bigarren Mundu Gerra aldatu

Bigarren Mundu Gerran ere industria militarraren indarra mantendu zuen eta Japoniako armadaren hainbat atalen egoitza nagusia izan zen, batez ere Tokion bonbaketak izan zirenean, Hiroshima ez baitzen erasotua izan.

1945eko abuztuaren 6an, Enola Gay izeneko Ameriketako Estatu Batuetako B-29 bonbaketariak lehen bonba atomikoa bota zuen hiriaren gainean. Ondorioak latzak izan ziren: hiriaren % 69 erabat suntsitu zuen eta 80.000 pertsona inguru hil. Urtebeteren buruan, hildakoak 140.000 ziren, hiriaren aurreko biztanleriaren % 40 gutxi gorabehera.

Urte bereko irailaren 17an, Makurazaki tifoiak jo zuen Hiroshima eta 3.000 hildako eragiteaz gain, hiriko zubien eria eta errepide eta trenbideak suntsitu zituen.

Gerra ostea aldatu

Gerraren ondoren, Tange Kenzoren zuzendaritzapean eraiki zen berriro, eredu berrien arabera. Hala ere erdialdea bonba atomikoa lehertu ondoren geratu zen bezala gorde da, hondamenaren oroigarri. Horretarako, 1949an Hiroshimako Bakearen Memoriala egiteko diseinuak jaso ziren eta 1955ean inauguratu zuten.

Shinzo Hamai (1905–1968) alkateak 1949an Bakearen Hiria izendatu zuen Hiroshima eta poliki-poliki nazioartearen estimua jasotzen hasi zen. Gaur egun, Hiroshimako gobernuak munduko arma nuklear guztiak deusezta daitezen lanean dihardu.

Gaur egun, berriro arrantza portu eta industriagune nagusia da.

Auzoak aldatu

Hiroshimak zortzi auzo (ku) ditu:

Auzo Biztanleria Azalera (km²) Dentsitatea Mapa
Aki-ku 78,176 94.01 832  
Asakita-ku 156,368 353.35 443
Asaminami-ku 220,351 117.19 1,880
Higashi-ku 122,045 39.38 3,099
Minami-ku 138,138 26.09 5,295
Naka-ku
(erdigunea)
125,208 15.34 8,162
Nishi-ku 184,881 35.67 5,183
Saeki-ku 135,789 223.98 606
2006ko datuak

Geografia aldatu

Setoko Barne Itsasoaren ertzean kokaturik dago Ōta ibaiaren deltan. Ibaiaren sei kanalek Hiroshima hainbat uhartetan banatzen dute. Ōta ibaia Hiroshimako Badian itsasoratzen da.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Hiroshima (1971-2000))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.6 10.2 13.8 19.5 23.8 26.9 30.8 32.1 28.3 23.0 17.2 12.3 20.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.3 5.7 9.0 14.6 18.9 22.8 26.9 27.9 23.9 18.0 12.3 7.5 16.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.7 1.8 4.5 9.8 14.3 19.2 23.7 24.3 20.2 13.8 8.2 3.5 12.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46.9 66.9 120.5 156.0 156.8 258.1 236.3 126.0 180.3 95.4 67.8 34.8 1540.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 7.8 7.6 2.4 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.3 4.3 22.4
Eguzki orduak 137.5 131.1 166.3 189.1 205.7 158.8 182.9 201.5 154.9 180.2 149.3 147.8 2004.9
Hezetasuna (%) 67 67 65 64 66 73 75 71 71 69 68 69 69
Iturria: Japan Meteorological Agency[2]

Kirolak aldatu

Hainbat kirol praktikatzen dira Hiroshiman. Sanfrecce Hiroshima futbol taldeak Japoniako azken ligak irabazi ditu. Beisbol talde arrakastatsua ere badu, Hiroshima Toyo Carp, hiru aldiz izan da Japoniako txapelduna eta 6 aldiz irabazi du Erdialdeko Liga.

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Hiritar ezagunak aldatu

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Hiroshimak itsasoz haraindiko sei hiri senidetu ditu:[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. Japan Meteorological Agency. 気象庁 / 平年値(年・月ごとの値). .
  3. City.hiroshima.jp. Introduction to our Sister and Friendship Cities. .
  4. Volgadmin.ru. (1994-12-01). Friendly relationship at Official website of Volgograd. .
  5. © 2007-2009 Hanover.de - Offizielles Portal der Landeshauptstadt und der Region Hannover in Zusammenarbeit mit hier.de. Hanover - Twin Towns. .

Kanpo estekak aldatu