Luis Eduardo Aute

Luis Eduardo Aute Gutiérrez (Manila, Filipinak, 1943ko irailaren 13a - Madril, 2020ko apirilaren 4a[1]) espainiar kantari, pintore eta zinemagilea zen.

Luis Eduardo Aute
Aute recogida premio.jpg
Bizitza
Izen osoa Luis Eduardo Aute Gutiérrez
Jaiotza Manila1943ko irailaren 13a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2020ko apirilaren 4a (76 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: infartua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
frantsesa
ingelesa
italiera
tagaloa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, artista eta kantugilea
Jasotako sariak
Genero artistikoa olerkigintza
trova (en) Itzuli
marrazki biziduneko filma
Musika instrumentua ahotsa
gitarra
Diskoetxea RCA Victor
Ariola (en) Itzuli
Virgin Records
Sony Music Entertainment
IMDb nm0042574
luiseduardoaute.com

BiografiaAldatu

Zortzi urte zituela iritsi zen Espainiara bere familiarekin. Hamabost urterekin, gitarra elektrikoa jotzen zuen Los Tigres eta Los Sonor taldeekin. Nahiago izan zuen, ordea, bakarrik jarraitu musika egiten eta kantatzen, eta hala argitaratu zituen lehen diskoak. Kanta batzuk, Rosas en el mar edo Aleluya nº 1, Massiel abeslariarekin kantatu eta grabatu zituen, eta arrakasta handia izan zuten (1967). Gaztelaniaz kantatzen duen kantautore ezagunenetako bat da, eta disko asko atera zuen, batzuk arrakasta handikoak: Rito (1973), Espuma (1974) eta Babel (1976) trilogia; Albanta (1978), bere disko onenentzat jotzen dena; Entre amigos (1984), Slowly (1992), Mano a mano (1993), Silvio Rodríguez kubatar musikagilearekin egina; eta Aire-Invisible, hogeita hamaika abestiz osatua, hamasei gaztelaniaz eta gainerakoak ingelesez (1998). Horretaz gainera, abesti ugari egin zituen beste kantarientzat ere. Margolaria ere bazen, eta azalak diseinatu zituen, besteak beste. Azkenik, zinemaren munduan ere ibili zen, zuzendari eta ekoizle gisa. 2001ean plazaratu zuen lehen film luzea, Un perro llamado dolor izeneko animazio-proiektua. Disko bat baino gehiago ekoitzi zituen Tony Carmonarekin, hala nola A día de hoy (2007) eta Intemperie (2010).

AlbumakAldatu

  • Diálogos de Rodrigo y Gimena (RCA-Victor, 1968)
  • 24 Canciones Breves (1967-68) (RCA-Victor, 1968)
  • Álbum 1966-67 (1972)
  • Rito (Ariola, 1973)
  • Espuma (Ariola, 1974)
  • Babel (Ariola, 1975)
  • Sarcófago (Ariola, 1976)
  • Forgesound (Ariola, 1977)
  • Albanta (Ariola, 1978)
  • De Par en Par (Ariola, 1979)
  • Alma (Movieplay, 1980)
  • Fuga (Movieplay, 1981)
  • Entre Amigos (Movieplay, 1983)
  • Cuerpo a Cuerpo (Ariola, 1984)
  • Nudo (Ariola, 1985)
  • 20 Canciones de Amor y un Poema Desesperado (Ariola, 1986)
  • Templo (Ariola, 1987)
  • Segundos Fuera (Ariola, 1989)
  • Ufff! (Ariola, 1991)
  • Slowly (Ariola, 1992)
  • Mano a mano (con Silvio Rodríguez; Ariola, 1993)
  • Alevosía (Virgin, 1995)
  • Paseo por el amor y el deseo (1996)
  • Aire/Invisible (Virgin, 1998)
  • Querencias (2001)
  • Alas y Balas (Virgin, 2003)
  • Auterretratos Vol. 1 (BMG Ariola, 2003)
  • Auterretratos Vol. 2 (BMG Ariola, 2005)
  • A día de hoy (BMG Ariola, 2007)
  • Humo y azar (BMG Ariola, 2007)
  • Memorable cuerpo (Sony/BMG, 2008)
  • Auterretratos Vol.3 (BMG Ariola, 2009)
  • Intemperie (2010)
  • El niño que miraba el mar (2012)

Poema-bildumakAldatu

  • La matemática del espejo (Edició Ángel Caffarena, Málaga, 1975)
  • Canciones y poemas (Demófilo, 1976)
  • La liturgia del desorden (Hiperión, Madril, 1978)
  • Canciones (Hiperión, Madril, 1980)
  • Templo de carne (1986)
  • Canciones 2 (Hiperión, Madril, 1991)
  • animaLuno (Editorial El Europeo/Allegro, Madril, 1994)
  • animaLdos (Plaza/Janés, Madrid, 1999)
  • Cuerpo del delito. Canciones (1966-1999) (Celeste, Madril, 1999)
  • Volver al agua. Poesía completa (1970-2002) (Sial, Colección Contrapunto, Madril, 2002)
  • animaLtresD (Siruela, 2005)
  • animaLhada (Siruela, 2005)
  • animaLhito (Siruela, 2007)
  • No hay quinto aniMaLo (Siruela, 2010)

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2020-04-04). «Música | Muere Luis Eduardo Aute, referente de la canción de autor española» RTVE.es . Noiz kontsultatua: 2020-04-04.

Kanpo estekakAldatu