Txema Vitoria
pailazo euskalduna
Txema Vitoria Kormenzana (Bilbo, 1943ko otsailaren 25a) euskal pailazoa eta matematika irakasle ohia da. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo hirukoteko bat da, hain zuzen ere Txiribiton pailazo mutuaren papera antzeztu ohi du. Taldeko beste bi pailazoak Txirri (Xabier Otaegi) eta Mirri (Jose Ignazio Ansorena) dira.
Txema Vitoria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Txema Vitoria Kormenzana |
Jaiotza | Bilbo, 1943ko otsailaren 25a (81 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pailazoa |
Lanbidez pailazoaz gain, Larramendi ikastetxean matematika irakaslea izan da. Gaur egun jubilatua dago. Bilbon jaio bazen ere, Donostian bizi da, eta Debako amona eta udaldiak han iragaten zituenez, udalerri horri bihotzez lotua ere badago.[1] Vitoria abizena izateaz gain, soldadutza Iruñean egin zuen.