Edward L. G. Bowell
astronomo estatubatuarra
Edward L. G. "Ted" Bowell (Londres, 1943), Ameriketako Estatu batuetan lan egiten duen astronomo ospetsua da. Londresko University Collegen eta Parisko Unibertsitatean ikasi zuen. Lowell Observatory Near-Earth-Object Search (LONEOS) proiektuaren ikertzaile nagusia da. Berari esker asteroide asko aurkitu izan dira, batzuk LONEOS proiektu barruan eta beste batzuk hau martxan jarri aurretik. Haien artean hauek aipa daitezke: Asteroide troiarrak (2357) Phereclos, (2759) Idomeneo, (2797) Teucro, (2920) Automedonte, (3564) Taltibio, (4057) Demophon eta (4489) 1988 AK.
Edward L. G. Bowell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1943 (79/80 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Londresko University College Emanuel School (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Anderson Mesa Station |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Nazioarteko Astronomia Elkartea |
Halaber, aldiko 140P/Bowell-Skiff kometa eta ez-aldiko C/1980 E1 kometaren aurkikuntzan lagundu zuen.
Beste batzuk aldatu
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez):Edward Bowellen webgunea.