Ireki menu nagusia

Jorge Pedro Zabalza Waksman (Minas, 1943) Uruguaiko politikaria da[1].

Jorge Zabalza
Jorge Zabalza.jpg
Bizitza
Jaiotza Minas Itzuli, 1943 (75/76 urte)
Herrialdea  Uruguai
Familia
Ezkontidea(k) Verónika Engler Itzuli
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta idazlea
Kidetza Tupamaroen Nazio Askapenerako Mugimendua
Alderdi politikoa Herri Partaidetzaren Mugimendua

BiografiaAldatu

Esnegintza izan zen XIX. mendearen amaieran Ameriketara joandako euskaldun askoren ogibidea. Esnetako abeletxeek tambo izena dute. Handik tupamaro historikoaren ezizena: Tambero. Aita, Pedro Zabalza, senatari kontserbadorea zen arren, Jorge eta bere anaia Ricardo goiz sartu ziren Raúl Sendicek sortutako "Uruguaiko Nazio Askapen Mugimendu-Tupamaroetan". 1969an –Jorge Montevideoko Punta Carretas presondegian zela–, tupamaroek Pando hiria hartu zutenean, ihesean zebilen Ricardo atzeman eta bertan hil zuen poliziak. Urtebete beranduago, 111 tupamarok sekula izan den ihesaldirik arrakastatsuena burutu zuten, Zabalza eta Sendic tartean zirela. Ez zen baina handik alde egingo zuen azken aldia: 1972an, Jorgek zuzendutako planari jarraiki, 15 izan ziren espetxe beretik alde egin zuten tupamaroak. Halere, errepresio gordina zela medio, hurrengo hilabeteetan 2.800 tupamaro atxilotu zituzten.

Jorge Zabalza 1972ko ekainean harrapatu zuten; 11 urte emango zituen kuartelez kuartel, bi metro karratuko kaioletan. 1985ean, diktadura amaituta, tupamaroak zeregin politikoetara bueltatu ziren, matxinada helburuak ahaztu gabe. Zabalza tupamaroen "Mate Amargo" aldizkariaren zuzendaria izan zen. 1994ko hauteskundeetan, Montevideo Barrutiko Batzorderako zinegotzi hautatu zuten. Ezaguna da Frente Amplio (FA) koalizioak bultzatu zituen pribatizazioen kontrako bere jarrera. Beste agintari tupamaroekin bat ez zetorrelako laga zuen Mugimendua. 2007ko urrian, Federico Leicht kazetariak kaleratu zuen Zabalzaren biografia, "Cero a la izquierda", eta ez da Frente Amplioko tupamaroen gogoko izan[2].

ErreferentziakAldatu

  1. Jorge Zabalzari buruzko elkarrizketa-erreportajea Argia aldizkarian
  2. Leicht, Federico (2007). "Cero a la izquierda. Una biografía de Jorge Zabalza". Letraeñe ediciones. ISBN 997480561-3