Tehueltxe[1] (lehen patagoi deituak) Patagoniako lautadetan Magallaes itsasartetik Rio Negrora bitarteko lurraldeetan bizi zen etnia-multzo baten izen generikoa da. XXI. mende hasieran 10.590 tehueltxe bizi ziren Argentinan[2], gehienak Santa Cruz eta Chubuten.

Tehueltxeak
Cacique Mulato.JPG
Biztanleak guztira
10.590
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Argentina
Hizkuntza
Tehueltxeera, gaztelania
Erlijioa
Animismo (jatorrian)
Zerikusia duten beste giza taldeak

HistoriaAldatu

Tehueltxeen artean iparraldekoak eta hegoaldekoak bereizten ziren, hizkuntzaz eta ohiturez. Iparraldekoak zaldiz ibili ohi ziren, eta hegoaldekoak oinez (zaldia XVIII. mendearen hasieran zabaldu zen). Ipar Amerikako Ordoki Handietako indiarren artean bezala, zaldiak indiarren bizimodua aldatu zuen. Tehueltxeak ehiztari egin ziren (guanakoa ehizatzen zuten, batez ere). Ekonomia-egoera hobetzean, ugaldu egin ziren. Kolonoen kontrako gerran aritu ziren behin baino gehiagotan. Poliki-poliki, ordea, kolonoen ohiturak beretu eta haiekin nahastu ziren.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
  2. Larcabal, Susana. Argentina Ancestry and Immigration. en.calameo.com . Noiz kontsultatua: 2015-08-16.

Kanpo estekakAldatu