Pulsar
Pulsarrak beren ardatzaren inguruan oso azkar biratzen duten neutroi-izar berriak dira, supernoba baten leherketaz eratzen direnak. Beren bi polo magnetikoetatik erradiazio elektromagnetikoa igortzen dute. Errotazio azkarragatik, lurretik erradiazio pultsuak neurtzen dira, faroen antzera.
Ezaugarriak
aldatuNeutroiez osatuak dira, beren ardatzaren inguruan biraka dabiltza eta, beren eremu magnetikoaren eraginez, irradak igortzen dituzte.
Pulsarren trinkotasuna 100.000 t/cm3-takoa da, erradioa 10 eta 100 km artekoa, eta masa, berriz, Eguzkiarena halako 2,5ekoa.
Biratzerakoan, izar horren izpiak Lurrerantz zuzentzen dira eta une horretan bultzada bat antzeman daiteke.
Zientzialarien ustez, pulsarrak izar nukleoak dira. Supernobaren leherketa gertatzean pulsarrak duen momentu zinetikoa oso handia da, eta ondorioz pulsarraren errotazioa oso lasterra da; halere, errotazio hori pixkanaka-pixkanaka motelduz doa, izarrak grabitazio uhinak igortzen dituen neurrian; izan ere, uhin horiek momentu zinetikoaren zati bat kontsumitzen dute. Errotazioaren moteltze neurria ezagutuz gero, jakin daiteke zein den izarraren adina eta, ondorioz, supernobaren leherketa noiz gertatu zen. Horrela bada, Karramarroko pulsarrak, adibidez, 1.000 urte inguru ditu, nonbait; bat etor liteke, beraz, txinatarrek 1054. urtean zeruan ikusitako leherketa batekin.
Lehen aldiz pulsar bat 1967ko azaroaren 28an behatu zen, Jocelyn Bell Burnell eta Antony Hewish izan ziren lehenak pulsar bat behatzen eta deskribatzen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.