Jim Morrison, jaiotzez James Douglas Morrison, (Melbourne, Florida, 1943ko abenduaren 8a - Paris, Frantzia, 1971ko uztailaren 3a) estatubatuar idazle eta poeta izateaz gain, The Doors taldearen abeslaria izan zen.

Jim Morrison

Bizitza
JaiotzaMelbourne1943ko abenduaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaParis1971ko uztailaren 3a (27 urte)
Hobiratze lekuagrave of Jim Morrison (en) Itzuli
Père Lachaise hilerria
Familia
AitaGeorge Stephen Morrison
Ezkontidea(k)Pamela Courson (en) Itzuli  (1967ko irailaren 30a -  1971ko uztailaren 3a)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaSt. Petersburg College (en) Itzuli 1962)
UCLAren antzerki, filme eta telebista eskola
Alameda High School (en) Itzuli
George Washington Middle School (en) Itzuli
Floridako Unibertsitate Estatala
(1962 - 1964ko urtarrila)
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
(1964ko urtarrila - 1965)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkantaria, errealizadorea, egile abeslaria, kanta-idazlea, musikagilea, aktorea, poeta eta abeslaria
InfluentziakElvis Presley
KidetzaThe Doors
MugimenduaPsikodelia
Genero artistikoarock
olerkigintza
rock psikodelikoa
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuagiltzadia
perkusio instrumentua
maraka
aho-soinua
ahotsa
DiskoetxeaElektra Records
Columbia Records
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaXamanismoa

IMDB: nm0607186 Allocine: 36795 Rottentomatoes: celebrity/jim_morrison Allmovie: p50830 TV.com: people/jim-morrison
Spotify: 1QB4oo4JbSRdxNyidIuD0W iTunes: 30720949 Musicbrainz: c6619f89-5454-4e2d-aa19-b5596ba3b4c6 Discogs: 260501 Allmusic: mn0000031022 Find a Grave: 740 Deezer: 6783 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Jimen gurasoak Clara Clarke eta Steve Morrison izan ziren eta bi senide izan zituen: Anne eta Andy Morrison. Aita Steve militarra izan zen eta almirante kargua izan zuen lehen ontzi nuklearrean. Lanbide honek familia osoa mugiarazi zuen base militar ezberdinetan zehar eta, 14 urterako, Jimek 7 etxebizitza ezberdin izan zituen, jada.

Txikitatik hasi zen poesia idazten eta, horietako lan batzuk, abesti izan ziren etorkizunean. 19 urte zituelarik, Floridako unibertsitatean ikasi zuen eta gero zine ikasketak egin zituen Los Angeleseko UCLA unibertsitatean.

Koefiziente intelektual handikoa (149) eta irakurle amorratua, Nietzsche, Huxley, Kerouac, Baudelaire edo Rimbaud-en obratan murgildu zen.

1965an, Kaliforniako unibertsitatean graduatu zen eta Ray Manzarek, ikaskide ohiarekin egin zuen topo. Bere poesia zabaltzeko asmoz, Manzarek teklatuetan, Robby Krieger gitarran eta John Densmore baterian, The Doors taldea sortu zen. Taldearen izena William Blakeen zita batetik sortu zen: Pertzepzioaren ateak depuratuz gero, gizakiari dena agertuko litzaioke den bezala: infinitua.

Jimek ez zuen Elvis Presley ezagutu, baina bere lan gehiena ezagutzen zuen.

Kontzertu ugari eman zuten Los Angeleseko lokaletan eta Whiskey a go go izenekoan lortu zuten kontratua. Gauero jo ohi zuten bertan eta tartean The End entzun zitekeen, aldiro estrofa ezberdin batekin bukatzen zuen abestia. Gau horietako batean, Jim berandu eta mozkorturik agertu zen eta emanaldia The End abestiarekin hasteko esan zien bere lagunei. Abesti bukaeran, Morrison sartu zen:

  • Father? (Aita?)
  • Yes, son? (Bai, seme)
  • I want to kill you... (Hil egin nahi zaitut...)
  • Mother? (Ama?)
  • I want to... fuck you!!!. (Zurekin... txortan egin nahi dut!)

Ikuslegoa emozionatu bazuen ere, lokalaren jabea izutu egin zen eta bidali egin zituen. Gau hartan, ordea, Paul Rothchild zegoen ikusleen artean, Elektra Records diskoetxearen ekoizle eta jabea. Atzeko ateraino jarraitu omen zion langabezian zegoen taldeari eta diska bat grabatzeko aukera eman zien.

1967an publikatu zuten lehen albuma. Light My Fire luzen egon zen zerrendaburu 1967ko uda hartan.

Beldur handia zion jendaurrean azaltzeari eta lehen emanaldietan bizkarra emanda agertu zen. Behar bada beldur horrek bultzatu zuen gehiago droga mundura: LSD, kokaina, cannabis eta peiote. Kuestioa da, pixkanaka, gero eta probokazio gehiago agertzen zuela ezkenatokian eta The Doors-en kontzertuak debekatzen hasi ziren Estatu Batuetako moralitate zurruneko hainbat hiritan.

1969ko martxoaren 1ean, masturbazio bat simulatu zuen eta epailearengana eraman zuten. 1971n, kartzelara joateko arriskuaren aurrean, Parisera joan zen, musika utzi eta poesiara dedikatzeko asmoz. Arrakasta handien zuen momentuan zegoen.

Bere izena erabiliz, James Douglas Morrison, hiru liburu argitaratuta zituen, jada: The Lords, The New Creatures eta An American Prayer.

 
Jim Morrisonen hilobia Parisen

1971ko uztailaren 3an, baineran hilik aurkitu zuten, Parisko Marai auzoan Pamela Courson bikotekidearekin batera bizi zen etxean. Ez zen autopsiarik egin eta bihotza geratu zitzaiola idatzi zen.

Gaur egun, Jim Morrisonen hilobia Père-Lachaisen dago eta Parisko gunerik bisitatuena da. Epitafioa grekeraz dago eta horrelako zerbait dio:

  • Barnean zeraman espiritu zerutiarrari.
  • Bakoitza da barnean daraman deabruen jabe.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jim Morrison