Andy Etchebarren
beisbol jokalari estatubatuarra
Andrew Auguste Etchebarren (Whittier, Kalifornia, 1943ko ekainaren 20a – Santee, Kalifornia, 2019ko urriaren 5a) euskal jatorridun estatubatuar beisbol jokalaria izan zen. Catcherra, Liga Handietako Baltimore Orioles, California Angels eta Milwaukee Brewers taldeetan ibili zen 1962 eta 1978 artean. 1966an eta 1970ean World Series txapelketa irabazi zuen. Ibilbidea bukatzean, entrenatzaile bilakatu zen.
Andy Etchebarren | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Whittier (Kalifornia), 1943ko ekainaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Kalifornia, 2019ko urriaren 5a (76 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | beisbol jokalaria |
Posizio edo espezialitatea | catcher (en) |
Ibilbidea aldatu
- Baltimore Orioles (1962, 1965–1975)
- California Angels (1975–1977)
- Milwaukee Brewers (1978)
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |