Poul Oluf Nyrup Rasmussen (pʰɒʊ̯l ˈnyːˀɔb̥ ˈʁɑsmusn̩ ahoskatua; Esbjerg, 1943ko ekainaren 15a) daniar politikaria da. Ekonomia-ikasketak egin zituen Kopenhageko Unibertsitatean (1971). Ikasketak amaituta Danimarkako Sindikatu Batzordean lan egin zuen, ekonomiaren arduradun gisa, 1986. urtea arte. Hurrengo urtean Danimarkako Alderdi Sozialdemokrataren buruzagi izendatu zuten, eta 1988an, Legebiltzarreko kide. Legebiltzarreko Merkataritza, Industria eta Arrantza batzordeko zuzendaria izan zen 1988tik 1992ra. Azkeneko urte horretan bere alderdiko buruzagi nagusi izendatu zuten.

Poul Nyrup Rasmussen

President of the Party of European Socialists (en) Itzuli

2004ko uztailaren 24a - 2011ko azaroaren 24a
Robin Cook

Europarlamentaria

2004ko uztailaren 20a - 2009ko uztailaren 13a
Barrutia: Denmark (en) Itzuli
Hautetsia: 2004ko Europar Parlamenturako hauteskundeak

23. Danimarkako lehen ministro

1993ko urtarrilaren 25a - 2001eko azaroaren 27a
Poul Schlüter - Anders Fogh Rasmussen
Folketingeko kide

1988ko maiatzaren 10a -
Barrutia: Ringkøbing County constituency (en) Itzuli
Hautetsia: Folketing 1988–1990 (en) Itzuli
Folketingeko kide


Barrutia: Ringkøbing County constituency (en) Itzuli
Hautetsia: Folketing 1998–2001 (en) Itzuli
Folketingeko kide


Barrutia: Ringkøbing County constituency (en) Itzuli
Hautetsia: Folketing 1994–1998 (en) Itzuli
Folketingeko kide


Barrutia: Ringkøbing County constituency (en) Itzuli
Hautetsia: Folketing 1990–1994 (en) Itzuli
Folketingeko kide

2004ko uztailaren 8a - Henning Gjellerod (en) Itzuli
Barrutia: Ringkøbing County constituency (en) Itzuli
Hautetsia: Folketing 2001–2005 (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaEsbjerg1943ko ekainaren 15a (80 urte)
Herrialdea Danimarka
Familia
Ezkontidea(k)Lone Dybkjær (en) Itzuli  (1994 -  2020)
Hezkuntza
HeziketaKopenhageko Unibertsitatea
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekonomialaria
Lantokia(k)Estrasburgo
Brusela eta Kopenhage
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
Alderdi politikoa Sozialdemokratak
nyrup.dk…
IMDB: nm1306289 Edit the value on Wikidata

Handik gutxira, Danimarkako Justizia Ministroa Sri Lankako tamil iheslarien immigrazioa eragozteko legez kontrako gertakizunetan nahasi zutelako, Lehen Ministro Poul Schlÿterrek bertan behera utzi behar izan zuen, hamar urteren ondoren, kontserbadore-liberalen gobernuaren buruzagitza. Rasmussenek bere gain hartu zuen Schlÿterrek utzitako kargua, eta lau alderdiko koalizioa eratu zuen, Alderdi Erradikaleko zazpi kideak barne. Gobernuburu gisa, bere zeregin nagusietako bat danimarkarrak -eta bere alderdikideak bereziki- Maastrichteko Itunaren alde jartzea izan zen. Erreferenduma, Maastrichteko Itunari buruz egiten zen bigarrena, irabaziz gero zergak berrikusiko zirela agindu zuen. Hautesleen % 86k eman zuen botoa, eta aldekoek aise irabazi zuten.

Danimarkako Lehen Ministro gisa lau legislatura bete zituen, 2001 urtean lehendakaritza-hauteskundeak galdu zituen arte. 2004an Rasmussen Europako Parlamentuan jardun zen, eta bi urte beranduago, bere alderdiko lehendakari gisa berrautatua izan zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu