Urtarrilaren 13
data
Urtarrilaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko hamahirugarren eguna da. 352 egun falta dira urtea amaitzeko, 353 egun bisurteetan.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1822 - Greziako banderaren diseinua onartu zen.
- 1874 - Tompkins plazako matxinada.
- 1898 - Émile Zola idazleak J'accuse…! artikuluarekin Dreyfus afera azaleratu zuen.
- 1915 - Avezzanon (Italia) izandako lurrikaran 29.800 lagun hil ziren.
- 1935 - Sarren (g.e. Alemanian) egindako galdeketan, boto emaileen %90,3 Alemania Naziarekin bat egitearen alde agertu zen.
- 1953 - Josip Broz Tito Yugoslaviako presidente izendatu zuten.
- 1964 - Karol Wojtila (geroago Joan Paulo II.a aita santua izango zena) Krakoviako artzapezpiku izendatu zuten.
- 1991 - SESBeko tropek Vilniusen elkartutako lituaniar independentisten aurka egindako erasoan 14 lagun hil eta 1.000tik gora zauritu zituzten.
- 2001 - Richter eskalan 7.6 graduko lurrikara El Salvadorren. 800 hildako eta milaka pertsona etxerik gabe utzi zituen.
- 2011 - Australiako Queensland estatuko uholdeetan hamabost pertsona hil ziren. Brisbanen ehundaka pertsona euren etxeetatik atera behar izan zituzten.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1910 - Irrati publikoko lehen transmisioa egin zen New Yorkeko Metropolitan antzokitik.
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2007 - Berako eta Lesakako 3 mendizale hil ziren Pirinioetan eskalatzen ari zirenean: Luis Mari Pikabea Zubieta, Xabier Zubieta Erkizia eta Xabier Saralegi Alzate.
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1758 - Valentin Salhakoa, lapurtar itsasontzi kapitaina eta sail jenerala (h. 1841).
- 1835 - Frantzisko Petrirena Rekondo, Xenpelar, gipuzkoar bertsolaria (h. 1869).
- 1840 - Gumersindo Vicuña, bizkaitar politikari, matematikari, ingeniari eta irakaslea, Habanan (h. 1890).
- 1888 - Enrique Eguren, arabar zientzialaria (h. 1944).
- 1916 - Federico Zabala, gipuzkoar historialaria eta politikaria (h. 1993).
- 1941 - Francisco Javier Hernández Arnedo, nafar apaiz agustindar errekoletoa, Tianguáko apezpikua.
- 1943 - Juan Jose Pujana, EAJeko bizkaitar politikaria (h. 2022).
- 1945 - Joxe Iriarte, Bikila, gipuzkoar politikaria eta euskal idazlea.
- 1947 -
- Jose Ramon Beloki, gipuzkoar kazetari eta politikari jeltzalea.
- Francisco Pérez González, espainiar artzapezpikua, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua.
- 1948 - Mario Onaindia, euskal herritar politikari sozialista, idazlea eta ETAkide izandakoa (h. 2003).
- 1954 -
- Maite Bastos, gipuzkoar aktorea.
- Philippe Bergeroo, lapurtar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1955 - José María Astarbe, gipuzkoar futbolaria.
- 1964 - Josu Anuzita, bizkaitar futbolari ohia.
- 1967 - Manu Aierdi, gipuzkoar ekonomialari eta politikaria, Napar Buru Batzarreko lehendakaria.
- 1975 - Unai Apeztegia, nafar pilotaria.
- 1978 - Philippe Bidabé, lapurtar errugbilari ohia.
- 1979 -
- Hasier Oleaga, euskal bateria-jotzailea.
- Gorka Otxoa, euskal aktore eta umorista.
- 1986 - Jaime Zumalakarregi, bizkaitar futbolaria.
- 1988 - Karmele Mitxelena, gipuzkoar irakaslea eta idazlea.
- 1991 - Judit Muñoz, bizkaitar matematikaria eta ikertzailea.
- 1993 - Nahikari Rodríguez, bizkaitar aktorea eta abeslaria.
- 1994 - Jon Ander Amelibia, bizkaitar futbolaria.
- 1997 - José Manuel García Maurin, nafar futbolaria.
MunduaAldatu
- 915 - Al-Hakam II.a, Kordobako bigarren omeiar kalifa (h. 976).
- 1333 - Henrike II.a Gaztelakoa, Gaztelako erregea (h. 1379).
- 1566 - Maria Brunswick-Lüneburgekoa, Bruswick-Wolfenbütteleko printzesa eta Saxonia-Lauenburgeko dukesa ezkontidea (h. 1626).
- 1596 - Jan van Goyen, herbehereetar pintorea eta marrazkilaria (h. 1656).
- 1724 - Sofia Antonieta Brunswick-Wolfenbüttelekoa, alemaniar dukesa (h. 1802).
- 1759 - José Aznárez Navarro, espainiar politikaria (h. 1837).
- 1808 - Jørgen Roed, Danimarkako Urre Aroko erretratu egile margolaria (h. 1888).
- 1810 - Ernestine Rose, idazlea, sufragista eta feminista (h. 1892).
- 1844 - Joaquín Rucoba, espainiar arkitektoa (h. 1919).
- 1858 -
- Edmond Aman-Jean, frantziar margolari sinbolista (h. 1936).
- Oskar Minkowski, alemaniar fisiologo eta patologoa (h. 1931).
- 1859 - Kostis Palamas, greziar poeta (h. 1943).
- 1864 - Wilhelm Wien, alemaniar fisikaria, 1911ko Fisikako Nobel Saria (h. 1928).
- 1878 - Vasili Xulgin, Ukrainan jaiotako errusiar identifikazioko politikari, filosofo eta kazetari kontserbakorra (h. 1976).
- 1893 - Chaïm Soutine, lituaniar margolaria (h. 1943).
- 1899 - Lev Kulexov, sobietar zinema teoriko eta pedagogoa, sobietar zinemaren aitzindarietakoa (h. 1970).
- 1900 -
- Gertrude Mary Cox, estatubatuar estatistikaria (h. 1978).
- Elena Mederos, giza eskubideen defendatzailea eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista kubatarra (h. 1981).
- 1901 -
- A. B. Guthrie Jr., estatubatuar idazlea (h. 1991).
- Carmen Prieto Rouco, galiziar idazle, poeta eta antzerkigilea (h. 1977).
- 1902 - Raymond Ruyer, frantziar filosofoa (h. 1987).
- 1904 - Nathan Milstein, ukrainar-estatubatuar biolinista (h. 1992).
- 1905 - Kay Francis, estatubatuar aktorea (h. 1968).
- 1906 - Zhou Youguang, txinatar bankari, hizkuntzalari, hizkuntzalari, sinologo eta argitaratzailea, mandarineraren transliterazioa egiteko sistemaren asmatzailea eta 111 urte bizi izandakoa (h. 2017).
- 1914 - Jijé, belgikar komikigile eta marrazkilaria (h. 1980).
- 1916 - Senedu Gebru, etiopiar irakasle, idazle eta politikaria, Etiopiako lehen emakume parlamentaria (h. 2009).
- 1919 - Robert Stack, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- 1924 -
- Paul Feyerabend, austriar filosofoa (h. 1994).
- Roland Petit, frantziar dantzaria eta koreografoa (h. 2011).
- 1925 -
- Martha Hildebrandt, perutar hizkuntzalaria eta politikaria (h. 2022).
- Ron Tauranac, angloaustraliar ingeniari eta autoen-diseinatzailea (h. 2020).
- 1926 -
- Michael Bond, britaniar idazlea (h. 2017).
- Melba Liston, estatubatuar tronboijolea, konpositorea eta jazz eta blues moldatzailea (h. 1999).
- 1927 - Sydney Brenner, hegoafrikar biologoa, 2002ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2019).
- 1930 - Roman Cieślewicz, ukrainar margolaria (h. 1996).
- 1938 -
- Jean Cabut, Cabu, frantziar marrazkigilea (h. 2015).
- Gregorio Peces-Barba, espainiar politikaria eta abokatua (h. 2012).
- 1940 - Edmund White, estatubatuar idazlea, maitasun homosexuala jorratzen duena.
- 1941 - Pasqual Maragall, Kataluniako Generalitateko 127. Presidentea.
- 1947 - Carles Rexach, kataluniar futbolari ohi eta entranatzailea.
- 1948 - Mimí Pons, argentinar vedette eta aktorea.
- 1949 - Fausto Bertoglio, italiar txirrindulari ohia.
- 1952 - Sonia Petrovna, frantziar aktore eta dantzaria.
- 1954 - Trevor Rabin, hegoafrikar musikaria.
- 1957 - Lorrie Moore, estatubatuar idazlea, bere umorezko istorio laburrengatik ezaguna.
- 1959 - Gilmar Rinaldi, brasildar futbolari ohia.
- 1960 -
- Eric Betzig, estatubatuar fisikaria, 2014ko Kimikako Nobel Saria.
- Goddess Bunny, estatubatuar artista, drag queen, aktore eta modeloa (h. 2021).
- Olga Vasilieva, errusiar historialaria eta politikaria.
- 1964 - Penelope Ann Miller, estatubatuar aktorea.
- 1966 -
- Patrick Dempsey, estatubatuar aktore eta auto lasterketako gidaria.
- Maria de la Pau Janer, katalanezko mallorcar idazlea.
- 1969 -
- Stephen Hendry, eskoziar snooker jokalari eta esataria, aro modernoko snooker jokalaririk arrakastatsuena.
- Augusto Ibáñez, Titín III.a, errioxar pilotari ohia.
- 1970 -
- Marco Pantani, italiar txirrindularia, historiako igotzailerik onenetakoa (h. 2004).
- Shonda Rhimes, estatubatuar gidoilari, film-zuzendari eta ekoizlea.
- 1971 - Aleksandar Kitinov, mazedoniar tenislari ohia.
- 1972 - Vitali Stxerbo, bielorrusiar gimnasta.
- 1973 -
- Juan Diego Flórez, perutar tenorea.
- Raquel Sánchez-Silva, espainiar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- 1976 -
- Magno Alves, brasildar futbolaria.
- Michael Peña, mexikar jatorriko estatubatuar aktore eta musikaria.
- 1977 - Orlando Bloom, ingeles aktorea.
- 1978 - Paulo César Tinga, brasildar futbolari ohia.
- 1980 -
- Akira Kaji, japoniar futbolari ohia.
- María de Villota, espainiar auto gidaria (h. 2013).
- 1981 - Luis Zubeldía, argentinar futbolari ohia eta futbol entrenatzailea.
- 1984 - Kepa Blanco, euskal jatorriko ekuatoreginear futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1986 - Josefine Preuß, alemaniar aktorea.
- 1990 - Kheira Hamraoui, frantziar futbolaria.
- 1991 - Goo Hara, hegokorear abeslari eta aktorea (h. 2019).
- 1997 - Egan Bernal, kolonbiar txirrindularia.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1785 - Frantzisko Xabier Munibe, euskal idazle eta musikagilea (j. 1729).
- 1884 - Jose Juan Santesteban, donostiar musikaria eta konposatzailea (j. 1809).
- 1914 - Valentin Zubiaurre Urionabarrenetxea, bizkaitar musikagilea, Madrilen (j. 1837).
- 1960 - Javier Ziga, nafar margolari eta politikaria (j. 1877).
- 1988 - José María Peña, euskal herritar futbolari eta atleta (j. 1895).
- 2005 - Sorne Unzueta, Utarsus, euskal idazlea (j. 1900).
- 2007an, Pirinioetako Taillon mendia eskalatzen ari zirela, amilduta:
- Luis Mari Pikabea Zubieta, nafar alpinista (j. 1973).
- Xabier Zubieta Erkizia, nafar alpinista.
- Xabier Saralegi Alzate, nafar alpinista.
- 2011 - Maria Josefa Navascues, Pepita, gipuzkoar erraketista (j. 1924).
- 2012 - Juan Antonio Usparitza, bizkaitar medikua, DYA errepide sorospen erakundearen sortzailea (j. 1919).
- 2016 - Ignacio Salas, bizkaitar kazetaria, San Pedro del Pinatarren (j. 1945).
- 2017 - Miren Arantzazu Goñi, gipuzkoar etnografoa (j. 1925).
MunduaAldatu
- 703 - Jitō enperatriza, Japoniako 41. monarka (j. 645).
- 839 - Karlos III.a Gizena, Karolingiar Inperioko enperadorea (j. 839).
- 1151 - Suger, frantziar fraide, politikari eta historialaria.
- 1228 - Yvette Huykoa, kristau profeta eta anakoreta.
- 1599 - Edmund Spenser, ingeles poeta.
- 1625 - Jan Brueghel Zaharra, flandestar margolaria (j. 1568).
- 1642 - Sofia Edviga Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa eta Nassau-Dietzeko kondesa ezkontidea (j. 1592).
- 1654 - Jacques Lemercier, frantziar arkitektoa eta eskultorea.
- 1691 - George Fox, kuakero sektaren sortzailea (j. 1624).
- 1717 - Maria Sibylla Merian, alemaniar naturalista, esploratzailea eta margolaria (j. 1647).
- 1797 - Elixabete Kristina Brunswick-Lüneburg-Bevernekoa, Prusiako erregina ezkontidea (j. 1715).
- 1861 - Karlos Luis Borboikoa, Karlos VI.a izenarekin Karlismoaren Espainiako tronurako errege-nahia (j. 1818).
- 1864 - Stephen Foster, Estatubatuar Musikaren Aita, estatubatuar musikagilea (j. 1826).
- 1871 - Henriette d'Angeville, Mont Blanc gailurrera iritsi zen bigarren emakumea (j. 1794).
- 1875 - Sebastian Gabriel Borboikoa, Espainia eta Portugalgo infantea (j. 1811).
- 1885 - Schuyler Colfax, AEBetako 17. presidenteordea (j. 1823).
- 1892 - Daniel Weisweiller, alemaniar jatorriko espainiar finantza-gizona (j. 1814).
- 1906 - Aleksandr Stepanovitx Popov, errusiar fisikaria eta ingeniaria (j. 1859).
- 1909 - Eva Bonnier, suediar margolari eta filantropoa (j. 1857).
- 1923 - Alexandre Ribot, Frantziako lehen ministroa (j. 1842).
- 1928 - Mara Buneva, bulgariar-mazedoniar nazionalista (j. 1902)
- 1929 - Wyatt Earp, estatubatuar pistolaria, jokalaria eta polizia ofiziala (j. 1848).
- 1941 - James Joyce, irlandar idazlea, XX. mendeko ingelesezko idazle garrantzitsuenetakoa (j. 1882).
- 1943 - Sophie Taeuber-Arp, suitzar artista, margolari, eskultore, diseinatzaile, arkitekto eta dantzaria (j. 1889).
- 1949 -
- Aino Aalto, finlandiar diseinatzaile eta arkitektoa, Finlandiako arkitekturaren aitzindaria (j. 1894).
- Inés Echeverría, txiletar eleberrigile, saiogile eta kazetaria (j. 1868).
- 1956 - Lyonel Feininger, alemaniar-estatubatuar margolaria eta marrazkilaria (h. 1956).
- 1963 - Sylvanus Olympio, Togoko lehen presidentea, estatu kolpean eraila (j. 1902).
- 1964 - Felisberto Hernández, uruguaitar idazlea (j. 1902).
- 1974 - Salvador Novo, mexikar idazlea (j. 1904).
- 1978 - Hubert Humphrey, estatubatuar politikaria (j. 1911).
- 1986 - Abdul Fattah Ismail, Hego Yemengo estatuburua (j. 1939).
- 1988 - Chiang Ching-kuo, Taiwango presidentea (j. 1910).
- 1992 - Henri Queffelec, frantziar idazlea (j. 1910).
- 1993 -
- Mozart Camargo Guarnieri, brasildar musikagilea (j. 1907).
- Edivaldo Martins Fonseca, brasildar futbolaria (j. 1962).
- René Pleven, Frantziako lehen ministroa (j. 1901).
- 2002 - José María Sánchez-Silva, espainiar idazle eta kazetaria (j. 1911).
- 2006 - Mary Kenner, estatubatuar asmatzailea (j. 1912).
- 2009 - Patrick McGoohan, irlandar-estatubatuar aktorea (j. 1928).
- 2010 - Maruxa Orxales, galiziar idazlea.
- 2015 - José Luis Moro, espainiar marrazkilaria (j. 1926).
- 2017 -
- Antony Armstrong-Jones, lehen Snowdoneko Kondea, britainiar argazkilari eta zinemagilea, Margarita printzesaren senarra (j. 1930).
- Horacio Guarany, argentinar abeslari, konpositore eta idazlea (j. 1925).
- 2020 - Isabel-Clara Simó, kataluniar idazle, filosofo, irakasle eta kazetaria (j. 1943).
- 2021 -
- Siegfried Fischbacher, Siegfried & Roy bikoteko alemaniar-estatubatuar aktore eta ilusionista (j. 1939).
- Bernd Kannenberg, alemaniar atleta, 50 kilometro ibilketa proban aditua (j. 1942).
- Joël Robert, belgikar motoziklista, sei aldiz moto-kros munduko txapelduna (j. 1943).
- Philip Tartaglia, eskoziar apezpiku katolikoa (j. 1951).
- 2023 - Klas Lestander, suediar biatleta (j. 1931).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Ioritz/Joritz eta Lontxo/Lontzi.