Andrés Vicente Gómez
Andrés Vicente Gómez Montero (Madril, 1943ko irailaren 16a) espainiar zinema-ekoizlea da.
Andrés Vicente Gómez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1943ko irailaren 16a (81 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Carmen Rico Godoy (en) 2001eko irailaren 12a) Concha García Campoy (2000 - 2013) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea |
Lan nabarmenak | |
Ekoizpen-prozesuaren mailarik apalenetan lan egin zuen hasieran, baina Salkind eta Querejeta ezagutu zituen, eta 1970eko hamarraldiaren hasieran ekoizle independente gisa hasi zen lanean Eguiluz Films, S.A. etxearentzat, besteak beste. Comanche blanco (1968, Komantxe zuria) izan zen Gómez Monterok ekoitziriko lehenengo filma, eta harrezkero hainbat lan egin zituen, munduko zinema-jaialdi ospetsuenetan arrakasta handiz aurkeztu izan direnak. Beste zenbait sariren artean, azpimarratzekoak dira Berlingo Zilarrezko Hartzak (El año de las luces eta Beltenebros filmekin, 1986an eta 1990ean hurrenez hurren), Veneziako Zilarrezko Lehoia (Jamón, jamón, 1992an) eta, batez ere, Atzerriko film onenaren Oscar saria Belle Epoque filmari esker (1992). Donostiako zinemaldian, Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen Remando al viento filmarekin (1987), eta beste sari batzuk ere eskuratu izan ditu bertan. Gómez Monterok Espainiako zinemagintzako zuzendari ospetsuenen filmak ekoitzi ditu, eta enpresa handi ugariren babesa izan du (Compañía Iberoamericana de TVE, S.A., telebistako lanetarako batez ere; Lolafilms, zinemako lanetarako, etab.). 1998. urtean europar zinemagintzari ekoizle gisa egindako ekarpenarengatik omenaldia egin zioten Cannesko zinema jaialdian. Azken urteetako beste lan aipagarri batzuk: El amante bilingüe (1992), Tirano Banderas (1993), Huevos de oro (1993), Los peores años de nuestra vida (1994), El día de la bestia (1995).
Filmografia hautatua
aldatu- Jamón, jamón, Bigas Lunarena
- Belle Époque, Fernando Truebarena
- El día de la Bestia, Álex de la Iglesiarena
- La Celestina, Gerardo Verarena
- Torrente, el brazo tonto de la ley, Santiago Segurarena
- La comunidad, Álex de la Iglesiarena
- Torrente 2: misión en Marbella, Santiago Segurarena
- Isi/Disi. Amor a lo bestia, Chema de la Peñarena
- Son de mar (2001), Bigas Lunarena
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.