Apirilaren 26
data
Apirilaren 26a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hamaseigarren eguna da, 117garrena bisurteetan. 249 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1937 - Alemaniako Kondor Legioak Gernika bonbardatu zuen.
- 2008 - Durango (Bizkaia): Herrizaingo Sailak Herri Batasunako 30. urteurrena ospatzeko debekatutako ekitaldietan, Ertzaintzak hamairu lagun atxilotu zituen izandako istiluetan parte hartu zutelakoan.
- 2014 - Espainiako Gobernuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian Espainiako bandera jartzea inposatu ostean, Aldundiak Donostiako Gipuzkoa plazan Ikurrinari omenaldia ekitaldia egin eta Inaxio Kortabarria futbolari ohiak masta batera igoarazi zuen.
- 2018 - La Manada auziaren sententzia erabakiak amorrua eta protesta piztu zituen Iruñean, Euskal Herrian eta Espainiako hainbat tokitan.
MunduaAldatu
- 1921 - Armenian Armenia Menditsuko Errepublika aldarrikatu zuten.
- 1986 - Txernobilgo zentral nuklearren istripua.
- 2001 - Junichiro Koizumi Japoniako lehen ministro bilakatu zen.
- 2005 - Siriak Libanon zituen bere soldaduak atera zituen, nazioarteko presioa dela eta.
- 2008 - Itsas-lapurrek Somalian bahitutako Playa de Bakio euskal herritar atun-ontziko marinelak askatu zituzten.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2006 - Miren Azkarate sailburuak Guernica koadroa Guggenheim Bilbao Museora aldi baterako ekartzeko eskaera egin zuen.
- 2006 - Bernardo Atxaga idazleak New Yorkeko nazioarteko literatura festibalean parte hartu zuen.
MunduaAldatu
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2012 - Bilboko Athletic Kluba Euskal Herriko futbol taldeak Lisboako Sporting portugaldar taldeari San Mames estadioan 3-1 irabazi ondoren Bukarest hirian UEFA Europa League txapelketako finalerdietara iragan zen.
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1575 - Maria Medici, Nafarroako eta Frantziako erregina (h. 1642).
- 1762 - Pierre-Jean Garat, Frantziako Orfeo, Lapurdiko opera-abeslari eta musikagile ospetsua (h. 1823).
- 1781 - Juan Jose Mogel, euskal idazlea (h. 1849).
- 1814 - Jean Iribarne, zuberoar idazlea (h. 1890).
- 1823 - Pedro Prudentzio Hualde, euskal idazle, itzultzaile eta Bidankozeko erretorea (h. 1879).
- 1847 - Cleto Zabala, bizkaitar musikagilea (h. 1912).
- 1881 - Edmund Vansteenberghe, Baionako apezpikua, Winnezeelen (h. 1943).
- 1885 - Antonio Amundarain, gipuzkoar antzerkigile eta idazlea (h. 1954).
- 1900 - Ricardo Gartzia Villoslada, nafar historialaria (h. 1991).
- 1906 - Juan Thalamas Labandibar, gipuzkoar apaiza, filosofo, idazle, poeta eta soziologoa (h. 1981).
- 1919 - Xabier Alvarez de Eulate, euskal artista eta fraidea (h. 2012).
- 1925 - Angelita Alberdi, gipuzkoar erraketista.
- 1949 - Mikel Mindegia, nafar aizkolaria, Euskal Herriak eman duen onenetakoa.
- 1951 - Marisa Barrena, bizkaitar maistra, psikopedagogoa, euskaltzalea eta feminista.
- 1956 - Francisco Javier López Izkue, nafar txirrindulari ohia.
- 1973 - Txema del Olmo, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1975 - Iker Urreizti, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- 1979 - Bea Salaberri, baxenabartar idazlea.
- 1986 - Manuel Alejandro García, arabar futbolaria.
- 1990 - Ekhi Senar, nafar futbolaria.
MunduaAldatu
- 121 - Marko Aurelio, erromatar enperadorea (h. 180).
- 1648 - Petri II.a Portugalgoa, baketsua, Portugalgo erregea (h. 1706).
- 1711 - Jeanne-Marie Leprince de Beaumont, frantziar idazlea, Ederra eta Piztia ipuinaren bertsioari esker ezaguna (h. 1780).
- 1774 - Leopold von Buch, alemaniar geologo eta paleontologoa (h. 1853).
- 1785 - John James Audubon, frantziar ornitologo, naturalista eta margolaria (h. 1851).
- 1798 - Eugène Delacroix, frantziar margolaria (h. 1863).
- 1812 - Alfred Krupp, alemaniar industria-gizona (h. 1887).
- 1822 - Francisco Coello, espainiar kartografo eta militarra (h. 1898).
- 1861 - Rudolf Stöger-Steiner von Steinstätten, Austro-Hungariako armadako koronel-jenerala eta Austria-Hungariako azken Gerra Ministroa (h. 1921).
- 1863 - Arno Holz, alemaniar idazlea (h. 1929).
- 1879 - Owen Willans Richardson, britainiar fisikaria, 1928ko Fisikako Nobel Saria (h. 1959).
- 1884 - Marcellí Domingo, kataluniar politikaria (h. 1939).
- 1889 - Ludwig Wittgenstein, austriar filosofoa (h. 1951).
- 1894 - Rudolph Hess, Alemania Naziko politikaria (h. 1987).
- 1897 - Douglas Sirk, alemaniar zinema zuzendaria (h. 1987).
- 1898 - Vicente Aleixandre, espainiar olerkaria, 1977ko Literaturako Nobel Saria (h. 1984).
- 1900 - Charles Francis Richter, estatubatuar geofisikaria, Richter eskalaren sortzailea (h. 1985).
- 1905 -
- Raúl Leoni, Venezuelako presidentea (h. 1972).
- Jean Vigo, frantziar zinema zuzendaria (h. 1934).
- 1909 - Luigi Marchisio, italiar txirrindularia (h. 1992).
- 1912 - A. E. van Vogt, kanadar-estatubatuar zientzia-fikziozko idazlea (h. 2000).
- 1916 - Morris West, australiar idazlea (h. 1999).
- 1917 - Ieoh Ming Pei, estatubatuar arkitektoa (h. 2019).
- 1918 - Fanny Blankers-Koen, Etxekoandre hegalaria, herbehereetar atleta, 1948ko Olinpiar Jokoetan lau urrezko dominaren irabazle (h. 2004).
- 1927 - Anne McLaren, britainiar biologoa, garapen biologiaren arloan aitzindaria (h. 2007).
- 1932 -
- Francis Lai, frantziar soinu-banda konpositorea (h. 2018).
- Michael Smith, britainiar-kanadar kimikaria, 1993ko Kimikako Nobel Saria (h. 2000).
- 1933 -
- Carol Burnett, estatubatuar aktore eta umorista.
- Arno Allan Penzias, estatubatuar fisikaria, 1978ko Fisikako Nobel Saria.
- 1934 - Esteban Sánchez, espainiar piano-jotzailea (h. 1997).
- 1938 - Nino Benvenuti, italiar boxeolari ohia.
- 1940 - Margaret Cruikshank, estatubatuar idazle feminista lesbiana eta akademikoa.
- 1941 - Claudine Auger, frantziar aktore eta modeloa (h. 2019).
- 1943 - Peter Zumthor, suitzar arkitektoa.
- 1945 - Jorge Serrano Elías, Guatemalako presidente ohia.
- 1948 - Jon Ramon Aboitiz, euskal jatorriko filipinar enpresaburua (h. 2018).
- 1951 - Tito Valverde, espainiar aktorea.
- 1953 -
- Leonardo Dantés, espainiar abeslaria.
- Arved Fuchs, poloen esploratzaile eta idazle alemaniarra.
- 1956 - Imanol Arias, espainiar aktorea.
- 1957 - Gert Engels, alemaniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1961 - Anthony Cumia, estatubatuar irrati esatari eta umorista.
- 1970 - Melania Trump, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama.
- 1977 - Samantha Cristoforetti, italiar astronauta, Europako Espazio Agentziaren hirugarren eta Italiako lehen emakumezko astronauta.
- 1978 - Stana Katic, kanadar aktorea.
- 1980 -
- Jordana Brewster, estatubatuar aktorea eta modeloa.
- Channing Tatum, estatubatuar aktore, dantzari, ekoizle eta modeloa.
- 1982 - Joanne Gobure, nauruar poeta.
- 1988 - Macarena García, espainiar aktorea.
- 1996 - Pablo Ráez, hezur-muinaren donazioen aldeko espainiar aktibista, 20 urterekin leuzemiaren ondorioz hil zena (h. 2017).
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1718 - Mixel Xurio, euskal idazlea.
- 1857 - Antonio Urbiztondo, gipuzkoar militar eta politikaria (j. 1803).
- 1909 - Vicente Berrueta, gipuzkoar margolaria (j. 1867).
- 1960 - Fernando Alkain, gipuzkoar bertsolaria (j. 1877).
- 1963 - Paulino Gómez, euskal okina eta politikari sozialista (j. 1891).
- 1975 - Diego Perez de Arriluzea, Frai Diego Dulantzikoa, arabar historialari, irakasle eta fraide agustindarra, Madrilen (j. 1888).
- 1985 - Horacio Martínez Prieto, bizkaitar anarkista, Parisen (j. 1902).
- 1999 - Pio Lindegaard, Zornotzako daniarra, Danimarkako kontsula Bilbon eta jazz musikan aditua (j. 1920).
- 2004 - Iñaki Linazasoro, gipuzkoar idazlea (j. 1931).
- 2007 - Conchita Montenegro, euskal herritar aktore eta dantzaria (j. 1911).
- 2008 - Felix Markaida, Athletic Clubeko futbolaria (j. 1931).
- 2017 - Josetxo Mayor, donostiar pertsonaia, Ulia mendiko bideak garbitu eta bide berriak zabaltzeagatik ezaguna (j. 1934).
MunduaAldatu
- 757 - Eztebe II.a, Aita santua (j. c. 715).
- 1290 - Gaston VII.a Biarnokoa, Froissard, Bearnoko bizkondea (j. 1225/1226).
- 1318 - Matilda Brunswick-Lüneburgekoa, alemaniar printzesa, Welf leinukoa (j. 1276).
- 1444 - Robert Campin, flandriar pintorea.
- 1478 - Francesco de' Pazzi, italiar noblea (j. 1444).
- 1478 - Juliano Medici, Pizkunde garaiko italiar politikaria (j. 1453).
- 1489 - Ashikaga Yoshihisa, japoniar shoguna (j. 1465).
- 1558 - Jean Fernel, frantziar astronomo, matematikari eta sendagilea (j. 1497).
- 1866 - Hermann Mayer Salomon Goldschmidt, alemaniar astronomo eta margolaria (j. 1802).
- 1907 - Josef Hellmesberger, austriar musikagile, biolin-jotzaile eta orkestra-zuzendaria (j. 1855).
- 1910 - Bjørnstjerne Bjørnson, norvegiar politikari eta idazlea, 1903ko Literaturako Nobel Saria (j. 1832).
- 1914 - Eduard Suess, britaniar geologoa (j. 1831).
- 1920 - Srinivasa Aiyangar Ramanujan, indiar matematikaria (j. 1887).
- 1931 - George Herbert Mead, estatubatuar soziologo, gizarte-psikologo eta filosofoa (j. 1863).
- 1945 - John Mulgan, zeelandaberritar idazle, kazetari eta argitaratzailea (j. 1911).
- 1951 - Arnold Sommerfeld, alemaniar fisikaria eta matematikaria (j. 1868).
- 1964 - Edwin John Pratt, kanadar olerkaria (j. 1882).
- 1977 - Mwambutsa IV.a, Burundiko erregea (j. 1912).
- 1981 - Francisco Belaustegigoitia, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria, Mexiko Hirian (j. 1897).
- 1986 - Broderick Crawford, estatubatuar aktorea (j. 1911).
- 1989 - Lucille Ball, estatubatuar aktorea (j. 1911).
- 1998 - Juan José Gerardi, guatemalar gotzain katolikoa eta Giza eskubideen defendatzailea (j. 1922).
- 2002 - Hans Heinrich von Thyssen-Bornemisza, suitzar industrialari eta arte bildumagilea (j. 1921).
- 2003 - Yun Hyon-seok, Hego Koreako giza eskubideen aldeko ekintzaile eta poeta homosexuala (j. 1984).
- 2005 -
- Elisabeth Domitien, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa, kargu horretan aritutako emakume bakarra (j. 1925).
- Augusto Roa Bastos, paraguaiar idazlea (j. 1917).
- Maria Schell, suitzar-austriar aktorea (j. 1926).
- 2007 - Jack Valenti, MPAAren presidentea eta copyright aldeko lobbysta garrantzitsua.
- 2010 - Fred Halliday, irlandar historialari eta Britainiar Akademiako kidea (j. 1946).
- 2014 - Jacqueline Ferrand, frantziar matematikaria (j. 1918).
- 2017 - Jonathan Demme, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea (j. 1944).
- 2018 - Yoshinobu Ishii, japoniar futbolaria (j. 1939).
- 2020 - Georges-Jean Arnaud, frantziar idazlea (j. 1928).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Gernika eta Xaho.
- Jabetza Intelektualaren Munduko Eguna