Ireki menu nagusia

Sergei Vasilevitx Rakhmaninov, berak Rachmaninoff transliteratua, (errusieraz: Серге́й Васи́льевич Рахма́нинов; Semionovo, Novgorodetik hurbil, 1873ko apirilaren 1a[1] - Beverly Hills, Kalifornia, 1943ko martxoaren 28a) errusiar musikagilea eta pianista izan zen.

Sergei Rakhmaninov
セルゲイ・ラフマニノフ.jpg
Bizitza
Izen osoa Сергей Васильевич Рахманинов
Jaiotza Q4440581 Itzuli1873ko martxoaren  20a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Ameriketako Estatu Batuak  (1943-02-01 -
Talde etnikoa Errusiar estatubatuarra
Heriotza Beverly Hills1943ko martxoaren  28a (70 urte)
Hobiratze lekua Kensico Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: Melanoma
Familia
Ezkontidea(k) Natalia Satina
Hezkuntza
Heziketa Saint Petersburg Conservatory Itzuli
(1882 - 1885)
Moskuko kontserbatorioa
(1885 - 1892)
Hizkuntzak errusiera
Irakaslea(k) Nikolai Zverev Itzuli
Anton Arensky
Sergei Taneiev
Alexander Siloti Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, musikologoa eta virtuosoa Itzuli
Altuera 78 hazbete
Enplegatzailea(k) Moscow school number 19 Itzuli
Lan nabarmenak Symphony No. 1 Itzuli
All-Night Vigil Itzuli
Piano Concerto No. 2 Itzuli
Prelude in C-sharp minor Itzuli
Pyrrique Itzuli
Jasotako sariak
Mugimendua erromantizismoa
erromantizismoa
Genero artistikoa opera
Sinfonia
musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Eliza ortodoxoa
IMDb nm0006245
www.rachmaninoff.org/
Rachmaninoff signature 1899.jpg

BizitzaAldatu

Moskuko kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. Han, Txaikovskiren lana ondo ezagutu zuen. 1904-1906. urteetan Bolxoi Antzokiko zuzendaria izan zen. 1917. urtean, Errusiar Iraultzaren ondoren, Siberiara ihes egin zuen, handik Suitzara eta azkenik Estatu Batuetara. Ospe handia hartu zuen pianista gisa eta mundu osoan eman zituen kontzertuak.

Rakhmaninov mendebaldeko musikan eta errusiar herri musikan oinarritzen da. XX. mendeko errusiar musikagile nagusietako bat da. Beste alde batetik, errusiar tradizioko eliz musika ere idatzi zuen. Lan aipagarriak ditu, besteak beste, Aleko (1892), The Miserly Knight (1903-1905, «Zaldun zekena»), eta Francesca da Rimini (1904-1905) operak; orkestrarako The Isle of the Dead (1909, «Hilen Uhartea») eta Symphonic Dances (1940, «Dantza sinfonikoak»); Bezperak, S. Joan Krisostomoren liturgia; 2 sinfonia, 4 kontzertu pianorako, preludioak eta bestelako musika lanak.

ErreferentziakAldatu

  1. 1873ko martxoaren 20a Juliotar egutegian
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergei Rakhmaninov