Ignacio Latierro

euskal politikaria

Ignacio Latierro (Donostia, 1943) Donostiako 1968an sortutako Lagun liburu dendaren jabea, Euskadiko Partidu Komunistaren militantea eta PSE-EE alderdiaren legebiltzarkide izan zen.

Ignacio Latierro

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1995eko ekainaren 28a - 1998ko irailaren 1a
José Antonio Maturana
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko V. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1991ko urriaren 11 - 1994ko abuztuaren 30a
Jose Ramon Rekalde
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1943 (80/81 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta merkataria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Partidu Komunista
PSE-EE
Egungo Lagun liburu-denda.

Biografia

aldatu

Liburu denda 1968an María Teresa Castells eta Jose Ramon Rekalderekin batera sortu zuen. 70. hamarkadan Partidu Komunistaren militantea izan zen. Urte horietan eskuin muturreko erasoak dendan pairatu zituen. 1983tik aurrera, aldiz, ezker abertzalearen sektore batzue erasoak ezagutuz zituen batez ere ETAren inguruan azaldu zituen iritzien ondorioz. 19911tik 1998ra, ordezko bezala, PSE-EEren alderdiaren legebiltzarkide bezala aritu zen. 2001ean, talde baten diru laguntzaz, liburu denda Alde Zaharretik erdigunera eraman zuten.[1]

Ideologia

aldatu

Alderdi Komunistaren barruan, Latierrok Ramón Ormazabal, David Morín eta Francisco Martínezekin batera, azken hau Metaleko Langile Komisioak sindikatuaren idazkaria, izenez langileen aldeko ildoaren buru izan zen. Ildo hori PCE-EPK alderdiaren idazkaria zen Roberto Lertxundirekin kritikoa zen eta nazionalismotik urruntzea defenditzen zuen; nahitaez alderdiaren batasun zentralistaren aldekoa zen.[2]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu